euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz amaitu da Chascomusen Argentinako lehenengo Udaleku, Zingirako Euskaldunak-ek antolatua

2010/01/11

Chascomus-ko 2010eko Udalekun parte hartutakoak, eskuetan partaidetza ziurtagiriak dauzkatela (EE argazkia) Atzo amaitu zen Buenos Aires probintziako Chascomus herrian, Argentinako Udaleku edo lehenengo euskal udalekua, astebetez eta joan den astelehenetik, urtarrilak 4, urtarrilaren 10era arte bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolaturik gauzatu dena. Maipú, Laprida, Gral. Villegas, Paraná, La Plata, Mar del Plata eta Chascomús bertako 12-16 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte euskal testuinguruan kirol, aisialdi eta kultur arloak landu dituen ekitaldi honetan. Antolatzaileek emaitzek pentsatutakoa gainditu dutela esan dute, esperientzia ahaztezin gisa aipatuz, eta hasiak dira dagoeneko 2011ean bigarren edizioa prestatzen.

Gehiago irakurri...


Jasone Euskal Etxeko bazkide, lagun eta buruzagiak dira Paraguaiko Asuncion hiriko euskara ikaslegoa

2010/01/11

Jesus Nazabal Jaka berastegiarra harbelean, Asuncion hiriburu paraguaitarreko 'Jasone' Euskal Etxean ematen dituen euskara eskoletako batean (EE argazkia) Euskara eskolei berrekin nahi zieten eta halaxe egin dute. Joan den urriaren 5etik hasita ikasle talde bat osatu dute hiriburu paraguaitarreko Jasone Euskal Etxeko zenbait bazkide, lagun eta buruzagik eta errepublikan duela 39 baino gehiago daramatzan Jesus Nazabal berastegiarra irakasle Aitorren hizkuntzarekin ari dira astero, aldi berean Euskal Herriko kultur jakingarriak eskuratzen eta euskal lurralde, eskualde eta herri zein hirietara hurbiltzen.

Gehiago irakurri...


'Two Basque Stories', Atxagaren bi klasikoren itzulpena ingelesera AEBetatik Nere Letek egina

2010/01/11

Bernardo Atxaga, Estatu Batuetan, Nevada-Renoko Unibertsitatean eman zuen 2007-08 ikasturtean (argazkia EuskalKultura.com) Bernardo Atxagaren bi kontaketa klasiko, euskal publikoarentzat aspaldidanik ezagunak direnak, ingeleseratu eta elkarrekin eman ditu argitara Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) 'Two Basque Stories' izenburupean. 'Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian' eta 'Sugeak txoriari begiratzen dionean' dira testuok, Nere Leteren itzulpena medio oraingoan hurrenez hurren 'Two Letters All at Once' eta 'When a Snake Stares at a Bird' gisa kaleratuak. Liburua, gomendagarria lagun ingelesdunei oparitzeko, ingelesa praktikatzeko edo gustua berritzeko oraingoan ingelesez irakurriz, aise eros daiteke CBSren webgunean edota liburutegirik garrantzitsuenenetan.

Gehiago irakurri...


Bilboko eta Gasteizko apezpikuak Ekuadorgo misiolariak bisitatuko dituzte hamabost eguneko bidaian

2010/01/11

Apezpikuek lankidetza euskalduna partaide egindako Palenque-ko (Ekuador) 'Aita Manuel Sesma' Ospitala bisitatuko dute (argazkia iglesiapalenque.org.ec) Bilboko apezpiku laguntzaile Mario Izetak eta Gasteizko apezpiku Migel Asurmendik atzorako iragarri zuten Ekuador-era egingo duten bidaiaren hasiera, herrialde amerikar horretan lanean ari diren euskal misiolariei bisita egin eta --apezpiku laguntzaileak esan duenez-- euren egoera in situ ezagutuz Euskal Elizbarrutien Misioen geroa hobekiago argitu ahal izateko, azaldu dute Bilboko Gotzaindegitik ohar baten bidez. Guayaquil-era heldu eta Arenillas, Huaquillas eta Santa Rosa bisitatuko dituzte Machala-ko Elizbarrutian eta Baba, Palenque, Vinces eta El Cafetal, Babahoyo-koan.

Gehiago irakurri...


Chacoko Euskal Etxeko Echavarria bikoteak Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea bisitatu zuen

2010/01/08

Jose Christian Echavarria eta bere emazte Amanda (eskuinean), Chacoko euskaldunak, Sydneyko Euskal Etxean topatutako Lourdes Salinas, Julen Santos, Manuel Marin eta Jagoba Landarekin (Echavarria argazkia) Harrera ona egin zieten eta oroitzapen ona daukate etxetik hain urrutik egonda Euskal Herriko zatiño bat Sydneyn topatu ahal izanaz. Jose Christian Echavarria eta bere emazte Amanda Chacoko (Argentina) Euskal Etxeko kide eta ekile dira, eta gustukoa dute beste lekuetako euskaldunak bisitazea, euskal diasporako eta Euskal Herriko parte kontsideratzen baitute euren burua nonahi daudela. Sydneyra joan direlarik ere, bertako euskal etxea bisitatu zuten eta pozik itzuli dira, argazki hauetan ikus daitekeenez.

Gehiago irakurri...


'Kontaketa harrigarriak' literatur sarien emate-ekitaldia eta Misionesko Eusko Etxearen azken ekimenak

2010/01/08

Lirica Andino idazlea epaimahaiko kidea, irabazle suertatutako Ariel Kusiak 25 urteko gazteari animoak ematen idazletzaren bideari euts diezaion (EE argazkiak) Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak antolatu dituen azkeneko ekimenen artean 'Kontaketa Harrigarriak' izeneko literatur lehiaketaren sari-emate ekitaldia aipa daiteke. Lehenengo hiru saridun, orden honetan, izan ziren: Carlos Ariel Kusiak, lehenengo saria, Olga Rosa Leiciaga, bigarrena, eta Carolina Belén Gall, hirugarrena; eta aipamen eta diploma berezia eskuratu zuten Gloria Vanessa Toth, Luis Mario Oliveira eta Adrián Isabelino Moreirak. Lortutako partaidetza arrakastaren karietara, EEko 'Atahualpa Yupanqui' Liburutegiak lehiaketa berri baterako deia egin du, epea martxoaren 30ean izango duena (ikus oinarriak).

Gehiago irakurri...


Bogota-ko Euskal Etxekoek San Tomas festa ospatu zuten, egunari dagozkion bazkari eta umore onarekin

2010/01/08

Bogotá-ko Euskal Etxera bildutakoen artean, Zuzendaritza Batzordeko kide eta buruzagiak, Euskal Etxeko bazkide eta lagunak eta Euskal Herriko bisitariak ere bazeuden (EE argazkia) Euskal Herriko bazter batzuetan San Tomas edo Santo Tomas festa egun handia bada ere, baserritarrak hiriratu eta euren produktu eta mozkinak erakutsi eta saltzeko elkarretaratze eta azoka handia, urteko garrantzitsuena seguruenik, Diasporan ez da eskuarki gauza bera pasatzen. Aurtengoan, Kolonbian, Bogotá-ko Euskal Etxekoak, San Tomas egunean, abenduaren 21ean bildu eta ospatu egin zuten, hitz batzuk esanez eta, gehien bat, senidetasun bazkari etga festatxo bat eginez, 'euskal erara' bertakoek esan zutenez.

Gehiago irakurri...


Olentzero bisitari urtero legez Buenos Airesko Iparraldeko EEan, berari buruzko antzezpen batean aritzeko

2010/01/07

Olentzero, antzezpean lagun dituen bi lamiak eta Galtzagorri bera ondoan dauzkala (argazkiak EE) Egiten dioten harrera abegikorrarekin nola ez da bada Olentzero urtero inguratuko Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera! Aurtengoan, harrera festaz aparte, gauerditik aurrera 'Olentzeroren legenda' izeneko antzezpena ere prestatu zuten euskal etxean, Olentzeroren etorrerari buruzko bertsio libreko kontaketa agertuz. Istorioak lamiak, Galtzagorri eta testuinguru magiko eta mitologikoa bildu zuen, antzezle bolondresek ongi taularatuta, Norma Rios EEko idazkaria narratzaile. Elkarteko Kultura Azpibatzordeak arrakastaz prestatutako ekimen berri bat izan da.

Gehiago irakurri...


12-16 urteko 40 gazte partaide hasi zen astelehenean Chascomusen 'Argentinako lehen euskal Udalekua'

2010/01/06

Udalekun parte hartzen ari diren nesketako batzuk bazkaltzeko eginiko atsedenean (argazkiak EE) Hamabi-hamasei urte arteko berrogei gaztetxo, Buenos Aires probintziako zazpi euskal etxetako partaideak, ari dira joan den astelehenetik Chascomusen, 'Argentinako lehenengo euskal Udalekua' omen den ekitaldi honetan buru-belarri. Hemen uda sasoin betea denean, aurreneko egunean, astelehenean, ezagutza jokoak egin ziren eta Euskal Herritik etorritako boist begiraleek euren buruak aurkeztu zituzten. Euskal Herriari buruz aurkezpen orokor bat egin zen eta hando udalekuak nolakoak diren azaldu zen. Geroago, mus klaseaekin eta joko gehiagorekin segitu zen. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolaturik, Udalekuk Gipuzkoako Fori Aldundiaren babesa dauka eta hiriko bertako Pilota eta Kirol Elkarteen laguntza, baita Udalarena ere.

Gehiago irakurri...


Juan Bautista Avalle-Arce hil da Iruñean, hispanista handia, nafarra, euskaltzalea, bere erroen maitalea

2010/01/06

Juan Bautista Avalle-Arce, 2003an erretiratu aurretik ateratako artxiboko argazki batean Joan den Eguberri egunean hil da Iruñean 82 urte zituela eta luzaz eri egon ondoren Juan Bautista Avalle-Arce irakaslea, Cervantesen espezialdutako hispanista eta 2003an erretiratu aurretiko azken hamarkadan Santa Barbara-Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Jose Migel Barandiaran Euskal Ikasketa Katedrako titularra izan zena. Buenos Airesen jaioa, nafarren seme zen eta nafar sentimendua zeukan, euskaltzalea eta euskal kulturaren aldekoa. Hispaniar literaturari emana bizi ostean, azkeneko urteetan bere euskal erroetara hurbilagotu eta Kaliforniako Unibertsitatetik erretreta hartu ondoren Nafarroara etorri zen bizitzera, EuskalKultura.com-i 2003ko apirilean UCSBko Espainol eta Portuges Departamentuak eta Barandiaran Katedra utzi zituenean esan ziona eginez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia