euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miren Josu Uriarte: 'Argentinan Euskaraz errepikatuko nukeen esperientzia da, zalantzarik gabe' (II)

2010/12/21

Miren Josu Uriarte Olaeta irakaslea Argentinako euskaldunak hemen bertan euskara klaseak emateko proiektuaren oinarriak ezartzen ari zirenean, Miren Josu Uriarte Olaeta gernikarra, programaren arlo akademikoko lehenengo arduraduna, Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegian zebilen lanean. 1989-1990 ikasturtea zen eta Andoni Unzalu Aurten Bai Fundazioko kideak proiektuari buruz hitz egin zion. 'Andonik hiru hilabeterako Argentinara joatea proposatu zidan. Beste irakasle bat aukera nezakeen eta harekin Macachinera euskara klaseak ematera joatea, Panpan dagoen herri txiki batera', azaltzen dio Uriartek EuskalKultura.com-i. Nolako esperientzia izango zen jakin gabe, irakasleak proposamena onartu zuen, Argentinan Euskaraz programaren sortzaile nagusietako bat bihurtuz.

Gehiago irakurri...


Andoni Unzalu: 'Mundu berezia aurkitu nuen Argentinan, askotan Euskadin bertan topatzen ez nuena' (I)

2010/12/20

Andoni Unzalu Euskara Europan dauden hizkuntza zaharrenetakoa da. Askok galdetzen dute nola lortuko zuen hain hiztun gutxi dauzkan hizkuntza batek denboraren erasoari, inbasioei eta minorizazio egoerari aurrera egitea. Elkarbizitzen ikastea izan daiteke erantzun bat. Edo garai berriei moldatzen jakitea. Baina dudarik gabe, XX. mendeko Hizkuntza Politika proiektuek leku garrantzitsua izan dute Euskadin, eta Euskal Herriko Diaspora proiektu horietan sartzea izan da, agian, erabaki egokienetako bat. 1990ean “Argentinan Euskaraz” programaren bidez euskara irakaskuntza formalizatu zen Argentinan eta gaur, bi hamarkada pasa ondoren, emaitza ezin hobeak ikus daitezke. Gaur egun euskararekin lotura dituzten ekimenak HABE Institutuak badaramatza, Andoni Unzalu, egun Lopez Lehendakariaren Komunikazio Idazkari Nagusia, eta Aurten Bai Fundazioa izan ziren programa honen haziak erein zituztenak duela hogei urte. “Argentinan Euskaraz” proiektuaren XX. urtemugan, Unzaluk berak kontatuko digu nola eman zitzaioan hasiera arrakasta paregabea izan zuen ideia horri. [Andoni Unzaluri egindako elkarrizketa hau EuskalKultura.com-ek euskararen irakaskuntza argentinarrean aitzindari izan zirenei eskainiko dion solasaldi-sorta bateko lehenengoa da]

Gehiago irakurri...


Euskal fededunen bilgune da igandero Madrilen Loiolako San Inazio elizako euskarazko meza

2010/12/20

Bataio bat Madrilgo Loiolako San Inazioren elizan (argazkia MartaFernandez-Deia) 'Euskaldunen eliza' deitzen diote Madrilen Principe kalean dagoen Loiolako San Inazio elizari. Ia 300 urte dira --1715ean beteko dira hiru mende horiek-- Madrilen bizi zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako fededun talde batek erabaki zuela "Real Congregación de Naturales y Originarios de las Tres Provincias Vascongadas" (Hiru Euskal Probintzietan Jaiotako eta Jatorridunen Erret Kongregazioa) delako elkartea sortu eta antolatzea. Eta elkarte horri lotua dago Loiolako San Inazio Eliza. Igandero igandero, Madrilgo euskal fededun multzo bat biltzen da bertara hamabietan, euskarazko mezara, aita Pedro Olalde oñatiarra emaile.

Gehiago irakurri...


Olentzero eta Txanogorritxu bildu ziren Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen Gabon jaira

2010/12/20

Olentzero antzerkian parte hartu zuten pertsonaiekin (argazkia IEE) Urtero legez Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Gabonetako jaia edo Olentzero Pesta ospatu zuen abendu hasieran. Iazko arrakastaren ostean, aurten ere Olentzerori buruzko antzerki irrigarri bat egin zuten, umorearen bitartez euskal ohiturak eta tradizioa ezagutarazteko. Olentzero, Txanogorritxu, otsoa eta beste pertsonaiak izan ziren gaueko izarrak eta txalo zaparrada jaso zuten. Horrez gain janaria, dantza, jolasak eta umore ona izan ziren nagusi jaian.

Gehiago irakurri...


Boiseko bi ahizpek sortutako Ahizpak diseinu-enpresaren pitxiak ikus eta erosgai larunbat honetan Bilbon

2010/12/17

Boisen jaiotako Ahizpak enpresaren diseinuetako bat. Dotorezia eta euskal kutsu nabaria ezaugarri daukate piezetako askok Dotorezia eta euskal ikutua pitxi batean batuta ikusi nahi dituzula? Euskal tradizioari lotutako irudi eta moldeak maite duzula baina egungo gustu eta ikutu modernoaren galbahetik pasata? Bada ezpada bisita bat egin beharko diozu --Euskal Herrian bizi bazara, bederen-- larunbat honetan, abenduaren 18an, Estatu Batuetako Boisetik etorritako 'Ahizpak' enpresak ekarri dituen gustu handiko pitxi eta diseinuak ikusgai eta erosgai ipiniko dituen erakusketara. Non topatu euskal diseinu 'Made in USA' hauek? Kepa Junkeraren musika akademian, Lur Soinuak-en, Bilboko Barria Kalearen 3an.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak Euskal Kultura ikastaroak abiatuko ditu urtarrilean

2010/12/17

Euskal baleazaleei buruzko mintegia egingo dute urtarrilean UCSB-n (argazkian, balea Hondarribiko armarrian) Euskal Ikasketek bere lekua izango dute urtarriletik aurrera Kalifoniako Unibertsitateak Santa Barbara (UCSB) hirian duen egoitzaren curriculumean. Bi ikastaro emango ditu Viola G. Miglio irakasleak: batetik, 'Introduction to Basque', oinarrizko euskara ikastaroa, eta, bestetik, 'Basque History and Culture', historiaurretik gaur egunera bitarteko Euskal Herriko historiari gainbegiratua. Horrez gain euskal gaiei buruzko zenbait mintegi eta hitzaldi eskainiko dituzte UCSBn, lehena 'Euskal baleazaleen masakrea Islandian (1650)' topaketa, urtarrilaren 28an.

Gehiago irakurri...


Gatazka legal batengatik Bs Airesko Mexiko kalean funtzionatzen zuen euskal etxeak bere ateak itxi ditu

2010/12/17

Garai gozoak. 2005eko martxoan Eusketxek, Ekin Argitaletxeak eta Euskaltzaleak-ek Laurak Bat-en egoitza utzi zuten bide berri bat hasteko Mexiko kaleko etxean. Irudian, etxe-aldaketa egiten lagundu zuen koadrila, Mexikon ateratako lehenengo argazkian. Atzoko --abenduaren 16ko-- datarekin eta e-mail bat medio, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko lehendakaria den Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollok eta erakundeko idazkari María del Carmen Echevarnek Eusko Kultur Etxea, Euskaltzaleak eta Ekin Argitaletxea batzen dituen euskal egoitzaren ixtea adierazi zieten instituzioko kideei eta euskal komunitate osoari, zergatiei buruzko azalpenak emanez. Behar da esan azken bost urteetan euskal-argentinar eta euskaldun askorentzat euskal kulturaren erreferentea izan den egoitza hau joan de abenduaren 5etik dagoela itxita ondorio txar guztien, hala nola etendura eraginez euskara klaseei, tabernari, zine-zikloari, eta baita Euskal Herrira joateko bi txartelen zozketari ere. Laguntza-bonu hauei dagokienez, Eusketxeko Batzordeak zozketa abenduaren 28an, eskribautza batean egingo dela adierazi du.

Gehiago irakurri...


Bihar, abenduaren 17an, bukatuko da 2011ko Udako Euskal Unibertsitatean izena emateko epea

2010/12/16

2009ko Udako Euskal Uniberstitateko ikasleak Hirugarren urtez jarraian, Srgentinako Udako Euskal Unibertsitateak bere ateak irekiko dizkio euskal kulturan murgildu nahi duten lagun guztiei. Aurtengo ikastaroa otsailaren 1etik 11ra luzatuko da eta aurreko edizioetan bezala Euskal Echea Institutuko hiriburuko instalazioetan burutuko da. Eskolak emateko ardura gai bakoitzeko aditu batek izango du eta gaiek euskaldunen herriko hainbat arlorekin zerikusia izango dute. 2011ko edizioan parte hartzeko izena eman behar da Euskal Echea Institutuko egoitzan, Sarandi kaleko 735 zenbakian, 10etatik 12etara edo 14etatik 16etara.

Gehiago irakurri...


Zenbait gizataldetako kideak hurbildu ziren Trenque Lauquen-en Laura Nobilek genealogiaz eman hitzaldira

2010/12/16

Laura Nobile de Abarrategui abenduaren 8an Trenque Lauquen-en, bertako euskal etxearen ardurapean emandako hitzaldiko irudia Laura Nobile de Abarrategui genealogista eta Arrecifesko Euskal Etxeko kideak "Semeak ahantzi nahi duena bilobak gogoratu nahi du" izenburupean joan den asteko asteazkenean emandako hitzaldiak oihartzuna lortu zuen Trenque Lauquen-en, herriko zenbait gizataldetako kideen arreta eta presentzia bilduz. Bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolaturik egin zuen Nobilek solasaldia, astean zehar Pehuajó eta Suipachan egin zuen bezalaxe, eta aitzinetik Cordoba, Olavarria eta beste euskal etxe batzuetan egin legez, beti ere FEVAren kultur eskaintzaren baitan.

Gehiago irakurri...


Umeen kantuek deituta, Olentzero goiztiar heldu da Boiseko Euskal Etxera (ikus bideoa)

2010/12/15

Euren kantuen indarrez deitu zuten Boiseko neska-mutilek Olentzero Euskal Etxera (irudia Henar Chico) 'Olentzero begi gorri, fun, fun, fun' kantatuz hartu zuten joan den igandean Boiseko neska-mutilek Gabonetako euskal jeinua Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean egin zen festan. Eta gogotik kantatu ere! Henar Chico boisetarrak sareratu duen bideo honetan ikus daiteke Boiseko haurrek zer nolako ilusio eta irrikaz bizi izan zuten momentu magiko hori. Euskal Herrian zein Diasporako edozein bazterretan horrelakoak asko ikusiko dira datozen egunetan, baina milesker Henarri une eder hau interneteko euskaldunekin partekatzeagatik!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia