euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikaina La Platako Euzko Etxeko Urte Amaiera festan, bazkide, buruzagiak eta hiriko alkatea partaide

2010/01/04

'Zaharrak' dantzariak La Platako Euzko Etxeko Urte Amaierako festan. Jende andana bildu zen, gonbidatuen artean La Platako Bruera intendentea eta Buenos Aires Probintziako Ararteko berria, Bonicatto, EEko ohorezko bazkide dena (EE argazkiak)
'Zaharrak' dantzariak La Platako Euzko Etxeko Urte Amaierako festan. Jende andana bildu zen, gonbidatuen artean La Platako Bruera intendentea eta Buenos Aires Probintziako Ararteko berria, Bonicatto, EEko ohorezko bazkide dena (EE argazkiak)

PUBLIZITATEA

Elkarteko lehendakari Javier Clúaren hitzaldi batek eta Euskal Etxeko dantzari taldeek aurkeztutako dantza ikuskizunak kidetasun afari bati eman zioten bidea, 'erreki' edo 'asado' modukoa, txahala Mirentxu Torre eta familiaren dohaitza izanik, bazkideentzako bilgune izatera deitua den Lagun Artean izeneko txokorako laguntza ekonomikoa lortzearren. Urte Amaiera ekitaldi bereko osagai izan ziren: filme eta irudien proiekzioa, kirol sarien ematea eta Javier Clúa, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayori euren lana aitortzea; elkarteko 'alkate' Beatriz Aramayo izendatu zuten, guztia giro bikainak lagunduta.

La Plata, Argentina. Urteari amaiera emateko ekitaldiak partaidetza handia bildu zuen bazkide zein lagunen aldetik, gonbidatuen artean La Platako alkate edo udal intendentea bera, Pablo Bruera doktorea, eta Buenos Aires Probintziako Ararteko edo Herri Defendatzaile berria, Carlos Bonicatto doktorea, Euskal Etxeko ohorezko bazkide dena. Hitzordua 2009ko abenduaren 12an egin zen eta urtean zehar La Platako Euzko Etxeak garatzen dituen ekimen eta ekintza guztiei jai giroko amaiera ofiziala emateko baliatu zen.

2009 La Plata Urte Amaiera 02

[2009ko urrian Gualeguayn egin zen 22z azpiko Munduko Pilota Txapelketan parte hartutako argentinar selekzioko pilotariek osatutako mahaia

Egitaraua Euzko Etxeko lehendakari Javier Clúa ingeniariak bildutakoei zuzenduta eginiko hitzekin hasi zen, ondoren euskal dantzen emanaldiari lekukoa emateko, esan nahi baita EEko Txiki, Ertain, Nagusi eta Zaharrak izeneko taldeen txandarekin segitzeko. Jarraian afaria zerbitzatu zen, asado moduan jan zen txahala, Mirentxu Torre andereak eta familiak dohaitzan emandakoa zelarik, diru etekinen xedea Lagun Artean Txokoa bukatzeko obrak izanik, bazkideentzako bilkura, ospakizun eta elkarretaratzeak egiteko baliabide berria izango baita bukatutakoan 'sozidade' gisako elkarte edo biltoki berri hau.

2009 La Plata Urte Amaiera 03

[Miren Torre eta Bety Aramayo, Corradini ingeniariari bere lankidetza eskertzeko plaka ematen]

Euskal Etxeko Historia Artxiboko argazkiak proiektatu ziren, erakundeak azken 65 urteotan izan duen garapena iruditan erakutsiz. Banatu zen, baita ere, Banco Credicoop-ek babestutako bono-ekarpenaren saria, esan nahi baita Chapadmal-eko RCT Konplexu Turistikoan egonaldi baterako eskubidea.

Banatu ziren baita ere Kanastako Txapelketako irabazleen sariak aitortze diplomak banatu zitzaizkien Gualeguay-n urrian egin zen 22z azpiko Euskal Pilota Txapelketan Munduko Txapeldunorde geratu zen Ordezkaritza Argentinarrareko La Platako Euzko Etxeko kideei; Xare motan, Tomas Clúa, Iñaki eta Mikel Gil Nájera-ri, eta esku huska Tomas Caldentey-ri. Baita ere Lis Garcia Calderon andereñoari, Bahia Blancan Euskal Aste Nazionalaren baitan egindako Euskal Pilota Mundu Txapelketan bikote irabazleko kide izan zenari.

2009 La Plata Urte Amaiera 04

[Miren Torre, Carmen Jaramillo, Bety Aramayo... kanasta txapelketako irabazleei euren sariak ematen]

La Platako 'Athletic Club Bilbao' Futbol Eskolako jokalari diren gaztetxoei, bestalde, dominak eman zitzaizkien, 2009an zehar izandako ibilbideagatik.

Alkatea hautatzeari ekin aurretik --alkatea bazkide batek eskuratzen duen ohorezko kargua da, erakundearen alde bolondres nabarmen lan egin edo euskal kulturak bereak dituen baloreak gauzatu dituenean--, Emakumeen Batzordeak Makila berri bat eman zion Clua jaunari, Epifanio Corradini ingeniariak egurrean behar bezala landua, azken honi ere plaka batez eskertu zitzaiolarik bere lana musutruk egin izana. Eskertu zitzaien baita ere euren lana eta etengabeko lankidetza Jorge Rifoucat-i eta Iñaki Aranayori.

Alkate moduan, Beatriz Aramayo andereak hartu zuen ordura arte Marutxa Zarranz-ek betetzen zuen kargua. Beatriz Aramayo Emakumeen Batzordeko kide da, Erakundeko lehendakari ohi, dantzari taldeko irakasle eta, oro har, Euzko Etxearen alde bere bizitzan zehar hainbat lan hainbat postutan lan egindako pertsona.

2009 La Plata Urte Amaiera 05

[Marutxa Zarranz (alkate, 2008-2009) eta Bety Aramayo (alkate, 2009-2010)]

2009 La Plata Urte Amaiera 06

[Beste batzuek gustuan jateko, norbaitek lan egin behar. Argazkian  agertzen den Jose Luis Macchi EEko kidea, muslari trebe eta birritan munduko txapeldun izateaz gain, haragi erretzaile handia da]

Momentu hunkigarriak eta bateko eta besteko agurrak pasatu ostean, bertara bildutako askoren partaidetza bereganatu zuen fandango erraldoi bat ere egin ahal izan zen, eta jaiak erromeria bizi batekin eutsi zion gauari.



Komentarioak

  • Alkate berria

    ZORIONAK Bety Alkate anderea!!!!

    Ondarrutarra, 2010/01/05 15:10

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia