2010/02/15

NABOk osoko kide gisa onartu du Miamiko Euskal Etxea joan den larunbatean South San Frantziskoko Euskal Kultur Etxean egindako bilkuran. Egun Florida estatuko euskal etxe bakarra da Miamikoa. Kidetzak dakartzan eskubideak dagoeneko indarrean badaude ere, datorren uztailean NABOk Idahoko Boisen egingo duen Biltzarrean aurkeztuko da Miamiko Euskal Etxea Estatu Batuetako eta Kanadako bere lankideen aurrean. Lehenengo aldia da hau Floridako euskal etxe bat NABOra bildu eta AEBetako gainerako euskal etxeekin koordinatuta lanean hasi izan dena. NABOk berrogei kide baino gehiago biltzen ditu egun, guztiak AEBetakoak, Kanadako bi salbu.
Gehiago irakurri...
2010/02/15

Azken atala Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio egunean utzi genuen, Boiseko Biotzetik euskal abesbatzak bere errepertorioko zenbait euskal pieza kantatu ondoren eta hiriburu bereko Oinkari dantzariak euren emanaldia eginik utzi genituen hain zuzen. Bertan zeuden euskal multzoko partaideak, New York bertakoak zein AEB Mendebaldekoak izanik, begi dizdira berezi batek begiratu zieten eta entzun zituzten ezaguna zeuzkaten doinu, kantu eta dantzak, lekuak eta testuinguruak hala agintzen baitzuen. Aipatu bi talde horien ondotik, Amaia Arberas New Yorken finkatuta dagoen soprano donostiarrari egokitu zitzaion txanda. Berak ere euskal ohiko kantu tradizional, 'betiko' eta esanguratsuak hautatu zituen bere parterako. Hirugarren zatia.
Gehiago irakurri...
2010/02/12

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Espainiako Atzerri ministroak bilera egin dute Ajuria Enean. Bat etorri da Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin. Eusko Jaurlaritzaren atzerri politika berria positiboa iruditzen zaio Moratinosi. Lopezekin bilera egin zuen atzo Ajuria Enean. Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Moratinosek ontzat jo zuen Jaurlaritzaren politika. «Bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat» onuragarri dela esan zuen, azken urteetako «sintonia faltarekin» alderatuta. Lopezek horri gaineratu zion euren lan ildoek «beharrezkoak ez diren gatazketatik» ihes egiten dutela. Artikulu hau gaur eman du argitara Berria egunkariak.
Gehiago irakurri...
2010/02/12

"Peruko sukaldaritzak kalitate gorena du bertako produktu itzelak baitauzka eta baita ere euren erroei balioa ematen dieten sukaldariak, tradizioak gordez, nazioarteko maila altuko sukaldaritza teknikekin uztartuz", diote Liman teknika desberdinak ezagutzearren, esperientziak trukatzearren eta gero eta laudatuagoa den gastronomia peruarra ikastearren Limara etorri diren zortzi euskal sukaldariek. Taldea, Bilboko Udalaren babespean etorria, Mariano Gomez --'Slow Food Bilbao Bizkaia'ko presidentea-- buru, honako sukaldariek osatzen dute: Eneko Atxa, Aitor Elizegi, Ricardo Perez, Joxemi Olazabalaga, Guillermo Fernandez, David Garcia, Alvaro Garrido eta Aitor Basabe. Andina, Peruko Berri Agentziak plazaratutako albistea da.
Gehiago irakurri...
2010/02/12

Gaurtik aurrera eta asteburu luze osoan --astelehena jai da AEBetan-- San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek (BCC) bere 28. urtebetetzea ospatuko du, zenbait ekitaldirekin. Horien barnean, NABOk bere neguko bilera egingo du bihar euskal etxean bertan eta gaur arratsaldez hasiko dira, bestetik, pilota protagonista berezi izango duten asteburuko ospakizunak, honetarako Euskal Herritik propio etorritako pilotari ordezkaritza bat medio, Euskadiko txapeldunak barne. Horrekin batera, programak 'kantu afari' bat, zenbait barbakoa eta otordu herrikoi, musika euskalamerikarreko dantzaldiak Ketxo talde baxenafartarra tarteko, eta klikaren, bertsolarien, dantzarien eta etxeko abesbatzaren emanaldiak ere baitaratuko ditu.
Gehiago irakurri...
2010/02/12
![Vicente Fox Mexikoko presidente ohia [Donostian sortua du ama buruzagi mexikarrak, Mercedes Quesada] eta Julian Celaya, Jaurlaritzako Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendaria, Mexikon egindako bilkuran](https://www.euskalkultura.eus/fitxategiak/irudiak/solteak/2010/02/mini_foxcelaya-ha.jpg)
Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya eta Mexikoko presidente ohi Vicente Fox Mexikoko Hirian bildu dira, Celaya eta bere departamentuko Benan Oregi teknikaria Ipar Ameriketara egiten ari diren bidaiaran barnean. Bidaia horren baitan, joan den asteburuan 'Begibistan ezkutatuta: euskaldunak' erakusketaren inaugurazio ekitaldietan hartu zuten parte New Yorken, Ellis Island-en. Bi euskal funtzionarioek bidaiari eutsiko diote eta asteburu honetan Estatu Batuetara itzuliko dira, NABOk San Frantziskoko Basque Cultural Center-en egingo duen bileran parte hartzeko, elkarte horren 28. urtebetetzeko programaren barruan.
Gehiago irakurri...
2010/02/12

Elur ekaitzak ekarritako iztopoen gainetik, aurrera darrai Nafarroako ordezkaritza bat, Sanz presidentea buru Estatu Batuetara egiten ari den bidaia. Izan ere ohikoa bilakatzen ari da urte sasoin honetan bidaia hau, Estatu Batuetako Nafar Astean parte hartzeko --nafar gastronomia eta turismoa sustatuz, beraz-- eta aldi berean zenbait bilkura eta harreman burutzeko Estatu Batuetako alor ekonomikoko agenteekin eta administrazioarekin, partikularzki energia berriztagarrien alorrean, non Nafarroa lidergoan dabilen eta eredu izan daitekeen. Washinbtonen, Obama Administrazioko kargu altuekin bildu da Etxe Zurian ordezkaritza ostegunean. Sanz aurreko egunean heldua zen New Yorkeko JFK aireportura elurte handi baten erdian, hegaldi guztiak bertan behera utzi baino minutu batzuk lehenago.
Gehiago irakurri...
2010/02/12

Otsailaren 6tik 14ra gauzatzen ari da Mendozako Nafar Etxean Nafar Dantzen 9. Ikastaroa. Urtero antolatzen den bilkura honetan, Txile eta Argentinako Nafar Etxeetako dantzariek hartzen dute parte, pauso berriak eta koreografiak ikasi eta hobetzeko. Aurten, etxe bakoitzeko 6 ordezkari bidaiatu dira Andeen magaleko hirira. Irakasleei dagokienez, Nafarroatik propio etorri dira ikastaroa ematera. Laurak Tuterako udal dantza taldean aritzen dira. Topaketa dantza erakustaldi batekin bukatuko da bihar larunbata. Gau hortako ikuskizunean dantzari guztiak pasatuko dira tauletatik. Ondoren, bisitariek eta Nafar Etxe anfitrioiko kideek afari bat partekatuko dute.
Gehiago irakurri...
2010/02/11

Urtarrilaren 24an ospatu zen Necocheako Kolektibitateen Azokako azken eguna eta amaierarekin batera, jaiaren erregina hautatu zen ohi bezala. Tradizio handiko azokaren 28. edizio honetan, euskal etxeko ordezkaria zen Ayelen Hernandezek izan zuen erregina bilakatzeko ohorea. Printzesak, berriz, Italiako Elkartekoa eta arabiarren ordezkaria izan ziren. Herrialde ezberdinetako hamaika bat taldek hartu zuten parte aurtengo azokan eta beste ekintza batzuen artean bildutako publikoak --bertakoek eta baita turistek ere-- janari eta musika tipikoaz gozatzeko aukera izan zuen.
Gehiago irakurri...
2010/02/11

Asel Luzarraga idazle euskalduna, abenduaren 31etik Temucoko (Txile) espetxean behin-behineko atxiloketaldian zegoena, atxiloketaldi hori etxean segi dezala onartu zuen atzo Temucoko Entzutegiak, idazle bermeotarra epailearen aurretik pasa ostean. Eraikin ofizial baten aurka eztanda egin ez zuen lehergailu bat jartzearekin zerikusia izateaz dago akusatua Luzarraga, maputxeen eskubideen aldeko burrukaren testuinguruan. Poliziaren ikerketa buru arte, hiru hilabeteko atxiloketaldia erabaki zuen urtarrilean epaileak, Temucoko espetxean, atzokoan atxiloketaldia etxean egin dezakeela deliberatu arte. Idazlearen egoera berriaren albistea berehala zabaldu zuten Luzarragaren alde ari den Asel Askatu plataformako lagunek.
Gehiago irakurri...