euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Jose Mari Beristain' Mus Memoriala jokatu dute 19 bikotek Las Vegasen: Loli Dalia eta Julien Irigoyen txapeldun

2025/05/08

Jose Maria Beristainen memorian egindako Mus Txapelketa apirilaren 27an egin dute 2025ean hiriko Lagun Onak Euskal Etxeko lagunek
Jose Maria Beristainen memorian egindako Mus Txapelketa apirilaren 27an egin dute 2025ean hiriko Lagun Onak Euskal Etxeko lagunek

PUBLIZITATEA

Las Vegas, AEB. Las Vegasko Lagun Onak Euskal Etxeak 'Jose Maria Beristain' izena daraman bere urteroko Mus Txapelta jokatu zuen apirilaren 27an. Gogora dezagun Jose Mari Beristain markina-xemeindarra (1945-2021) hemengo euskaldunen alde lan egindako pertsona izan zela, luzaz Las Vegasen bizi izandakoa, bertako euskal etxearen sortzaileetakoa eta lehendakaria hil zen arte, lagun ugari utzi zituena. Aurten 38 muslarik hartu dute parte deialdian, bertako batzuk eta asko Kaliforniatik etorriak, baita Utahkoren bat ere. Txapelketarekin batera, Aberri Eguna ospatu zuten bildutakoek eta partidak bukatu zirenean, paella ederra partekatu zuten gonbidatu eta anfitrioiek.

Loli Daliak eta Julien Irigoyenek osatutako bikotea izan zen txapeldun; bigarren, Chiquito Aristoy eta Phil Luchetta. “Aurtengo Txapelketa xumeagoa izan da, asteburu berean beste hiru mus txapelketa ari zirelako jokatzen Estatu Batuetako mendebaldean”, azaldu EuskalKultura.eus-i Amaya Beristain Euskal Etxeko Lehendakariak. “Hala ere ekitaldia arrakastatsua izan zen eta esker beroak luzatu nahi dizkiegu gure elkartea laguntzera etorri ziren guztiei”, adierazi du Beristainek.


Bigarren postuan, Phil Luchetta eta Chiquito Aristoy (ezk); txapeldun, Loli Dalia eta Julien Irigoyen (esk)


Piknikaren orduan, kanpoan prestatu zuten janaria anfitrioiek: errekia eta paella

Amaya Beristainek aurreratzen dio gure buletinari behin Mus Txapelketa eta Aberri Eguneko Piknika egin eta gero, urrian egingo dutela, ohi bezala, euren Piknika, eta bestela, urtean zehar bazkideek elkarretaratzen segituko dutela. Urte amaieran, urteari azken agurra emateko senidetasun bazkaria egingo dute, abenduan, Klub Alemaniarraren aretoan.

- Las Vegasko Euskal Etxea Facebook-en: Lagun Onak Las Vegas Basque Club



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia