euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harrera ezin hobea izan du ‘Txapela’ Sagardoak Rosarion; hurrengo aurkezpenak, Cañuelasen eta Buenos Airesen

2019/04/05

‘Txapela’ Sagardoaren aurkezpena (argazkia Maru Maiztegui)
‘Txapela’ Sagardoaren aurkezpena (argazkia Maru Maiztegui)

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea izan zen aurkezpenaren egoitza eta bertan egin zuten txotx lehen aldiz ‘Txapela’ Sagardo berriaren egileek. Harrera-ekitaldian, Argentinan egindako euskal sagardo natural hau zuzenean kupeletik dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek, Euskal Herriko sagardotegietan bezala. Produktua aurkezteko, hitz batzuk esateaz gain, bideo bat proiektatu zuen proiektuko arduradunetako bat den Xabier Aguirrek.

Agirrek berak jakinarazi digunez, “jendea oso pozik geratu zen; asko gustatu zaie sagardoa". "Zoritxarrez 75 lagun baino ezin izan genituen gonbidatu lekua mugatua delako eta jende asko geratu da kanpoan, baina beti dasta dezakete jatetxean”.


[‘Txapela’ aurkezteko bideoa]

‘Txapela’ Sagardoaren datozen aurkezpenak Cañuelasen eta Buenos Airesen egingo dira. Cañuelasen, apirilaren 6an eta 7an, Dantzarien Topaketan; hiriburuan, berriz, Amalur jatetxean, apirilaren 17an, eta Esquina del Antigourmet jatetxean, apirilaren 25ean. Sagardin ere aurkeztuko da, data baieztatzeke.

Aurkezpenaren argazki gehiago, hemen.

‘Txapela’ Sagardoa sareetan:
Webgunea: www.txapela.com.ar
Facebook: Txapela Sidra Vasca Natural
Instagram: @txapelasidra



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia