euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Necocheako Euzko Etxeak, Felipe Muguerza lehendakari berrautatuz

2010/05/12

Felipe Muguerza, Necocheako Euzko Etxeko lehendakaria (argazkia EuskalKultura.com)
Felipe Muguerza, Necocheako Euzko Etxeko lehendakaria (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den ostiralean, maiatzaren 7an, eta bere Araudiak ezarritakoari segituz, elkarteko Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Necochea herrian bertako Euzko Etxea erakundeak. Bilerako gaietako bat Zuzendaritza Batzordea berritzea zenez, zegokion hauteskundea egin ondoren karguak berritu eta berretsi ziren, lehendakari lanetarako konfidantza Felipe Muguerzarengan ipini zelarik urtebeteko agintaldi berri baterako. Berarekin batera arituko dira Jose Antonio Alustiza, lehendakariorde; Ricardo Esnaola, idazkari; Mirta Garrido, idazkariorde; Horacio Yacomini, diruzain; eta JoséeLuis Picardi, diruzainorde.

Necochea, Argentina. Necocheako Euzko Etxearen Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia joan den ostiralean egin zen elkartearen egoitzan eta bertan aurreko Zuzendaritza Batzordeko hainbat kidek berritu zuten agintealdia, datorren urtebeterako Zuzendaritza Batzordea honela osatuta gelditzen delarik:

-Lehendakaria: Felipe E. Muguerza
-Lehendakariordea: José Antonio Alustiza
-Idazkaria: Ricardo R. Esnaola
-Idazkariordea: Mirta Garrido
-Diruzaina: Horacio O. Yacomini
-Diruzainordea: José Luis Picardi

-Batzordekide titularrak: Horacio E. Zubillaga, Carlos A. Bilbao, Miren Aranzazu Zubillaga, Cristina I Zubillaga
-Batzordekide ordezkoak: Néstor Echeverría, Sebastina Laborde, Juan Bautista Iriberri, Xabier Zubillaga

-Kontu ikuskariak: Juan Leoncio Iriberri, Juan Manuel Ibarguren, Eduardo Zubillaga 
-Epaimahaikideak: Zilda Balsategui, Hugo Zubillaga, Manuel Irungaray, Rubén Zubillaga

Biltzarra bukatu ondoren, bertaratutakoek asado criollo bat partekatu zuten elkarrrekin, Euzko Etxea aurten betetzen ari den 65. urteurrena gogoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia