euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas, Argentina: Denak Bat EEak bere 60. urteurreneko buletina kaleratuko du aste honetan (ikus bideoa)

2020/07/07

60. urteurren logoa
60. urteurren logoa

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. 60 urte bete ditu Denak Bat-ek uztailaren 2an eta, ospatzeko, Euskal Etxearen historia jasotzen duen buletin bat zabalduko du sare sozialetan. Historiarekin batera, aurten dagoeneko egin dituen eta burutuko dituen ekintzen berri ere bilduko du. Buletina ez da, ordea, EEak urteurrena ospatzeko proposatu duen lehenengo, ezta azkeneko ekintza ere. Azken egun hauetan, eta pandemiak sortutako egoerara egokituz, Denak Baten sortze agiriaren zati bat eta ‘Euskal Arima’ taldean bildutako dantzariek egindako bideo bat zabaldu dituzte cañuelastarrek sareetan.


[Euskal Arima dantza taldeak Euskal Etxeari egindako bideoa. Zorionak!]

Datozen egunotan, buletina argitaratzeaz gain, Euskal Etxeko abesbatzak egindako bideo bat ere igoko dute sare sozialetara. Eremu birtualetik kanpo, gainera, bi ekintza solidario antolatu dituzte: alde batetik janaria eta garbiketa produktuak bilduko dituzte ‘San Antonio’ Zahar-egoitzari dohaintzan emateko (informazio gehiago, hemen). Bestetik, uztailaren 9an, Argentinako Independentziaren Egunean, dilistak prestatuko dituzte anoaka saltzeko. Salmenta ‘Pequeño Hogar Madre Teresa’ delako elkartearen mesederako izango da (Informazioa, hemen).

-Cañuelasko Denak Bat Facebook-en, Centro Basko Denak Bat Cañuelas
-Cañuelasko Denak Bat Instagram-en, Denak Bat Cañuelas



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia