2010/12/24

Duela hogei urte ikasleak ziren. Euskal Herriko hizkuntzan baliabide gutxi baina jakinmin handia zeukaten ikasleak. Orain, hogei urte pasa eta gero euskal etxeen arteko euskara irakasle ezagunenak dira Gabriela Mendia eta Miren Arozarena. Izan ere Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuneko --FEVA-- aurpegi publikoak dira eta Macachin herrian hasi ziren ikasle gehienek bezala, euskara dute bizitzaren zati garrantzitsu. EuskalKultura.com 'Argentinan Euskaraz' programari egiten ari zaion omenaldi honetan, hona Gabriela Mendia eta Miren Arozarenaren lekukotasuna.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Abenduaren 16tik 22ra arte ikusgai egon dira San Juango Hiriko Oroimen Museoan 'Euskal Herriko Baserriak' erakusketa osatzen duten argazkiak. Ekintza Maiatzeko Iraultzaren Bigarren mendeurrena ospatzeko egin ziren azken ekimena ere izan zen eta hori dela eta, hiriko udaletxearen babesa izan du. Aste osoan zehar, jende mordo bat hurbildu zen museora euskal etxeko kidea den Silvia Urbicain de Bene irakasleak koordinatu zuen erakusketa ikustera. Proposamen honekin, San Juan hiriburuko Eusko Etxea-k bukatutzat eman zuen 2010eko ekintzen programa.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Argentinan Euskaraz programaren lehenengo barnetegian parte hartu zuten ikasleek bide ezberdinak segitu dituzte. Batzuk Argentinan euren euskal etxeetan klaseak ematen segitu dute; beste batzuk denboraren poderioz proiektua utzi zuten. Baina badago beste talde bat: beren lekua Euskal Herrian aurkitu zutenak, Euskal Herria barrutik bizi eta bertan geratu direnak. Hau da Lomas de Zamorako Marina Paglialungaren kasua. Duela 20 urte euskara ikasten hasi zen neskak, bi hamarkada hauetan muga guztiak gainditu eta gaur egun euskararekin daukan lotura ezin da estuagoa izan. Urteak dira Marina Gipuzkoako Segura herrian bizi dela eta argentinar euskaldun petoa da.
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Euskal Eutonomi Erkidegoko aurrekontuak onartzeko Legebiltzarreko eztabaida testuinguru, Josu Legarreta Ibarretxeren gobernuetako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izan zenak ohar bat plazaratu du "Eusko Alderdi Jeltzalea beti Euskal Etxeen aldeko jarrera hartu duen alderdi bakarra" izan dela baitetsiz. Bere aburuz, "ez dago besterik, abertzale zein ez-abertzale, beste hainbeste esan dezakeenik". Hori babesteko, jeltzaleek 2011eko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa bat dakar gogora, euskal etxeentzako dirulaguntzetan igoera proposatuz, aurkeztu eta ez onartua.
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak jakinarazi duenez Argentinako hainbat elkartetik Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea luzatzeko eskaera jaso du, eta hori dela eta gaur eta bihar ere inskripzioak onartuko dituzte. Udaleku 12-16 urte bitarteko neska-mutilentzako barnetegia da eta lehen edizio arrakastsuaren ostean askok nahi izan dute bigarren honetan parte hartu. Bestalde, Chascomuseko Euskal Etxeak abenduaren 17an egin zuen Gabon Jaia eta Olentzerok opariak banatu zituen elkarteko txikien artean.
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Internetek hainbat produktu etxetik atera gabe eta saretik erosteko aukera ematen digu. Joan den urritik Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioa ere sartu da bide horretan eta dagoeneko Buenos Aires hiriburu argentinarrean bizi ez direnek ere eskura ditzateke Fundazioak Mercadolibre.org.ar webgunean salgai ipini dituen liburuak. Lehenengo urrats honetan, bost titulu daude erosgai. Egun gutxi falta dira Gabonetarako eta aukera berri honekin honekin Fundazioak zabaldu egiten du Olentzerori eska dakiokeen opari zerrenda. Probatu nahi?
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurrena dela-eta eginiko hirugarren elkarrizketa dugu gaurkoa, Argentinan bertako jendea euskaraz trebatu eta irakasle bihurtzeko ahalegin hartan protagonista eta aitzindari izan zirenei hitza emanez. 2010ean Uruguaiko Montevideon eta Txileko Viña del Mar-en egin dira duela hogei urteko Macachingo lehenengo haren segida izan diren barnetegiak. Denboran atzera egiten ari gara, ordea, eta 1990ean Macachinen abiatutako bideari erreparatzen. Euskal Herriko Andoni Unzalu eta Miren Josu Uriarteren ondotik, hitza orduan ikasle eta geroztik euskaldun eta euskara irakasle peto izan dugun Bahia Blancako Rosana Entizneri dagokio. Hona bere lekukotasuna.
Gehiago irakurri...
2010/12/21
EuskalKultura.com-ek oparia du irakurleen artean banatzeko: datorren astean 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi kaxa zozketatuko ditugu. Joko hau trivial estiloko jolasa da eta euskal kulturari buruz hamaika datu interesgarri ikasteko era dibertigarria izan daiteke. Haurrentzako pentsatua bada ere, euskara ikasleen artean arrakasta izaten ari da. Zozketan parte hartzeko aski da e-mail bat bidaltzea abenduaren 30a baino lehen eta irabazleek etxean jasoko dute oparia.
Gehiago irakurri...
2010/12/21

Munduko bazter batetik bestera dabil egunotan Olentzero, Europako, Ipar eta Hego Amerikako eta Australiako hainbat euskal etxeetako haurren deiari erantzunez. Euskal Herritik urrun hazi arren, haur hauen gurasoek Olentzero ezagutzeko aukera eman nahi diete eta ilusio bereziarekin prestatzen dituzte Gabonetako festak euskal etxeetan. Murtzian (Espainia), Londresen (Ingalaterran), Sydneyn (Australia), Washingtonen (AEB) zein Mar del Platan (Argentinan) neska-mutilek emozio, nerbio eta zoramen berarekin bizi izan dute Olentzeroren etorrera.
Gehiago irakurri...