2010/12/28

Futbola eta kultura bikain nahasten dituzte Kubako talde honetan. Joan den abenduaren 11ean Urteroko Bilkura egin zuten eta bertan urte eta erdiko ibilbide honen balioespena. Positiboa, doaike. Ekimen ugari egin dituzte eta Habanako euskaldunen topaleku bihurtu dira tarte honetan: hileroko afariak, futbol partidak ikusteko hitzorduak, harrera Kubara datozen euskal artistei (aurten Ruper Ordorika, Rafa Rueda eta Edorta Jimenez izan dira bertan, besteak beste). Datorren urterako jarduera berriak prestatzen ari dira jada, tartean ohikoa bilakatu den Aberri Eguneko ospakizuna Habanan.
Gehiago irakurri...
2010/12/28

'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urtemuga dela eta EuskalKultura.com-ek hasiera-hasieratik proiektuan izan ziren aitzindariak elkarrizketatzea erabaki zuen. Eta Teresa de Zavaleta arrecifestarra Macachinen euskara ikasten hasi zen lehenengo talde hartako kidea da. Historia ikasle gero irakasle bilakatua, berehala batu zituen Zavaletak bi ondasun horiek euskara bere osotasunean irakasteko. Omenaldi moduko honen azken aurreko elkarrizketan, euskara eta euskal kultura banaezinak direla uste duen irakasle baten ikuspuntua.
Gehiago irakurri...
2010/12/27

Hirugarren urtez Lapurdiko euskal txiletar talde batek Txileren jai nazionala ospatu zuen Urdazubiko Ikaburua jatetxean egin zen bazkariarekin. Aurtengoan, gainera, Txileren independentziaren bigarren mendeurrena ere ospatzen zuten eta 50 bat pertsona bildu ziren bertara. Gehienak Euskal Herrira etorritako euskal txiletarrak edo han familia duten euskaldunak ziren. Bixente Larre izan zen antolatzaileetako bat eta sarean jarri ditu bazkariko argazki hauek. Berarekin hitzegin dugu.
Gehiago irakurri...
2010/12/27

Indarberrituta dabil Quebeceko Euskaldunak elkartea. Euskal kulturaren inguruan lan egiteko gogo bizia eta buruan hamaika proiektu dituzten kideak jo eta su ibili dira lanean 2010 urtean, eta horri esker elkartean hitzaldiak, euskara eta dantza ikastaroak eta txalaparta tailerrak egin dituzte, besteak beste. Elkarteko talde batek New Yorkera bidaia ere egin zuen. Adelaide Daraspe urruñarrak, elkarteko lehendakari gazteak, guzti honen berri ematen digu, eta 2011ean elkartearen urteurrenerako prestatzen ari diren jaia iragartzen.
Gehiago irakurri...
2010/12/27

2011 urteari begira ari dira lanean jada Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak, eta Adelaide Daraspe lehendakariak dionez, erronka ederra dute: NABOren bilkura antolatzea irailean. Lehen aldia izango da Ipar Ameriketako --hau da, Kanada, Mexiko eta AEBetako-- euskal elkarteak biltzen dituen erakundeak bilera AEBetatik kanpo egiten duela. Irailaren 17an izango da bilkura, eta egun berean Euskaldunak-ek bere sorreraren 15. urteurreneko jaia egingo du.
Gehiago irakurri...
2010/12/27

'Argentinan Euskaraz' programaren emaitza eta ikurretako bat da Irene Lopez de Vicuña. Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiko irakasle eta Eusketxeko langile, Argentinan Euskal Herriaren zati bat sortzen eta elikatzen lagundu du Lopez de Vicuñak bertatik pasatu diren hainbat euskaldunentzat. Euskal etxe askotan ez dira heldu berriak euskaraz hartzen. Irene Lopez de Vicuña dagoen lekuetan, berriz, euskaldun peto batekin egiten dute topo euskal herritarrek.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Patxi Lopez Lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunen ordezkaritza zabal bati egingo dio harrera datorren astelehenean, abenduak 27, Lehendakaritzaren egoitzan izango den ekitaldi batean. Hitzordua arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude, Gabonak direla-eta egunotan Euskadin daudenez, beste herrialde batzuetan bizi eta lan egiten duten euskaldun asko, adierazi dute Lehendakaritzako iturriek ohar batean. Bigarren urtea da Patxi Lopezek halako zerbait antolatzen duela, iazko azken egunetan ere antzeko ekitaldi bat egin baitzuen kanpoan bizi diren zenbait euskal herritarrekin.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Boiseko Euskal Museoak lanpostu eskaintza argitaratu berri du bere webgunean, dendaren arduradun postua betetzeko. Museoa, dendaren kargu egin eta dendarako produktuak erosi eta salduko dituen pertsona baten bila ari da. Ingelesaz gain euskara edo gaztelera jakitea baloratuko da. Asteartetik larunbatera lan egiteko da, 33 orduko lanaldian eta soldata 17.160-20.592 dolarrekoa izango du. Kurrikuluma bidaltzeko epea urtarrilaren 6ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Abenduaren 2, 3 eta 4an, mota askotako ekimenak burutu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean 2010eko ekitaldien egitaraua ixteko. Hiru egun horietakoo ekintzek helburu zehatzak zituzten; alde batetik, Euskararen Nazioarteko eguna gogoratzea; beste alde batetik, euskal erakundearentzat hain arrakastatsua izan den urtearen amaiera ospatzea; eta azkenik eta bigarren puntuari loturik, Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen antolakuntzan lagundu zutenei esker beroak ematea.
Gehiago irakurri...