euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean dira La Platako 'Matxin Burdin'ek antolatu zuen Gizataldeetako Liburutegien II Bilkurako emaitzak

2007/09/19

Bilkura egin zen aretoko ikuspegia, gizatalde judutarreko hizlaria ari zela (arg. CentroVasco.com)
Bilkura egin zen aretoko ikuspegia, gizatalde judutarreko hizlaria ari zela (arg. CentroVasco.com)

PUBLIZITATEA

La Plata euskal etxe argentinarreko 'Matxin Burdin' Liburutegitik jakin arazi dutenez, sarean dira dagoeneko, La Platako Euzko Etxea-ren webgunean, joan den uztailean bertan antolaturiko Gizataldeetako Liburutegien II Bilkurako emaitza eta azken ondorengoak, elkarretaratzeari dagozkien jakingarri guztiekin, 'Martxin Burdin'eko Maria Fernanda Astigarraga eta Gladys Medina liburuzain arduradunek aurreratu dutenez, bestalde, III Bilkura datorren urtean egingo da, Buenos Airesen, bertako Liburutegi Galegoak antolaturik.
Sareratu den txostenaren baitan --La Platako Euzko Etxearen webgunean 'biblioteca' dioen tokian klik eginez bisita daiteke edo, zuzenean joz, hemen-- joan den uztailaren 14an La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan eginiko bilkurako egitaraua, hitzaldiak, ondorengoak eta argazkiak aurki daitezke, baita ere izena emandakoen zerrenda, deituraz eta erakundez ordenatua; parte-hartzaileena, gisa berean ordenatua; eta Argentinar Errepublikako Gizatalde liburutegien direktorio eguneratua.

[Gladys Medina, La Platako Euzko Etxea-ko 'Matxin Burdin' Liburutegiko liburuzaina topaketan parte hartu zutenei ongietorria ematen (argazkia CentroVasco.com)]

[Gizatalde judutarraren 'Itzjak Rabin' Liburutegiaren aurkezpena, Silvia Borodowski museologoaren eskutik (argazkia CentroVasco.com)]

[Topaketan parte hartutakoek anaitasun otordua egin zuten elkarrekin Euzko Etxea-ko jatetxean (argazkia CentroVasco.com)]

María Fernanda Astigarraga eta Gladys Medina antolatzaileek, bestalde, hurrengo elkarretaratzea, hirugarrena, egingo den aldia eta lekua finkatu direla adierazi dute: heldu den urtean egingo da, eta Buenos Aireseko Liburutegi Galegoak antolatuko du, bertako Analía Álvarez González liburuzaina koordinatzaile.

Gogora dezagun aurtengo bilkurak bildu dituen gizatalde eso liburutegi partaideak honakoak izan direla: asturiarra, balearetakoa, kataluniarra, friuliana, galegoa, japoniarra, judutarra, lituaniarra, euskalduna eta ukrainarra. Bertan sortu eta onetsi zen proposamenetako bat, ABGRA (Asociación de Bibliotecarios Graduados de la República Argentina) elkarteari, bere lan batzordeen artean gizatalden gaia landuko duen bat eratzea eskatzea izan zen.


Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxea-ren webguneko lehenengo orria
www.centrovasco.com

Artikuluan aipatutako informazioa, Euzko Etxea-ko webgunean
www.centrovasco.com webgunean

ABGRA, Asociación de Bibliotecarios Graduados de la Rep. Argentina
www.abgra.org.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia