euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren argazki kronika: laugarren eta azken partea (eta IV)

2008/11/04

Hamaika ikurriñek airea zorrotz moztu zuten igandean La Platako katedralearen aurrean (argazkia EuskalKultura.com)
Hamaika ikurriñek airea zorrotz moztu zuten igandean La Platako katedralearen aurrean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Segitzen dugu joan den igandean Argentinako La Plata hirian amaitu zen 2008ko Euskal Aste Nazionalaren argazki bidezko kronikarekin. Eguraldia lagun garatu ahal izan da Euskal Astea. Aurten antolatzaile izan den La Platako Euzko Etxeak aukeratutako leloa, hauxe izan da: 'Euzko Etxea, euskaldun ororen etxea', eta horretan saiatu dira bertako euskal elkartekoak, Javier Clua lehendakaria buru. Juzkuak aurreragorako utziko ditugu, ordea, orain argazki bidezko kronikaren tenorea baita: laugarren eta azken partea.

La Plata, Argentina. Argazki kronika honetan, utzi genuen puntuan baino pixkat lehenxeago harrapatuko dugu laugarren parte honen haria. Larunbat iluntzeko musika eta dantza emanaldian alegia. Gogoratu Club Atenas delako aretoan egin zela eta Argentinako hainbat lekutatik etorritako dantza taldeek hartu zutela parte.

Euskal Astea 023

[Necocheako Euskal Etxeko dantza taldea La Platako Musika eta Dantza Jaialdian (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 024

[La Platako Euzko Etxea-ko Zaharrak taldearen erakustaldia (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 026

[Euskal Herritik Argentinaraino, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako kideek ere euren musika eskaini zuten Musika eta Dantza Jaialdian (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 029 -- Kalean dantzari

[Biharamunean, igandean alegia, La Platako Euskal Argentinar Astera bildu ziren dantzariek kabalkada eta kale erakustaldia eskaini zuten katedralaren aurrean dagoen Moreno Plazan, asteari bukaera emateko (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 030 -- Kalean dantzari

[Arrecifeseko Euskal Etxeko dantza taldearen zuzendari Facundo Araguz bere seme Juan Bautistarekin agertu zen igandeko dantza erakustaldira. Hurrengo belaunaldia gogotsu dator! (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 031 -- Kalean dantzari

[Txistulariei omenaldia La Platako Moreno Plazan (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 032 -- Kalean dantzari

[Euskal Argentinar Aste Nazionaleko dantzariek kolorez bete zuten La Platako Moreno Plaza (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 033 -- Itxiera bazkaria

[Eta azken kabalkada edo erakustaldi horren ondotik, bazkari herrikoia. La Platako UPCN aretoan egin zen bazkari jendetsuarekin bukatu zen 2008ko Euskal Argentinar Astea (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 034 -- Itxiera bazkaria

[Itxiera bazkarira bildu ziren agintari eta ordezkarietako batzuk: La Platako bi apaiz; César Etcheverry, La Platako EE; Jorge Batiz, La Platako EEko presidenteordea; Carlos Sosa, Bahia Blancako Unión Vasca EEko presidentea; Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendaria; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; Pablo Bruera, La Platako Intendentea; Javier Clúa, La Platako Euzko Etxeko zuzendaria; Marieli Díaz de Mendibil, Euskadiko ordezkaria Argentinan; Monsinore Héctor Aguer, La Platako artzapezpikua; Marta Abarrategui, FEVAko idazkaria; Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakaria; Mayor Micician, Aranako Zalditeria Blindatuaren Batailoiko burua (dantzariek euren erregimentuan hartu zuten ostatua); Marcelo Castro, La Platako Gizataldeen Zuzendaria eta Jorge Heguy, La Platako Euskal Etxeko presidente ohia (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 035 -- Itxiera bazkaria

[Txikiek eginiko lanek saria izan zuten Argentinako Euskal Astearen itxiera bazkarian. Iruditan sari banaketa ekitaldia (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 036 -- Itxiera bazkaria

[Juanjo Orobengoak, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako zuzendariak, opari bat eman zion La Platako Euzko Etxeko presidente Javier Clúari (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 037 -- Itxiera bazkaria

[Iparraldeko MMX taldearen emankizuna La Platako Euskal Argentinar Astea itxi zuen bazkarian (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 038 -- Itxiera bazkaria

[Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Euskarazko Afitxeen Lehiaketaren irabazle saria eman zion Cordobako Gustavo Echandiari (argazkia EuskalKultura.com)]

Argazki gehiago gure Argazki Galerian

Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxea
www.centrovasco.com

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia