euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denak Bat Euskal Etxeko banderadunek ikurrina eraman zuten Cañuelas hiriaren 197. urteurreneko ekitaldietan

2019/02/08

Denak Bat-eko banderak Cañuelas hiriaren 197. urteurrenean
Denak Bat-eko banderak Cañuelas hiriaren 197. urteurrenean

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriak urtarrilaren 22an ospatu berri du bere 197. urtebetetzea. Ekitaldia Plaza Nagusian egin zen, udal agintariak –Gustavo Arrieta alkatea eta Marisa Fassi kabineteburua buru–, erakundeetako ordezkariak, kolektibitateak eta herritarrak lagun, tartean hiriko Denak Bat euskal etxeko kide eta ordezkariak ere. Hainbat banderadun lekuko, lore eskaintza egin zuten mandatariek hiria fundatu zutenen omenean.

Urtero bezala, hiriko Euskal Etxeak lagundu zuen komunitatea bere ospakizunean eta dantzari talde batek, banderadunak barne, ikurrina eta Argentinako bandera eraman zituen ekitaldi ofizialean.

Bestalde, euskal etxetik jakin arazi zaigunez, datorren astean jakinaraziko du Euskal Etxeak Aberri Eguneko Dantzarien Topaketan parte hartzeko voucherraren prezioa. Gogora dezagun Cañuelasko Aberri Eguneko Gazteen 13. Topaketa apirilaren 6an eta 7an izango dela.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia