2010/12/31

Urte bukaeran --Gabon-jaiak eta urte zaharrarekin batera-- ikasturte amaiera ere ospatzen da Argentinan abenduan. Hori dela eta, martxotik hona klaseak, ikastaroak, eta bide batez, topaketak eta ateraldiak konpartitu dituztenak urte zaharrari “agur” esateko ere elkartzen dira. Helburu honekin, La Plata hirian bi ekitaldi gauzatu dira, abenduaren 12an eta 27an. Alde batetik, euskal etxeko egoitzan abenduaren 12an bazkari bat partekatu zuten etxeko kideek. Beste alde batetik, La Platako Unibertsitateko Euskara eta Kultura irakurlegoko ikasleei ikastaroaren ziurtagiriak eskuratu zitzaizkien, abenduaren 27an.
Gehiago irakurri...
2010/12/30

Ehun urte bete ditu aurten Argentinako Idiazabal herriak. Cordoba probintzia barnealdean dagoen herri honek senidetza harreman berezia dauka Gipuzkoako Goierrin dagoen Idiazabal herriarekin; izan ere, hangoa zen Hego Ameriketako Idiazabal-en sortzailea Demetrio Jauregialtzo. Mendeurrena dela eta, Angel Jose Martini herri argentinarreko seme maiteak herriaren historiari buruzko liburua idatzi zuen, 'Bi Idiazabal, mendeurren bat'. Testuan, immigranteen istorio, pasadizo, tristura eta itxaropenak kontatzen ditu Martinik, azken mendearen lekuko baliotsuak.
Gehiago irakurri...
2010/12/30

Liburu elektronikoena iraultza geldiezina omen da eta mundu osoan hedatzen ari den modari jarraiki euskal argitaletxeak ere euren nobedadeak formato elektronikoan eskaintzen hasiak dira, www.gurebook.com webgunearen bitartez. Diasporako euskaldunentzat, bereziki, aukera oso baliagarria izan daiteke, Euskal Herrian plazaratzen diren azken nobedadeak momentuan erosi eta jasotzeko bidea baita.
Gehiago irakurri...
2010/12/30

80. hamarkadan zesta punta edo AEBetan jai alai izenez ezagutzen duten kirola Floridako nagusienetakoa izan zen. Milaka ikusle eta apustulari biltzen zituzten frontoiek Estatu Batuetan zehar. Gaur egun, baina, etorkizun beltza omen du, beste kirol eta apustu iturriak, batez ere pokerra, gailendu baitzazkio. Miami Herald egunkariko Linda Robertson kazetariak jai alaiko izar izan zen Joey Cornblit-ekin batera frontoietara bisita nostalgiko eta kritikoa egin du, jarraian laburbiltzen dugun artikuluan.
Gehiago irakurri...
2010/12/29

Proiektuz betetako urtea da doana, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kideek egindako lanari esker gauzatu den proiektu urtea. Eta hori, ospatzeko arrazoi ona da. Baina hamaika proiektu eta proposamen berri ere badakarzkie urte berriak Arrecifesko euskaldunei eta hori, zalantzarik gabe, kopa altxatu eta topa egiteko beste arrazoi ezin hobea da. Eta horrela, giro alai eta zinez baikorrean eman zitzaion “agurra” 2010 urteari Arrecifesen joan den igandean: topa eginez, dantzatuz, abestuz, txalotuz eta lagunekin elkartuz.
Gehiago irakurri...
2010/12/29

Erakin aldizkariaren azken alea, hamargarrena, Kotoiaren Lurra elkarteko kideen eskutan da jada. Euskal etxeak bazkide eta Chaco probintziako erakundeen artean banatzen du aldizkaria eta nahi duen edonork e-mail bidez jaso dezake ere bertsio digitala. Azken ale honetan uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berria aurkezten dute eta elkarteko ekimenen berri ematen: azken bi urtetako balioespena, Ipar Haizea antzerki taldearen sorrera eta 2011rako prestatzen ari diren proiektu berriak, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2010/12/29

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan programaren arduraduna da eta Argentinan Euskaraz egitasmoaren 20. urteurrena betetzen den honetan Argentinako euskal komunitatean euskara gorde eta zabaltzeko eginiko ahalegin azpimarragarri honen balioespena egiten du. "Ez dut sekula ahaztuko jendearen motibazioa eta ilusioa euskara ikasi eta irakasteko. Adin guztietako jendea, oso jatorri eta egoera desberdinetakoa, baina denak amankomuneko gune batean elkartuak: Euskaran", aitortu dio EuskalKultura.com-i, Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurrena ospatzeko argitaratzen dugun zazpigarren eta azken elkarrizketan.
Gehiago irakurri...
2010/12/29

Azken bi urte hauetan ez da Euskal Selekzioak Gabonetan jokatu ohi duen tradiziozko partidarik izan. Baina aurten zaletuek izango dute aukera partida honetan sortzen den giroaz gozatzeko. 'Euskal Selekzioa' izenarekin, norgehiagoka gaur, abenduaren 29an, izango da Bilboko San Mames-en, eta Venezuelako selekzioa izango dute aurkari. Diasporako kideek partidua segitzeko aukera izango dute internetez eta ETB-Sat-en bidez. Canal Vasco-k aldiz Euskal Herriko goizaldeko ordubatetan emango du, Ameriketako ordutegira egokitu ahal izateko.
Gehiago irakurri...
2010/12/28

Sabin Intxaurraga Mendibil arratiarra, Zeanuriko alkate izana, Jaurlaritzako sailburu ohi eta euskal politikan zein euskalgintza alorrean ibilibide luzeko pertsona, bart hil zen Galdakaon, Gurutzetako ospitalean, urriaren 12an hesteetatik operatua izan ondoren, minbiziak eraginda. Euskal diaspora ezagutzen zuen pertsona zen, Ameriketakoa bereziki, kargudun gisa zein bestela ere, Estatu Batuetako Boiseko puntatik Argentinaraino, eta lagunak zeuzkan bertan. EuskalKultura.com-eko irakurle zela aitortu zigun duela hiru urte azkeneko Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuan. Argentinako lagun baten azken agurra eta oroitzapena jaso eta bildu dugu datozen lerroetan. Ostegunean 61 urte betetzeke hil da euskaltzale zeanuritarra.
Gehiago irakurri...
2010/12/28

Haurrentzako zein nagusientzako opari ederra jarri dute sarean eitb.com-ek eta Kulturklik-ek: 30 luzemetraia, euskaraz, mundu osoko euskaldunentzako eskuragarri. Argentinan, Australian, Madrilen ala Tokyon, bakoitzak nahi lekuan eta ordutegi arazorik gabe ikusi ahal izango ditu filme hauek, interneten eta streaming eran (ezingo dira deskargatu, baina bai bakoitzak nahi duen adina aldiz ikusi). Filmeen artean badira haurrentzako animaziozko hainbat luzemetraia, eta nagusiek komediak, dokumentalak, dramak eta beldurrezko filmak izango dituzte aukeran.
Gehiago irakurri...