euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Buenos Airesek EH ospagai' fisikoa bertan behera geratu ostean, Laurak Bat-ek birtualki eutsiko dio hitzorduari

2020/04/20

2020ko 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdia maiatzaren 10ean izango da, formatu birtualean
2020ko 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdia maiatzaren 10ean izango da, formatu birtualean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Denbora aurrera doa, itxialdia etxean luzeagora ari da eta daukagun ziurtasun bakarra ziurtasunik eza da. Baina egun hauetan oso argi geratzen ari da gaitasun handia daukagula moldatzeko eta uste baino proposamen gehiago eta ederrago zein emankorragoak sor ditzakegula esparru birtualetan. Laurak Bat Euskal Etxeak ere modalitate hau bere egin eta 2020ko 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdia formatu birtualean ospatzera deitu du.

Festa urte hasieran Udalarekin adostutako egun eta tenore berean, maiatzaren 10ean alegia, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 6etara transmitituko du Euskal Etxeak bere sare sozialen bidez. Zuzeneko partaideak bilduko ditu online, baita aldez aurretik egindako bideoak emango ere. Gainera proposatuko dituen jolasetan eta zozketetan parte hartzera gonbidatuko du interaktibitatea bultzatzeko. Eta publikoak, aurreko urteetako BACetako materiala igo ahal izango du sareetara. “Helburua, ohikoa izango da: euskal musika, dantza, hizkuntza, sukaldaritza, kirola… ahalik eta jende gehienari erakustea".

Horri lotuta, Laurak Bateko Arantxa Anitua lehendakariak Euskalkultura.eus-i baieztatu dionez, Buenos Airesko Gobernua lanean ari da jaialdia Udaleko plataforma batetik ere transmititu ahal izateko. “Horrek asko lagunduko liguke kolektibitatearen mugak gainditzen", diosku. "Badakigu garaia ez dela onena, baina badago jendea gure hitzordu honen zain egon dena, eta ez dugu oharkabean pasatzen utzi nahi”, adierazi digu, engaiatuta eta erronka berriarekin lotuta, Arantza Anituak.

-Laurak Bat Facebook-en, Centro Laurak Bat
-Laurak Bat Instagram-en, @centrolaurakbat



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia