euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz amaitu da Argentinan Necocheako 'Hator hona' gazte truke programaren seigarren edizioa

2009/08/10

Necocheako gazteak eta Euskal Etxeko jendeak, Europatik etorritako zazpi gazteak tartean, 'Alegre despertar' ekitaldian
Necocheako gazteak eta Euskal Etxeko jendeak, Europatik etorritako zazpi gazteak tartean, 'Alegre despertar' ekitaldian

PUBLIZITATEA

Hilabete eskas Necochean eman ondoren, euskalerriratuak dira dagoeneko, epe horretan eskarmentua eta ezagutzak Necocheako lagun eta adiskideekin partekatu ostean, 2009ko9 'Hator hona-Vení a la Argentina' gazte programan parte hartu duten zazpi gazte europar euskaldunak. Euren hondarreko egun argentinarretan, San Ignazio jaian aritu ziren gazteek, despedida modukoa egin zitzaielarik. Euskal gazte europar eta argentinarren arteko lokarriak suspertzeko helburuak beterik, datorren urteko deialdiari so hasi dira dagoeneko Necocheako gazteak.

Necochea, Argentina. Hasten den gauza guztiek amaitu beharra daukate, normalean, eta halaxe gertatua da joan den asteburuan Necochean, 'Hator hona-Vení a la Argentina' gazte programan hiru astetan parte hartzen aritu diren zazpi gazte europar euskaldunen Argentinako egonaldiarekin. Despedida, Necocheako Euzko Etxeak San Ignazio jaia ospatze ekitaldiarekin batera egin zen.

2009necochea hator hona 02

 [Zazpi gazteak, opariekin, San Ignazio festan]

Eta joan den ostiralean, abuztuaren 7an, ekin zioten Euskal Herrira itzultzeko bidaiari zazpi gazteek. Hiru asteetan euren kide necocheatarrei eskolak eta tailerrak --euskara, trikitixa, panderoa, dantzak, kirolak-- ematen aritu ondoren, gazteek, Necocheako gainerako euskaldunekin batera, bertako Euzko Etxeak San Ignazio dela-eta prestatutako egitarauan hartu zuten parte.

2009 necochea hator hona despedida

[Aiton-amonen festa eta despedida]

Euskal Etxetik, aukera baliatu nahi dute, eta eskerrak eman EuskalKultura.com-en bidez ekimena prestatze, antolatze eta gauzatze lanetan ibili diren guztiei eta euren ahaleginari esker aurtengoan ere arrakastatsu bilakatu duten partaide eta laguntzaileei.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia