2010/01/22

Urtero deitzen dituzte dirulaguntzok Institut d'Estudis Catalans erakunde katalanak eta Eusko Ikaskuntzak, bi kulturak uztartuz edo bi kulturei dagozkien gai edo alderdiak alderatuz edo ikertuz eginiko lanei sostengua emateko. 4.680 euroko diru kopuruz hornitua, hiru hilabeteko epea daukate lanok gauzatuak izan daitezen eta hautagaiek Eusko Ikaskuntzako kide beharko dute izan, edo kide izateko eskaera egina izan beharko dute. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2010/01/21

Labayru Ikastegiko buletina irakurriz jakin dugu bisita egin berria duela euskal erakunde bizkaitar horrek Derion duen egoitzara Begoña Garcia Migura Labayruko langile ohiak, egun Viernamgo Cervantes Institutuko koordinatzaile denak Hanoi-n. Labayruk ere aditzera eman du Santiago Onaindia Beka Miren Ibarluzeari egokitu zaiola aurten. Quebec-eko Diasporarekin lotura handia izandako mungiarra da Miren, itzultzaile, interpretari eta bertsolari ezaguna, izan ere Montrealen egoitza duen 'Quebec-eko Euskaldunak' taldeko partaide aktiboa izan baitzen Itzultzailetza ikasketak bertan egin zituenean.
Gehiago irakurri...
2010/01/20

Urtarrilaren 20a da gaur, San Sebastian eguna eta Donostian 24 orduz modu trinkoan, danborradaz danborrada, eta Sarriegiren doinuak protagonista bizitzen den eguna. EuskalKultura.com-en bulegoa Donostian dagoenez, geu ere, buletin eta webgune hau egiten dugunok San Sebastian Martxaren hitzek dioten "penak zokora, festara! dantzara!" hitzei kasu egin eta danborjole bihurtuko gara. Baina zeu ere zauden lekuan zaudela partaide izan zaitezen, bideo selekzio bat egin dugu, danborrada Donostian eta Diasporan nola bizi den irudi bidez agertuz. On egin!
Gehiago irakurri...
2010/01/19

San Sebastian eta danborrada munduko euskal etxeetan oihartzuna duen festa da. Egunotan, Shanghai, New York, Mexiko, Necochea, Caracas, Madril, Bartzelona, Valladolid, Murtzia... eta beste hainbat herri, danborradak antolatu eta Sarriegiren doinuak plazara aterako dituzten lekuak izango dira, tokian tokiko euskal etxeak medio. Are gehiago izango dira etxe partikularretan, jatetxetan eta lagunarteko elkarretaratzetan Donostia eta San Sebastian jaia ohoratuko duten jendeak. Askok, zuzenean segituko dute gaur gauean Euskal Telebistaz (ETB-1, ETB-2, ETB-Sat eta Canal Vascoz) Donostiako Parte Zaharreko Konstituzio Plazatik eskainiko den ikurrinaren eta Donostiako banderaren igotzea.
Gehiago irakurri...
2010/01/19

Joan den larunbatean amaitu zen Bolivar-en, Buenos Aires probintzia barnealdean, 2010 Dakar Argentina Txile Rallya, txirrindak, quads, autoak eta kamioiak partaide. Hasi eta berehala, euskal etxe batzuetatik galdera heldu ziren autoen artean agertzen zen ikurriña baten inguruan. Gauza da lasterketak izan duela partaide euskaldunik, esan nahi baita Beñat Errandonea Sarako lapurtarra, eta duintasunez amaitu duela saratarrak norgehiagoka, 16. postuan hain zuzen, 134 autok hasi eta 57k bakarrik --%42a-- bukatu zuten erronkan.
Gehiago irakurri...
2010/01/19

Ez da aldez aurretik ezer jakin beharrik, baina bistan da zeozer badakizu edo zeure euskara hobetu nahi baduzu, lekua badago zeuretzat, ikasgaiak ikasleari egokitzen baitzaizkio internet bitarteko balios gisa erabiltzen duen Boga euskara ikasteko metodoarekin. Ezagupen maila, beraz, ez da garrantzitsuena, interesa baizik. Miamiko Euskal Etxeak euskara klaseak hasiko ditu asteazken honetan, urtarrilak 20, eta bertara interesa izan dezakeen guztiak gonbidatzen ditu, guztia erraztasunak baitira baldin eta euskara zerbait ikasi nahi badu. Miamin edo Floridan bizi bazara edo egoera honetan dagoen norbait ezagutzen baduzu, hitzordua Miamiko 'Txoko-Alai' Euskal Etxean da, bihar, arratsaldeko zazpietan.
Gehiago irakurri...
2010/01/18

Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Uruguaiko 23 ikasle/irakaslek hasiko dute gaur Montevideon 'Euskara Munduan' programaren baitan Hego Ameriketako euskara irakasleak trebatzeko laugarren barnetegia 2008-2011 epeari dagokionez, eta aldi berean Uruguain egiten den bigarrena. Urtean zehar internet bidez ikasten dutenak urtean bitan biltzen dira aurrez-aurre, sarearen bidez ikasitakoa sendotzeko. Bi astez luzatuko den ekitaldi honetako irakasle izango dira Kinku Zinkunegi (Donostia), Jon Urdangarin (Lazkao), Gabriela Mendia (Buenos Aires) eta Leonat Egiazabal (Montevideo).
Gehiago irakurri...
2010/01/18

Jose Maria Bengoa Lekanda (Bilbo, 1913) joan den larunbatean hil da, hein handi batean Venezuelari lotutako bizimodua eraman ondoren, bertara heldu baitzen gazterik errefuxiatu, 1938an. "Euskalduna naiz izatez, Euskal Herria da nire ama, baina sozialki, kulturalki eta zientifikoki venezuelarra sentitzen naiz", esan izan zuen inoiz. 1947an Amaia Renteriarekin ezkondua, sei seme-alaben aita da, euretako bat egungo Jaurlaritzako Osasun sailburua, Rafael Bengoa Renteria. Elizkizunak gaur arratsaldeko zazpietan izango dira, Algortako Bariko San Nikolas elizan.
Gehiago irakurri...
2010/01/18

Jean Baptiste Istilart lapurtarra (Hazparne, 1867-Tres Arroyos, 1934) gizon famatua eta Argentinan, partikularzki Tres Arroyos herri aldean, aitzinamendua eta aberastasuna sortu eta ekarri zuen pertsona izan zen. Bildu izan dugu lehenago EuskalKultura.com-era bere berri, eta Makean sorleku edo bizileku berekoa den Ramuntxo Camblong-ek eta familiak beti gogoan atxiki duten ahaidea izan da, "Ameriketako oseba" gisa-edo. Argentinako Carolina Istilart ibili da hondarreko asteetan Makea eta Hazparnen, bere euskal sustraien sorlekuak bisitatzen. Artikulua Herria astekariak argitara emana da, Jean Arotçarenak sinaturik, aurtengo lehenengo alean.
Gehiago irakurri...
2010/01/15

Zer gertatzen da Etxepare Institutuarekin? Galderak hor segitzen du, institutua ez baita oraindik abiatu. Euskal Herritik kanpo euskararen eta euskal kulturaren sustapenaren ardura hartzea helburu duen erakunde honen izena gastatua dago ia, baina erakundea berez ez da oraindik hasi. Nekez eman ditu sortu ahal izateko pausoak, aurrekontua badu, baita egoitza ere, baina 10 langile kontratatzeko emandako urratsak geldirik daude LAB sindikatuak ipinitako errekurtso bat erabaki artean. Ibilbidea orain artean aldapan gora izan badu ere, Kultura sailak pentsatzen du aurten urte erdialdean abiatu ahal izango duela Euskal Herritik kanpoko euskalgintzan, baina euskal kultur ekintzan oro har, giltzarri izango den baliabide hau.
Gehiago irakurri...