euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Ollo lehendakariordeak Argentinako nekazaritza eta abelzaintza ekoizle talde bat hartu du Nafarroako Jauregian

2025/08/18

Ana Ollo lehendakariordeak Argentinako nekazaritza eta abelzaintza ekoizle taldeari Nafarroako Jauregian eginiko harrerako partaideak
Ana Ollo lehendakariordeak Argentinako nekazaritza eta abelzaintza ekoizle taldeari Nafarroako Jauregian eginiko harrerako partaideak

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok harrera egin zien abuztuaren 4an Argentinako Errepublikatik etorritako nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenean diharduten ia 30 laguneko talde bati, arbasoak Nafarroakoak eta Euskal Herri osokoak dituztela egunotan Nafarroara egiten ari diren bisitaren baitan. Topaketa Foru Gobernuak Nafarroa kanpoan proiektatzeko dituen harremanetan kokatzen da.

Harrera ekitaldian eta ongietorria eman ondoren  lehendakariordeak atzerrian dauden nafar komunitateen eta Foru Komunitatearen arteko loturak azpimarratu nahi izan zituen.  "Bereziki, gure tradizioak eta nortasun-ezaugarriak zabaltzeko egiten duzuen lan garrantzitsuagatik, Amerikara bizimodu hobe baten bila iritsi ziren nafar haien ondorengo gisa", esan zuen, egonaldi emankorra opa izan zielarik jarduera nagusiki lehen sektorean ardazten duten entitateak zein enpresak ezagutzea helburuz egindako bidaian.

NEXT Estrategia

Ollok gogora ekarri zuen Nafarroako Gobernuak, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako herritarrekin atzerrian egiten duen lana, NEXT Estrategiaren bidez, Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarrekiko eta ondorengoekiko lotura sustatuz, euren itzulera erraztuz, lan-sareak sortu eta talentu-ihesa saihestu eta Nafarroa munduan sustatuz. Gogora dezagun uda hasieran, gazte argentinar talde batek, Bolivar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko nafar zentroetatik etorririk, parte hartu zuela Nafarroako Gobernuak antolatutako Udako Eskolen programan.

 



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia