euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2022ko 'Buenos Airesek EH ospagai-'k Euskal Herriaren aldeko lankidetza engaiatua berritu du Hego Konoko diasporan

2022/09/15

Argentina osoko hogeitik gora euskal dantza talde pasatu ziren Buenos Airesek EH ospagai-ko agertoki nagusitik
Argentina osoko hogeitik gora euskal dantza talde pasatu ziren Buenos Airesek EH ospagai-ko agertoki nagusitik

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joan den asteburuan hiriburu argentinarrean egindako Buenos Airesek EH ospagai topaketaren hamargarren edizioak bertaratu zirenen oroimenean utzitako zapore, usain, irudi eta doinuen oihartzunek segitzen dute. Baina partekatu zen festaren oroitzapen ederrarekin batera, beste sentipen bat ere geratu da: lana ondo bete izanaren bozkarioa partaide guztiengan. Eta halaxe baietsi dio Euskalkultura.eus-i José Gabriel Anitua Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakariak:

"Erabat pozik gaude, 2022ko Buenos Airesek EH ospagai, orain arteko edizio guztiak bezala, arrakasta biribila izan baita, publikoaren aldetik, eta baita gure erakunde guztien arteko antolaketa eta partaidetza koordinatuaren arrakasta gisa. Esker oneko hitzak baizik ez ditugu guztientzat, hiriari gure kultura, izaera eta gauzak egiteko modua erakusten egindako lanagatik. Antolatzaileok zorionak eman eta eskerrik asko erraldoi bat eman nahi diegu partaide eta laguntzaile izan diren euskal etxe eta kolaboratzaile guztiei. Mila esker handi bat!

Hona ekitaldiko bideo adierazgarri batzuk [bihar irudi gehiago]:


Topaketaren hastapena, joan den larunbat eguerdian. Hasierako desfilea


Agurra kantatu eta dantzatuz, Laurak Bateko dantzariak eta Lagun Onak Abesbatza


Danborrada, José Gutiérrez eta Jorge Rabufetti zuzendari, Itsas-Armadako Banda laguntzaile


'Paloteado' makil dantza. Buenos Aireseko Nafar etxeko dantzarien eskutik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia