euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martiniano Etchart: "Argentinatik gehien faltan botatzen dudan gauzetako bat Cañuelaseko EEko dantzaria izatea da"

2020/09/01

Martiniano Echart Cañuelasko dantzaria, Estatu Batuetan bizi da duela bi urte
Martiniano Echart Cañuelasko dantzaria, Estatu Batuetan bizi da duela bi urte

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegui, Buenos Aires, Argentina / Michigan, AEB. Martiniano Etchart argentinarra da, baina Estatu Batuetan bizi da 2018tik. Distantziak ez du Cañuelas bere jaioterriko Euskal Etxearekin daukan harremana batere ahuldu eta bi urte hauetan ekintza askotan lagundu eta parte hartu egin izan du. Alde onak ere izan behar zituen itxialdi luze honek eta Martinianok aurkitu egin ditu. Argentinako euskal gizataldeak online egin dituen jarduera guztiekin bat egin du eta euskara hasi da ikasten, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek eskaintzen duen online ikastaroa medio.

Birtualtasunari esker, Estatu Batuetako euskal kolektibitatearekin ere kontaktatu du. Uztailean Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak antolatutako "coffee break" izeneko topaketan hartu zuen parte eta, abuztuan, Museoak berak antolatutako ‘Happy Hour’ batean, Philippe Acheritogaray NABOko lehendakariarekin.

Pandemiari alde on batzuk aurkitu badizkio ere, jende askori bezala COVID-19ak sortutako egoerak plan bat baino gehiago suntsitu dizkio. Izan ere Ipar Hemisferioko udan Euskal Herrira bidaiatzeko asmoa zuen, eta bertan behera utzi behar izan zuen bidaia. Hala ere badaki pandemia bukatu ostean bere lehenengo bidaia Euskal Herrira izango dela, beste batzuen artean, herenaitona Etchart Caminok XVIII. mende erdialdean, Argentinara emigratzeko, utzi zuen Donibane Garazi.


[Martiniano Etchartek Estatu Batuetatik emandako elkarrizketa (Itzulpena ez da literala)]


[Martiniano Denak Bateko dantza taldeko kide da oraindik eta horregatik "joan ahal izan zen" 2018ko Euskal Astera... Izan ere bideo eta argazki askotan argertu zen!]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia