euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023: euskal diasporaren urteroko hitzordua ekainaren 4an izango da

2023/03/21

Laurak Bat-en flyerra, 'Buenos Airesek EH Ospagai' 2023 edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' ekimenaren 11. edizioa iragarriz
Laurak Bat-en flyerra, 'Buenos Airesek EH Ospagai' 2023 edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' ekimenaren 11. edizioa iragarriz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal diasporaren Buenos Airesko urteroko hitzordu nagusiak badu dagoeneko data. Laurak Bat Euskal Etxeak iragarri duenez, ekainaren 4an, igandea, izango da 'Buenos Airesek EH Ospagai'ren edizio berria. Ohi denez, Chacabuco kaletik Maiatzeko Plazaraino doan Mayo Etorbidea izango da jaiaren gertalekua. Festan, Argentinako eta Uruguaiko hainbat Euskal Etxek hartuko dute parte.

“Igandean izateak parte hartzea errazten du, beraz, jendearen bertaratzeari dagokionez, pandemia aurreko garaiaren antzeko kopuruetara etortzea espero dugu”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Laurak Bateko bazkide eta FEVAko lehendakari Arantxa Anituak. Argentinako euskal etxeei dagokienez, iaz jaian parte hartu ez zutenetako askok aurten egitea espero dute antolatzaileek. Bestalde, FIVUk eta Uruguaiko zenbait euskal etxek parte hartuko dutela baieztatu dute.

Jendeak harrera ona

Euskal gizataldeak hiriko bizilagunekin bere kultura, historia eta nortasuna partekatuko dituen ekitaldiaren 11. edizioa izango da aurtengoa. Laurak Bat Euskal Etxea eta Buenos Aires Hiriko Gobernuaren Gizataldeen Zuzendaritza Nagusia antolatzaile dituen ekimen jendetsu honek “oso harrera ona izaten du hirian. Jendeak harrera ederra egiten die gure tradizioei eta batez ere sukaldaritzari, beti oso erakargarria izaten baita.  Pozik gaude eta berriro arrakasta handia izatea nahi genuke", amaitu du Arantxa Anituak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia