euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorken bizi den Abigail Lazkoz artista bilbotarra Euskal Herrian da 'Aparteko makinak' erakusketarekin

2009/12/31

Abigail Lazkoz artista bilbotarrak jaioterrian zabalik daukan 'Aparteko makinak' erakusketa New Yorken bizi da artista bilbotarra, baina egunotan Euskal Herrian da. Bere jaioterrian, 'Aparteko makinak' erakusketa du jarria, gerra eta gatazkaren marrazki bidezko hausnarketa. «Niretzat artea salbaziorako tresna bat da, artea egiteak itxaropena eskatzen baitu» esan dio Berria egunkariari, Edu Lartzangurenek sinatzen duen elkarrizketan, abenduaren 29an argitara emaniko lanean.

Gehiago irakurri...


Australia: North Queensland-era, bertako euskaldunak bisitatzera Sydneyko EEkoen bidaia (argazkiak)

2009/12/31

Sydneyko taldea eta Queenslandeko lagunak Trebonne herriko euskal kantxan, North Queensland-en. 1958an eraikia, euskaldunek erabiltzen zuten hoteletik hurbil dago, eta duela gutxi eraberritu dute (argazkiak EE) Australia herrialde bat baino kontinente oso bat dela gauza jakina da. Estatu Batuetan edo Argentinan gertatzen den bezala, nazio bereko hiri batetik bestera milaka kilometro egon daitezke. Halaxe gertatzen da, esaterako, Sydney eta Townsville hirien eta, jakina, bi hiri horietako euskal etxeen artean. Joan den urrian, Sydneyko euskaldun talde bat, 23 lagun, bertatik 1.700 bat kilometrotara dagoen Townsvillera, eta oro har North Queensland eskualdera joan ziren, hegazkina hartuta eta hiru eguneko asteburu luze bat baliatuz, ostiralean abiatu eta astelehenean itzuliz. Esperientzia polita izan zen, Sydney metropolia eta hiri handia bada ere, North Queensland-en baitago euskal gizataldearen presentzia historikoaren abiapuntua Australian. Datozen lerroetan, bidaia haren argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioa 'Vascos en Argentina...' liburuaren 4. ediziorako datuak jasotzen ari da

2009/12/31

Juan de Garay Fundazioak, FEVAk eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Buenos Airesko Liburu Azokan muntatzen duen stand-a (argazkia EuskalKultura.com) 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa prestatzen ari da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa eta oraindik euren sendien datuak eman ez dituztenei informazioa bidaltzeko gonbitea luzatzen diete erakundearen kideek. Euskal Herritik Argentinara etorri ziren familia guztiak liburuan agertzea eta abizen euskaldunen munduko bildumarik handiena sortzea da instituzioaren helburua. Hirugarren edizioan 4.500 abizen inguru batu ziren eta kopuru hori ganditze aldera lanari ekin zioten Fundaziokoek. Datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da, laugarren eta agian liburuaren azken edizioa izango den honetan argitaratzeko.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak ohorezko bazkide egin ditu 90tik 101 urte arteko bere bost kide

2009/12/31

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxearen logoa

Gehiago irakurri...


Euskal Herrirako bidaiaren zozketa eta lagunen arteko topaketa batekin bukatu da 2009. urtea Eusketxen

2009/12/30

Sylvia Saez, Mariana Spallatoren ama, bonu irabazlea eskuetan. Bere ondoan, Maria Elena Etcheverry, Eusketxeko lehendakaria (argazkiak EE) Hirugarren urtez jarraian, Eusko Kultur Etxeak, edo askorentzat Eusketxe gisa ezagunagoa den Buenos Airesko elkarteak, berrehun bat laguntza-bonu jarri ditu salgai uztailetik, kultur ekimenek eta Etxeko sortutako gastuei aurre egiteko helburuarekin. Saldutako bonu hauen artean Euskal Herrirako bidaia zozkatu da joan den abenduaren 19an, erakundearen urte amaierako jaian. Dantzek, abestiek, pintxoek eta ardo onak inguru ezin hobea sortu zuten irabazlearen izena jakiteko. 147 zenbakiarekin, zorionduna Ekin Dantzari taldeko kide den Mariana Spallato izan da. Aurten zortea izan ez dutenek topa egin zioten Marianari eta erakundeari, datorren urtean eurak irabaziko dutelakoan.

Gehiago irakurri...


Bogotáko Euskal Etxea euskal pilota ari da sustatzen Kolonbian, kirol zaleentzako beste aukera bat legez

2009/12/30

Villa Garzongo Txapelketako irudiak, Chaza pilota mota tarteko. Eskuin behe izkinako argazkiaren erdian, Jorge Luis Gacharná, Luis Eduardo Gar´cía Franco alkatea eta Edison Mora Calvache Bogotán, bertako Euskal Etxea Fundazioa lan bat ari da garatzen Kolonbian, euskal pilota sustatu eta kirolzale direnentzat edo kirola praktikatu nahi dutenentzat beste aukera polit, interesgarri eta egingarri gisa aurkeztuz. Ahalegin horretan, azaldua diote sostengua Bogota hiriburuko Alkatetzak, unibertsitateek eta kirol elkarte batzuek. Sartzear dagoen 2010erako iragarri dute honez gero Nazioarteko Pilota Jardunaldi batzuk, kantxan, euskal, mexikar, venezuelar eta kolonbiar pilotariak partaide.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko musika banda eta bakarlariek gero eta gehiago erabiltzen dituzte web 2.0 orrialdeak

2009/12/30

Fermin Muguruza, musika zabaltzeko internet gehien erabiltzen duen musikariaren Myspace orrialdea Teknologia berriek artisten lanak sustatzeko moduan zeresan handia izan dute, eta hari horri tiraka Test-Media ikertzaile talde euskaldunak, gaur egungo euskal musikariek internetekin eta web 2.0 orrialdeekin duten harremana ezagutzeko azterketa sakon bat burutu du. Last.fm, Myspace, Spotify eta Itunes dira aplikazio erabilienak eta sare sozialen artean Facebook da ospetsuena. Ondorengo lerroetan, internet komunikazio bide gisa gehien erabiltzen duten artisten zerrenda aurkitu dezakezue, Diasporako batzuk tartean.

Gehiago irakurri...


Patagoniako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak EHrako bidaia banatu zuen bere Urte Azkeneko festan

2009/12/30

'Hegoalde Argentinarra'k urtea amaitzeko aire librean, Los Vascos tabernaren kanpoko aldean eginiko bazkariko ikuspegi bat (argazkia La Opinion Austral) Rio Gallegos-en, Patagoniako Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak, Urte Azkeneko festa ospatu zuen joan den igandean. Euskal gizataldeko kide eta lagunek une goxoak pasatu zituzten 'asado' argentinar baten inguruan, txapelak eta euskal jantzi batzuk soinean, harro, euskaldun sentitzeak eta Euskal Herriarekiko hurbiltasunak bertara bilduta. Cesar 'Toti' Arizmendi lehendakari duen euskal elkarteak, urterokoa bilakatzen ari den Euskal Herrirako txartel biren zozketa ere egin zuen, sariaren osagarri mila euro dirutan, bidaia gastuetarako. Sinestea kostatu zitzaion Marela Cagnolok eskuratu zuen bidaia preziatua.

Gehiago irakurri...


Segitzen du, areagotua bizi dugun sasoin honetan, Oñati eta José C. Paz-en arteko alkartasun harremanak

2009/12/30

Jose Antonio Urteaga Hermansoloñako koordinatzailea, 2004ean EuskalKultura.com Oñatira ekimena gertutik ezagutzera joan zenean egindako argazkian (argazkia EuskalKultura.com) 2000. urtean Oñatiren eta José C. Paz herri argentinarraren artean senidetasun harremana bultzatu zuen lan-ildoak aurrera darrai. Bederatzi urtetik goiti baliabideak eta ahalegin solidario etengabea bideratzen aritu ondoren, hainbat proiektu eta ekimen jakin bultzatuz eta aurrerabidean ipiniz, halaegin oñatiar hori Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bilakatu da, Hermansoloña izena hartuz. Oraingo Eguberri kanpainan ere, Oñatiko zenbait elkarte laguntzailerekin batera lankidetzarako ohiko deialdiak egin dizkiote Oñatiko herriari. Baita bertsotan ere.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 207.854 euroko diru laguntza banatuko du 5 herrialdetako 85 larritasun kasuren artean

2009/12/29

Venezuelako Valencia-Caraboboko Eusko Etxeko kideak daude laguntza gehien hartu dutenen artean. Argazkian, Valenciako Eusko Etxeko instalazioak Eusko Jaurlaritzak atzo eman zuen argitara Agerkari Ofizialean (EHAA) 'atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko' 2009ko deialdiko emaitzak. Guztira 85 pertsona edo familia izango dira orotara 207.843 euroko kopurua banatuko duen programa honetako onuradunak, 26 euskal etxe eta bost herrialdetakoak, hala nola Argentina, Txile , Mexiko, Uruguai eta Venezuela.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia