euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelaseko Denak Bat-ek Dantzarien XIV. Eskualde Topaketarako gonbitea luzatu die Euskal Etxeetako dantza taldeei

2022/02/22

Aurten pandemia dela-eta Topaketa moldatu egin da eta besteak beste egun bakarrekoa izango da
Aurten pandemia dela-eta Topaketa moldatu egin da eta besteak beste egun bakarrekoa izango da

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Pandemiak etendako tradizioari berriro helduz, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak gonbitea luzatu die hala nahi duten Euskal Etxeei Dantzarien XIV. Eskualde Topaketan parte har dezaten, apirilaren 9an, urtero Aberri Eguna testuinguru antolatzen duen programaren barruan, eta aurten baita ere Hiriaren 200. urteurrenean. COVID-19ak ekarritako osasun egoerari kasu eman zaionez, Denak Batek ekitaldia egin egitea erabaki du, "aurten beste era batera moldatuz, baina betiko gogo beroaz", esan dute.

Hitzordua apirilaren 9rako finkatu da, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Euskal Etxetik abiatuz (helbidea, Del Carmen 446), egitarau honen arabera:

- 18:00etan: Danborrada Euskal Etxetik abiatu eta San Martin plazaraino
- 19:00etan: Ordezkaritza bidali duten Euskal Etxeetako dantzarien emanaldia
- 21:00etan: Erromeria Euskal Etxean

Ohi bezala, Erromerian Daniel "El Jopo" Galfredoren partaidetza izango da lagun.

Esku hartu nahi duten dantza taldeei gogora arazten zaie dantza bat taularatu beharko dutela eta ordezkatzen duten Euskal Etxeko erreferente batek lagunduta behar dutela etorri.

Izena eman edo argibide edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi margaita18 @yahoo.com.ar helbidera edo 2226 515135 telefonora.

Dantza eta musika zalantzak argitzeko, berriz, vzulaica@hotmail.com-era edo 2226 486554 mugikorrera jo dezakete; edo Goraceci@hotmail.com eta 2226 601801 zelularrera.

-Informazioa Euskal Etxearen Facebooken joango da berritzen, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia