euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk hitzaldiak programatzeko dozena bat proposamen egiten dizkie Argentinako euskal etxeei

2008/08/25

Roberto Arizmendiren 'Gora Vasco' filma proiektatzea eta gai duen Guillermo Larregui 'El Vasco de la carretilla'ri buruzko hitzaldia ematea da proposamenetako bat
Roberto Arizmendiren 'Gora Vasco' filma proiektatzea eta gai duen Guillermo Larregui 'El Vasco de la carretilla'ri buruzko hitzaldia ematea da proposamenetako bat

PUBLIZITATEA

FEVAk, Argentinako euskal etxeen federazioak, dozena bat hitzaldi eta kultur ekitaldi programatzeko erraztasunak eskaintzen dizkie euskal etxe argentinarrei, gastuak ere partekatuz. Eskaintzen dituen gaiak Arrasateko kooperatiben mugimendutik Euskal Herriko festa eta tradizioetaraino doaz, tartean euskaldunak eta itsasoa, Gora Vasco filmearen proiekzioa, Euskal Herriko egungo egoera edota pertsonaia euskal-argentinar batzuen bizia, esaterako Nicolas Esandi, Patagoniako lehenengo apezpikuarena.

Buenos Aires, Argentina. Ekimenak sortzen dituen gastuak ere partekatu egiten dira, eta FEVAren kontu doaz hizlariaren garraio gastuak, eta euskal etxe antolatzailearena bertan egoteko gastuak. Interesa izan dezaketen euskal etxeak FEVAra behar dute zuzendu, Hiriburu Federaleko Lavalle 1718 5º D helbidera, telefonoz 4372 3520 zenbakira eta e-mailez, hona.

Hizlarien (zein euskal etxetik datorren adieraziz) eta gaien zerrenda honakoa da. Gai guztiak gaztelaniaz dira:

-José Orbaiceta (La Platako Euskal Etxea)
"El cooperativismo de trabajo en Mondragón"

-Susana Cano Garramuño (Viedma eta Carmen de Patagones-ko EE)
"José Joaquín Esandi, fundador de Fortín Mercedes en la Pcia. de Buenos Aires, lugar donde hasta este año descansaron los restos de Ceferino Namuncurá"

-Susana Cano Garramuño (Viedma eta Carmen de Patagones-ko EE)
"Nicolás Esandi, primer obispo de la Patagonia, hijo de José Joaquín"

-Emma Trápaga (General Roca EE)
Euskal kulturaz (ez du izenburu edo gairik adierazten)

-José R. Arizmendi, zinegilea (Santa Cruz EE)
'Gora Vasco' filmaren proiekzioa eta y hitzaldia Guillermo Larregui, 'El Vasco de la carretilla'-ri buruz

-Elena Itcea Gorasurreta (General Rodríguez EE)
"Concepto escultórico a través de los tiempos, llegando hasta Chillida"

-Nerea Grassi (Bahía Blanca EE)
"Fiestas y tradiciones vascas"

-Nerea Grassi (Bahía Blanca EE)
"Caserío, casa vasca"

-Nerea Grassi (Bahía Blanca EE)
"Elementos de cultura general"

-Jon Uriarte (Acción Vasca)
"La marina vasca, arrantzales y héroes del mar"

-Felipe Eiheragibel (Rosario EE)
"Conceptos básicos y organización actual de Euskadi"

Lotura interesgarriak

FEVA webgunea
www.fevaonline.org.ar

'Gora Vasco' filmaren bloga
www.vascodelacarretilla.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia