euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elvira Kortajarena Euskadiko ordezkariak Argentinako beste hamairu euskal etxeri bisita egin die

2010/09/07

Elvira Kortajarena Euskadiko ordezkaria Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeko ordezkariekin (argazkia Irekia)
Elvira Kortajarena Euskadiko ordezkaria Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeko ordezkariekin (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Elvira Kortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria emandako hitza bete eta bere lan-arlo den eremuko euskal etxe guztiak bisitatzeko egitasmoan darrai. Azken hilabeteotan Argentinako Concordia, Arrecifes, Santa Fe, Paraná, Concepción del Uruguay-en eta Uruguaiko Saltoko euskal elkarteetara ostera egin du, besteak beste. Iazko irailean kargua hartu zuenetik Argentinako 54 euskal etxetan izan da dagoeneko eta bere asmoa Argentinan ofizialki onetsita dauden 76 euskal etxeak bisitatzea da.
Buenos Aires, Argentina. Abuztu honetan, Argentinako neguan, Kortajarena ordezkaria Argentinako Buenos Aires, Entre Ríos eta Santa Fe probintzietako euskal etxeak bisitatzen izan da, eta gertutasuna aprobetxatuz, Uruguaiko Salto herriko euskal komunitatearekin berriz biltzeko aukera ere izan du. Buenos Airesen Arrecifes hiriko Denak Bat Euskal Etxean izan zen, Santa Fe probintzian hiriburuko Gure Etxea elkartea ezagutu zuen, Entre Ríos probintzian Paranáko Ibai Guren eta Urrundik elkarteetako euskaldunen ondorengoekin bildu eta Concordia eta Concepción del Uruguay hirietan ere euskal elkarteetako kideekin  solastu zen. Uruguaien Salto herriko Euskaldunen Taldea elkartekoekin izan zen.

 

Elvira Cortajarena Concordian 2010

[Elvira Kortajarena Euskadiko Ordezkaria Concordia hirira egin zuen bisitan (argazkia Irekia)]

Azken bisitaldi hauekin Kortajarenak Argentinan ofizialki onetsita dauden 76 euskal etxeetara bisita egiteko asmoan bide erdia baino gehiago bete du, dagoeneko 50 elkarte baino gehiagotan izan baita. Uztailean Argentinako mendebaldean izan zen, San Juan eta Mendozako euskal etxeetan eta ekainean Buenos Aires probintziako Ayacucho, Tandil, Necochea, Balcarce, Mar del Platan eta Maipún izan zen.

 ElviraLaVentana2010

 [Elvira Kortajarena ordezkariak San Juan hiriko La Ventana telebista saioan parte hartu zuen (argazkia Irekia)]

Joan den maiatzean Entre Ríos-eko Victoria hirian Haritz Euskal Etxe gazteko kideekin bildu zen eta Argentina hegoaldean Comodoro Rivadavia hiriko euskal etxea ere ezagutu zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia