2010/11/19

Harribitxia da euskarazko argitalpenen munduan, eta Gabonetan egiteko opari ederra zein xiberotar euskalkia eta kultura sustatzeko aukera bikaina izan daiteke. Baina ez hori bakarrik. Robert Laxalt euskalamerikarraren eleberria Ameriketara artzain joandako euskaldun baten bizipenen kontaketa zirraragarria da, amerikartze prozesuarena eta irakurleari Oesteko natura basati eta librearen emozioa sentiarazten diona. Xiberoko Sü Azia elkartea ahalegin berezia egiten ari da orain xiberotarrez, xibereraz argitaratzen. Kultur taldeak irakurleen laguntza eskatzen du eta liburua aldez aurretik erosita merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen du. Hona Baionako Herria aldizkariak horren inguruan plazaratu deia, zuberera edo xiberotarrez idatzirik.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

ScienceCareers.eu ezinbesteko erreferentzia izango da karrera Euskadin egin nahi duten mundu osoko zientzialarientzat. Euskadi zientzia eta teknologiaren alorreko nazioarteko erreferentziatzat sustatzen eta ikerketarako talentuak erakartzen lagunduko du atari berriak.
Euskadiko zientzia eta teknologia sistema ostazen duten 9.460 ikertzaileek 3 unibertsitatetan dihardute lanean, baita zientzia esperimentalak, sozialak, humanitateak eta teknologia lantzen dituzten beste 22 erakundetan ere.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

Bartzelonako Euskal Etxeak aurten lehen aldikoz antolatu EH Sona lehiaketak Sokaide taldea izan zuen irabazle. Saria, Ze Esatek! taldearekin batera kontzertu batean jotzea zen eta saria gauzatzeko momentua heldu da. Hitzordua, bihar larunbata, gaueko hamarretatik aurrera, hiriburu katalaneko Espai Jove La Fontana aretoan, esan bezala Ze Esatek! taldearekin batera.
Gehiago irakurri...
2010/11/18

Euskadi gonbidatu berezi duela, gaur arratsaldez inauguratuko da Mexiko DFn, Hiriburu Mexikarreko Zinema Espainiarraren III. Erakustaldia. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko zortzietan izango da, Cinépolis Diana aretoan, Espainiako enbaxadaria eta Euskadiko Ordezkaritzako kideak bertan direla. Ikusgai ipiniko diren euskal tituluak 'La máquina de pintar nubes', 'Ander', 'Zorion Perfektua', 'Sukalde Kontuak' eta 'El mal ajeno' izango dira. Josean Goikoetxea, Ander filmeko protagonista ere bertan izango da.
Gehiago irakurri...
2010/11/18

Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteak Arrasateko GoiHata itzulpengintza enpresaren arduranak dira eta azken urteotan japoniera euskaldunengana hurbiltzeko hainbat ekimen burutu dituzte. Azkena joan den asteburuan Bilbon egin den Japoniako Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten 'Japoniar ideogramak. Japoniera ikasteko modurik errazena euskaldunontzat' lana da. Goikolea argitaletxeak plazaratu du eta euskarazko bertsioan agertu da soilik, momentuz.
Gehiago irakurri...
2010/11/17

Patxi Lopez lehendakariak eta Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Euskadi Literatura sariak banatu zituzten atzo Donostiako Kursaalean izandako ekitaldian. Aurtengo sarituak Jose Fernandez de la Sota, Fermin Etxegoien, Patxi Zubizarreta, Jesus Mari Mendizabal, Jokin Mitxelena, Miguel Sanchez-Ostiz eta Joxe Azurmendizan izan dira. Epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du.
Gehiago irakurri...
2010/11/17

Sarean da jada 2010. urteari dagozkion Euskal Etxeentzako dirulaguntzak jasoko dituzten euskal elkarteen zerrenda. EuskalEtxeak.net webguneak plazaratu du, eta datozen egunetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute guk jarraian jasotzen dugun ebazpena. Ordainketen %75a ordaintzeko tramiteak, buletin ofizialean argitaratu eta ondorengo hamabost egunak betetzen direnean egin ahal izango dira.
Gehiago irakurri...
2010/11/17

1941 eta 1946 bitartean bertan irakasle izan zen Jose Antonio Agirre Lehendakariari omenaldia egin zion New Yorkeko Columbia Unibertsitateak joan den ostiralean. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren lehendabiziko lehendakaria izan zenaren heriotzaren 50. urteurrenaren karira antolatu zuen Unibertsitateak, Sabino Arana Fundazioaren AL50 batzordearen lankidetzarekin. Honekin batera, Columbia Unibertsitateak 'Europako abertzaletasunak diasporan: atzerrira emigratutako euskaldunen, kataluniarren, galiziarren, irlandarren eta poloniarren aktibismo politikoa' izeneko topaketa egin zuen.
Gehiago irakurri...
2010/11/17

Mikel Aristegi dantzari donostiarra Berlinen bizi da orain dela 9 urte eta azken hilabeteetan buru-belarri ibili da Berlingo Euskal Etxearen ekimenetan sartuta. Joan den urriaren 30ean, elkartearen aurkezpen ofizialean, 'Euskal Herria' izeneko koreografia bat dantzatu zuen; erbesteari buruzko pieza bat, Joseba Sarrionandia eta Xabier Leteren poematan eta bere esperientzian oinarritua. "Poema horiek norberaren famili etxea utzi eta bide berri baten bila doanaren sentipenak islatzen dituzte", azaltzen du.
Gehiago irakurri...
2010/11/17

Lan handia egin zuten Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko kideek aurtengo euskal astea antolatzen. Hilabetetako lana, jende askoren ahalegina. Baina esfortzu horren emaitzak begi bistan geratu ziren azaroaren 5etik 7ra. Kostaldeko hirira bertaratu ziren mila bat pertsonen Euskal Herriarekiko sentimendu eta engaiamendua sendotu egin ziren ekintza, ikuskizun, hitzaldi eta lagunen arteko elkarretaratze bakoitzean. Mar del Platako Euskal Astea bukatu igande arratsaldean bukatu zen; euskaldunen jaia, ez. Jarraitzen du egunero, urtean zehar, Euskal Herriaren alde lanean ari diren euskal etxe eta elkarte guztietan.
Gehiago irakurri...