euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabi Aburruzaga trikitilaria Euskal Herritik 'Buenos Aires Celebra'n partaide eta datorren asteburuan kontzertua Montevideo

2022/09/10

Xabi Aburruzaga musikari portugaletetarra kontzertuan
Xabi Aburruzaga musikari portugaletetarra kontzertuan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Irail honetan Rio de la Platara bidaia egingo duen Euskal Herriko artista gonbidatu berezia Xabi Aburruzaga (Portugalete, Bizkaia, 1978) trikitilaria izango da, Aurretik ere Diasporan ibili izan den eta, besteak beste Estatu Batuetako euskal festak eta NABO Convention jaialdia ederki asko jantzi izan duen jotzaileak larunbat honetako  'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra al País Vasco'ko bazterrak alaituko ditu bere aire alai kutsakorrez.

Aburruzagak bira labur bat egingo du Argentinako hiriburura, lehenik Buenos Airesen arituz, eta BAC 2022ko amaiera ekitaldia bere gain hartuz, esan bezala Euskal Herriko artista gonbidatu gisa, eta euskal etxeak bisitatuko ditu, ondoren Uruguaira mugitzeko eta hiriburu uruguaitarrean datorren asteko asteburuan kontzertua eskaintzeko, irailaren 17an hain zuzen, bertako Haize Hegoa euskal etxearen eskutik.


Xabi Aburruzaga kontzertua ematen Belfasten 2021ean

-Xabi Aburrurruzagaren webgunea: https://aburruzaga.eus
-Facebook: www.facebook.com/XabiAburruzagaOficial
-Twitter: https://twitter.com/xabiaburruzaga
-Instagram: www.instagram.com/xabiaburruzaga
-Kontaktu emaila: Infoxabiaburruzaga@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia