euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak bihar ospatuko du Aberri Eguna, bere Dantzari Topaketaren 14. edizioari ekinez

2022/04/08

Danborrada Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketako oholtza gainean. Bihar errepikatuko den agerraldia
Danborrada Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketako oholtza gainean. Bihar errepikatuko den agerraldia

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Euskal Herrian datorren asteko igandean ospatuko dute Aberri Eguna. Argentinan, gazte eta dantzarientzako urteroko ohiko ekitaldi bat, Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa izan da, kasu honetan ere pandemiak azken bi urteotan presentzialki bertan behera uztera beharturik. Cañuelaseko bilera, EHko Aberri Egunaren aurreko asteburuan egin izan da gehienetan, eta aurten ere, bere 14. ediziora heldurik, hala egingo dute, bihar, aurten egun bakarrean, hainbat euskal etxetako dantza taldeak partaide.

Aurtengoak, gainera, bat egingo du Cañuelas Hiriaren 200. urteurrenarekin.

Urteroko egitarauari jarraiki, bihar, biltzeko tenorea arratsaldeko 17:00ak izango dira, Euskal Etxean, ondoren bertatik abiatu eta kabalkadan, danborradarekin kaleetan barrena San Martin plazaraino iritsi eta han ezarritako oholtzan jendaurreko ekitaldi nagusia gauzatzeko, honako egitarauaren arabera:

- 18:00etan: San Martin Plazan, Danborrada eta euskal dantza erakustaldia
- 20:00etan: Mural bat --Gladys Mondino artista egile-- estreinatuko da EEan, bertako abesbatza lagun
- 21:00etan: Erromeria Euskal Etxean Daniel "El Jopo" Galfredoren musika eta erritmoez

Hego Amerikako euskal etxeei buruz EiTBrentzat lanean ari den Ander Elordui gaztea bertan ibiliko da grabatzen eta jendearekin solasean.

Txapela sagardo euskal-argentinarra dastatu ahal izango da elkarretaratzean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia