2010/12/02

Gero eta gutxiago falta da Argentinan udako oporraldian sartzeko eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak iaz, lehenengo edizioan, arrakastatsu suertatu zen proposamena errepikatu du lagunen artean eta euskal kulturan murgilduta astebete pasatu nahi duten gaztetxoentzat. 2011ko Udalekua urtarrilaren 3tik 8ra luzatuko da Buenos Aires probintziako herri honetan eta 12 -15 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta.
Gehiago irakurri...
2010/12/01
Gehiago irakurri...
2010/12/01

Argentina Iparraldeko Misiones probintzian egoitza duen Euskal Jatorri Euskal Etxeak harro ospatu zuen joan den azaroaren 20ean Tradizioaren Eguna, izan ere ohoratuz bere izatearen iturri dituen euskal eta argentinar eraginak. Mahai baten inguruan izan zen, euskal elkarteak deitutako afarira posadastar euskaldun zein ez-euskaldunak bildu zirelarik. Aukeraz baliatuz, bildutakoek Euskararen Eguna ere ekitaldi berean ospatu zuten, euskarazko testuak, lehenik jatorrizko euskaran, ondoren gaztelaniaz irakurriz, eta euskal kantuak ere kantatuz.
Gehiago irakurri...
2010/12/01

Aurreko urteetan Euskal Astea edo 'Settimana Basca' zena hilabete osora hedatzea erabaki du aurten Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak. 'EHRoma-Roma Basca 2010' izena du orain euskal taldeak Upter Unibertsitateko Euskara sailarekin batera antolatu duen kultur egitarauak. Euskararen Egunarekin bat egiteko gonbitearekin ekingo diote abenduari Erroman, eta jarraitzeko pintxo dastaketa, Palestinari buruzko zine emanaldia, Kuba, Euskal Herria eta Erromako taldeekin hip-hop kontzertua eta Harkaitz Cano eta Xabi San Sebastianen musika eta poesia ikuskizuna egingo dituzte.
Gehiago irakurri...
2010/12/01

2010eko NABOren Euskara Lantegia Boisen egin da, joan den azaroaren 10ean. AEBetako euskal etxe askotako euskera irakasleak bildu ziren bertara eta egun osoko tailerra egin zuten. Izaskun Kortazar NABOko Euskara Koordinatzailea izan zen lantegiko irakaslea eta berak gidatutako ikastaroak gramatika, lana eta jolasa uztartu zituen. Florida, Nevada, Kalifornia eta Denver-etik etorri ziren irakasleek, Boiseko euskara irakasleak eta Boise State Unibertsitateko ikasleak izan zituzten lagun tailerrean.
Gehiago irakurri...
2010/12/01

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, kalean da, paperean zein sarean kontsultagai, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria, 13. edizio honetan Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk sustatua. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu ordenadore aurretik mugitu gabe kontsulta daitekeen edizio berri honek.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

'Euskararen aldeko Korrika' batek zeharkatuko ditu datorren larunbatean Chascomus herri argentinarrean bertako kaleak, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta antolatutako egitarauaren baitan. Buenos Aires probintzia barnealdeko herrian bat egin nahi dute honela munduko beste hainbat talde, eragile, euskal etxe eta euskaltzaleekin oro har, euren eskualdean arreta bilduz euskararen inguruan. Festa giroan garatuko den ekimenean nahi duen orok hartu ahal izango du parte, zirkuitoa Euskal Etxean hasi eta bukatuko delarik, amaieran euskal jolas, joko eta kirol saio bat eskainiz.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Mar del Platako Euskal Etxe barneko 'Artaburu Euskaltzale Elkarteak' antolaturik, ostegun honetan ekingo zaio Buenos Aires probintzia kostaldeko hiri honetan 2010eko Euskararen Asteari, urtero abenduaren 3aren inguruan hartutako ohiturari jarraiki. Ostiralean ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, programak erakusketak, proiekzioak, lore eskaintzak, Olentzeroren etorrera eta Urte Amaiera festa baitaratzen ditu, ekitaldi horetako batzuetan Mar del Platako 'Euskara Denontzat' urtekaria banatuko delarik joaileen artean.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Mexikoko Jus argitaletxeak 'Vientos de Libertad' (Askatasun Haizeak) eleberria plazaratu du egunotan. Lorea Palacios Urquiola da liburuaren egilea eta bertan bere aitonaren eta beste zortzi lagunen abentura dakarkigu: 1950ean belaontzi bat hartu eta Santurtzitik Mexikorainoko bidaia egin zuten, Francoren diktaduratik ihesi. Ia ehun egun behar izan zituzten bidaia egiteko, motorra birritan hondatuta eta olatu eta barealdien aurka borrokan, baina azkenean Mexikora heldu ziren, "leher eginda, baina aske".
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Ostiral honetan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, ohi denez, jaiak Diasporan oihartzun zabala izango du. Argentinako Rio Cuarto hirian, adibidez, Gure Ametza elkarte euskal argentinarrak Euskararen Eguna dela eta antolatu dituen ekitaldien egitaraua aurkeztu berri du. Gure Ametzaren proposamenak honakoak dira: Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi bat, 'Euskal baserri sukaldaritza' liburuaren aurkezpena eta Euskal Taberna edo erromeria egunari bukaera emateko.
Gehiago irakurri...