euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miguel Sanz presidenteak Txile eta Argentinako nafarrekin ospatuko du San Frantzisko Xabier Eguna

2010/11/25

Sanz presidente nafarra Agustin Otondori Nafarroako insignia ezartzen 2003an Nafarroako Jauregian, artxiboko irudian (argazkia Navarra.es) Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Txile eta Argentinara bidaiatuko da heldu den astean, abenduaren 5etik 10era bitartean, San Frantsizko Xabier Eguna eta Nafarroako Eguna bertako komunitate nafarrekin ospatzearren. Berez abenduaren 3an bada ere --aurten ostirala--, Sanzek Foru Komunitateko ekitaldietan hartuko du parte lehenik, ondoren 4ean Txilera bidaiatzeko eta bostean, igandez, Txileko Santiagon prestatu dioten programan parte hartzeko. Santiagon, besteak beste, duela bi aste bere gobernuak Agustin Otondo Dufurrena nafar txiletarrari eman zion Karlos III Noblearen Gurutzea ezarriko dio pertsonalki.

Gehiago irakurri...


Sokatira, dantza eta 'Txoria Txori' tarteko 'Saltoko Euskaldunak' Gizataldeen Asteko partaide

2010/11/24

Concordiako Euskal Etxeko dantzariek bat egin zuten Saltoko Euskaldunekin eta dantza ikuskizuna eskaini zuten (argazkia SaltoEE) Azaroko bigarren asteko asteazkenean Uruguaiko Salto hiriko euskaldunak izan ziren protagonista bertako Immigranteen Astea deritzon jaialdian. Asteko egun bakoitza gizatalde bati eskaini zitzaion, eta asteazkenean euskal berben oihartzunak entzun egin ziren Salton. Eguneko jarduera guztiak euskaldunen ohitura, kultura eta gastronomiari buruzkoak izan ziren, eta Saltoko Euskaldunak taldeko lagunak buru-belarri saiatu ziren herrikideei ahalik eta ikuskizun interesgarriena eskaintzeko.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak erdaldunak ere euskaraz hitzegiten jarri nahi ditu 'Euskara Mundiala' kanpainarekin

2010/11/24

Etxepare Institutuko arduradunak kanpainaren aurkezpenean (argazkia Etxepare) Euskaraz ez dakitenak ere hizkuntza honen enbaxadore egitea da Etxepare Institutuak atzo goizean Bilbon aurkeztu duen 'Euskara mundiala' kanpainaren helburua. Horretarako Euskaramundiala.net webgunean hainbat esaldi, esaera zahar eta aho korapilo jarri ditu eskuragarri eta bertan bisitariek hizkuntzarekin jokatu eta euren mezua grabatu ahal izango dute. Etxepare Institutuaren zuzendariak, Aizpea Goenagak, herritarren laguntza eskatu du kanpaina sarean hedatu eta mundu osoko euskaldun zein erdaldunei euskaraz lotsarik gabe egiteko gonbitea luzatzeko.

Gehiago irakurri...


Canal Vasco Venezuela, Kolonbia eta Txileko 700.000 etxetara helduko da; Argentinan milioi batera ongi heltzeko

2010/11/23

Canal Vasco internet bidez ere ikus daiteke zuzenean Canal Vascok estaldura bikoiztu egingo du Venezuelan, Kolonbian eta Txilen, EITBko zuzendari nagusiak joan den ostiralean Telefonica enpresarekin Txileko Santiagon sinatu zuen akordioari esker. Telefonicak Canal Vascoren seinalea hobetu eta zabaldu egingo du eta herrialde hauetan 700.000 etxetan ikusi ahal izango da euskal katea. EITBko ordezkaritzak hainbat bilera izan zituen Argentinan ere, eta Patxi Arratibel EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendariaren hitzetan "Buenos Aires probintzian Canal Vasco ikusteko aukera zabalik dago".

Gehiago irakurri...


Telefonicaren kable harpidedun txiletarrek 2011ko urtarrilean jasoko dute Canal Vascoren seinalea

2010/11/23

Canal Vasco da ETBren Ameriketarako seinalearen izena EITBko zuzendari orokor Alberto Suriok, eta 004Dedia Networkseko eduki-programazioko eta Telefónica-Txileko zuzendaritzako kide Peter Kothek Txileko telebistetan euskal katea Telefonicaren kanalaren bidez ikusgai izateko akordioa sinatu dute. Telefonicako harpidedunek ETB ikusi ahal izango dute 2011eko urtarrilaren 1etik aitzina. Akordioa izenpetu eta gero, Alberto Suriok eskerrak eman zizkion Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako Txile eta Perurako Ordezkariari, eskainitako laguntzagatik, eta baita ere Santiagoko eraikin ikusgarrienetako bat den Torre Telefónica-ra gerturatutako euskal komunitateko bi elkarteei.

Gehiago irakurri...


Berlingo 'Gernika' Euskal Etxeak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin

2010/11/23

Ainhoa Añorga, Berlineko 'Gernika' Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia BerlinEE) Euskara eta euskal kultura sustatzeko hitzarmena sinatu dute iragan asteburuan Berlinen egin den Expolingua azokan bertako Gernika Euskal Etxeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Itunaren bitartez euskal elkarte berlindarrak euskara irakasleak trebatzeko eta euskara ikastaroak antolatzeko laguntza jasoko du. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak euskarari buruzko lantegi bat egin du azokan, bertaratutako interesatuei euskaldunen hizkuntza ezagutzera ematen laguntzeko.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe, NY-eko errezitaldiez: "Euskal Herria guk uste dugun baino gehiago ezagutzen da kanpoan"

2010/11/22

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriak 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria irabazi zuen Berri onak pilatzen ari zaizkio Kirmen Uribe idazleari AEBetan 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria aurkezteko egiten ari den errezitaldi biran. Batetik, 'Brooklyn Rail' literatur aldizkari estatubatuar ospetsuak liburuaren bi atal argitaratu ditu, ingelesez. Argitalpen hau eleberria AEBetan plazaratze aldera aurrerapauso handia izan daiteke. Bestetik, Sagar Handian eginiko emanaldietara jendetza hurreratu dela diosku egileak. "Inor ez da harritzen esaten dudanean euskalduna naizela", gaineratzen du.

Gehiago irakurri...


Argentinako Corrientes-en, Curuzu Cuatia-ko euskaldunek monumentua oparitu diote komunitateari

2010/11/22

Curuzu Cuatia-ko euskal kolektibitateak herriari oparitutako monumentua Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunen testuinguruan, Curuzú Cuatiá herriak ere berrehun urte bete zituen joan den azaroaren 16an. Hori dela eta Corrientes probintzia argentinarrean kokatuta dagoen herri honetako biztanle euskaldunek, oraingoz euskal etxerik ez badute ere, bildu eta opari berezi bat --Euskal Herriari eskainitako monumentu bat-- utzi nahi izan diote Euskal Herritik etorritako hainbat immigrante jaso zituen hiriari. Datorren larunbatean, azaroaren 27an, inauguratuko da ofizialki.

Gehiago irakurri...


Elkon grabatutako 'Amerikanuak' filma Euskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu dute

2010/11/22

'Amerikanuak' dokumentalaren kartela, aurten euskal ostatu gisa ehun urte bete dituen Star Hotela euskal artzain eta artzain ohien babesle. 'Amerikanuak' dokumentalak bere bidea egiten jarraitzen du eta joan den aste honetan Elkoko euskaldun koadrilari grabatutako istorio eta lekukotzak azaltzen dituen film hau Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako zinema aretoetan ipini da ikusgai. Hurrengo urratsean Euskal Herriko hainbat herrietara helduko da eta aurrerago Estatu Batuetara ere eramateko asmoa agertu dute Gorka Bilbao eta Nacho Reig zuzendariek.

Gehiago irakurri...


'Beti izan naiz zoriontsu bihotzean' zioen Lucy Garatea euskal-amerikarra 105 urterekin hil da Boisen

2010/11/19

New Yorken, Lucy Garateari eginiko bideo elkarrizketak ematen zien ongi etorria bisitariei 'Hidden in plain sight: The Basques" erakusketan Ellis Island-en; gauza bera egiten du gaur egun Boisen (argazkia EuskalKultura.com) Agian hori da bizitza luze eta oparoaren giltza, bihotzeko poza. Lucy Garatea lekeitiarrak itzal handia zuen Idahoko eta Oesteko euskal komunitatean, jendea bere ingurura bildu eta pozteko ahalmena zuen eta. Lekeitiotik Boisera emigratu zuen bakar-bakarrik, hamabost urterekin, eta 1935ean Esteban senarraren heriotzak alargun eta lau seme-alaben ama utzi zuen, baina bizitza gogorra izanagatik Oregoneko Burns hotelean ostatu hartzen zuten euskaldunentzat lagun eta aholkulari fin eta ia-ia ordezko ama izan zen. Iaz New Yorkeko Ellis Island-en egin zen euskaldunei buruzko erakusketan bere ahotsak ematen zien ongi etorria bertatik igaro ziren 400.000 bisitariei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia