euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2010: Liburutegien Topaketa eta FEVAren bilkura (VI)

2010/11/12

FEVAko agintariak: Marta Abarrategui, idazkaria; Ricardo Basterra, lehendakaria; eta Hugo Andiazabak, diruzaina
FEVAko agintariak: Marta Abarrategui, idazkaria; Ricardo Basterra, lehendakaria; eta Hugo Andiazabak, diruzaina

PUBLIZITATEA

Urtero bezala eta Euskal Asteko egitarauari jarraituz, azaroaren 6ean egin zen Mar del Platako Colegio de Martilleros-en FEVAko ordezkarien bilkura. Hitzordua goizeko 9:30etan hasi zen eta 40 bat euskal etxeren ordezkariak bildun zituen. Hamaiketako atsedenaren ondoren, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendaria, Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaria, Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkaria eta Andoni Martin teknikaria, Eusko Jaurlaritzaren izenean bertaratu eta bildutako jendeari hitz batzuk zuzendu zizkioten. Aldi berean eta Mar del Platako Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuaren Liburutegian, Euskal Liburutegien XII. Elkarretaratzea gauzatu zen.

Mar del Plata, Argentina. Bilerarekin hasteko, FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak 2010. urtean zehar Euskal Federazioak bultzatu eta gauzatutako ekintzei buruzko laburpena egin zuen. Ondoren, Gabriela Mendia , FEVAko euskara arloko arduraduna, “Argentinan euskaraz” programaren muin, helburu eta fruituei buruz mintzatu zen. Bitartean, Euskal Liburutegien Bileran, baliabideen kudeaketa, Genealogia eta 'Euskal Liburutegien Sarea'z eztabaidatu zen.

Mar del Platako Euskal Astea 2010 61

[Larunbat goizean, Euskal Liburutegien XII. Bilkura egin zen Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuaren Liburutegian. Partaide izan ziren elkarretaratzean: Gral Achako Valeria Garcia Oyarzabal,  Lapridako Maria Ester Arrondo, La Platako Maria Fernanda Astigarraga eta Gladys N. Medina, Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicochea, Ayacuchoko Fermina Mariezcurrena, Mar del Platako Mª Marta Arrachea eta Viviana Rosa, Corpus Christiko Olga Leiciaga, Chivilcoyko Emilse Iriart, Arrecifesko Laura Nobile de Abarrategui, Olavarriako Alejandra Arouxet, Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko Celia Escudero, Trenque Launquengo Euskal Sustraiak euskal etxeko Susana Echaide, eta Jose C. Paz-eko Aurora Darreche Echeandia. Irudian, Laura Nobile genealogiari buruzko mintzaldia ematen]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 62

[Hamaiketako atsedenaren ondoren, Aizpea Goenaga, Julian Celaya, Ricardo Basterra, Elvira Kortajarena eta Andoni Martin eseri ziren mahaiburuan, eta FEVAko ordezkarien aurrean mintzatu ziren]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 63

[Euskal Etxeen bileran eta power point baten bidez “Argentinan Euskaraz” programaren garapena azaldu zuen Gabriela Mendiak. Testuinguru honetan, urrian Llavallolgo Euskal Echea Institutuan ospatu zen Umeen Topaketari buruzko bideo bat proiektatu zen]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 64

[Argentinan Euskaraz-en 20. urtemugan omenaldi bat egin zitzaien Gurutze Arrieta eta Miren Jose Uriarte 1990. urtean Macachin herrian klaseak eman zituzten lehenengo irakasleei. Propio etorri ziren Euskal Herritik ekitaldiotan parte hartzeko]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 65

[Euskal Etxe argentinarretako ordezkariez gain, Diasporako beste herrialde batzuetako kideak ere bertaratu ziren Mar del Platara. Irudian, ordezkari brasildarrak, esan nahi baita Oskar Goitia Itapeviko Eusko Brasildar Etxeko presidentea eta erakunde bereko Miguel eta Ricardo Mendizabal]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 66

[Tokyoko Euskal Etxeko aholkularia da Sho Hagio. Euskaltzale zintzoa, Euskal Herriaz eta euskaldunez jakiteaz gain, Mar del Platan zinez harritu ziren euskaraz hitz egiten entzun, eta hizkuntza zinez menperatzen duela erakutsi zuenean]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia