euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako euskaldunek 'Hondartza'n itxi zuten urtea, egun gutxi geratzen zaizkiela Danborrada ospatzeko

2010/01/04

Euzko Etxeako kide zahar eta gazteak erantzun egokia eman zioten Urte Amaierako 'hondartza' festari. Orain urtarrilaren 15 eta 16an egingo den San Sebastian festa eta Danborradaren igurika dira
Euzko Etxeako kide zahar eta gazteak erantzun egokia eman zioten Urte Amaierako 'hondartza' festari. Orain urtarrilaren 15 eta 16an egingo den San Sebastian festa eta Danborradaren igurika dira

PUBLIZITATEA

Necocheako Euzko Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean, gai beti lotutako jai batekin amaitu zuen urtea, abenduaren 26an. Gaia, 'Hondartza' izan zen eta, beraz, bertaratu zirenek jantziak edo apaindurak itsasoarekin eta bainu eta antzeko egoerekin lotuak eraman behar izan zituzten, esan nahi baita surflariekin, hondartzainekin, igerilariekin eta urpekariekin, bestek beste. Hitzordu hori ahitua, necocheatarrek bertan ohikoa den Danborradari eta San Sebastian jaiak behar bezala ospatzeari so ari dira, aurten urtarrilaren 15 eta 16an, uda giro eta bainu sasoin bete-betean.

Necochea, Argentina. Euskal etxea propio jantzi eta edertu zuten festaren gaiarekin zerikusia zuten osagaiez, tartean Hawaii itxurako palmondo eta hondartzako kantina tropikalez, musika eta martxa lagun. Eguzkitakoak eta etzatekoak ere euren lekua izan zuten eta baita 'beach voley' zelaitxo batek ere, guztia Zahar Alaiko gazteek apaindua.

2009 urte amaiera festa 03

['Hondartza', gai 'tematikoa'ren gai harturik, hondar gaineko kantina edo barrarekin]

2009 urte amaiera festa 02

[Dantza, musika, umorea eta ongi pasatzeko gogoa osagai izan zituen Necocheako Euzko Etxeak abenduaren 26an ospatutako Urte Amaieta Festak]

Ohi bezala, Gazte Alaiko dantzariek zerbitzatu zuten afaria. Urteari euskal egoitzan behar bezalako amaiera ematearekin batera, Euzko Etxeako zuzendaritzakoek gogoratu nahi dute gutxi falta dela honez gero "San Sebastian eta Danborrada festetarako, aurten urtarrilaren 15 eta 16an, nahi duten guztiak ongi etorriak direlarik".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia