euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako dantza zuzendariak Necochean bilduko larunbatean, azaroko Euskal Astea prestatzeko

2011/08/01

Necocheako Euzko Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com)
Necocheako Euzko Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Pixkana eta konturatu gabe Argentinako 2011ko Euskal Astearen datak gainera etorri zaizkigu eta hiru hilabete baino zertxobait gehiago baizik ez da gelditzen euskal-argentinarren urteko elkarretaratze nagusia abiatzeko. Azaroaren 7tik 13ra bitartean gauzatuko da aurten Euskal Argentinar Aste Nazionala, Necochean, eta antolatzaileak deia zabaldu diete herrialde osoko euskal dantza taldeetako zuzendariei, datorren larunbatean, abuztuaren 6an, bilera batera ager daitezen Necocheara, Euskal Astean zehar egingo diren dantza emanaldien xehetasunak koordinatzeko.

Necochea, Argentina. Prestakizunak ahalik eta hobekien bideratu nahian, antolatzaileak herrialde osoko euskal etxe eta dantza taldeei zuzendu zaizkie, gogora araziz oraindik euren datuak eta bertaratuko diren ala ez baieztatu ez dutenei aurtengo Euskal Asteko dantza aldetiko xehetasunak erabakitzeko bilera garrantzitsua egingo dela datorren larunbatean Necochean.

Bilera irekia da eta Euskal Astean parte hartuko duten guztiei dago zabalik, gauza erabakiak "elkarren artean hartzea baita, dantza taldeen emanaldien xehetasunei dagokienez".

Bilera larunbatean arratsaldeko 2:30etan egingo da Necocheako Eusko Etxearen egoitzan. Parte hartuko duten zuzendariei eskatzen zaie aldez aurretik igortzea azaroaren 12an egingo den Aste Nazionalaren emanaldi nagusian dantzatu nahi dituzten bizpahiru dantza proposamen.

Jakina denez, Euskal Asteko ekitaldi nagusi horretan parte hartzeko gutxienez plaza dantza bat egin beharra dago.

-Necocheako 'Hator Hona' programa: www.hatorhona.blogspot.com
-Youtubeko kanala: www.youtube.com/user/EuzkoEtxeaNecochea

-Antolatzaileekin harremantzeko: centrovasconecochea@yahoo.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia