euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Mexikoko UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa, Guruzne Etxeberria irakasle

2010/11/04

Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa iragartzen duen afixa edo kartela. Unibertsitarientzat baina baita gai honetaz interesa izan dezakeen edonorentzat ere dago pentsatua, 2010eko ikasturteari dagokionez gaurtik aurrera Mexiko Hiriburuko UNAM Unibertsitatean hasiko den Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa. Gurutzne Etxeberria Etxeberria amezketarra irakasle, eskolak asteartte eta ostegunetan emango dira, bi ordutegitan, ikastaroa berez 2011eko ekainaren 9an bukatuko delarik. Klaseak doainik dira. Aukera ederra da Mexiko DFn bizi eta euskara eta euskal kulturaz argazki orokorra eta aldi berean aski osatua hartu nahi duen edonorentzat.

Gehiago irakurri...


Sukaldaritza eta kultura gailendu ziren Puerto Madryngo Gizataldeen Jaian, bertako euskaldunen eskutik

2010/11/04

Puerto Madryngo Gizataldeen Azokan, euskaldunen izenean, Wendy Mariezcurrenak hitz batzuk irakurri zizkion bildutako jendeari Patagonia argentinarrean, Chubut probintziako Puerto Madryngo Gizataldeen Jaia gauzatu berri da urriaren 9 eta 10ean. Bi eguneko ekitaldia 710 zenbakidun eskolan egin zen eta hamahiru kolektibitatek hartu zuten parte, tartean, alemaniarra, boliviarra, uruguaitarra, italiarra, txiletarra, galestarra, Andes Mendikateko Cuyo herrikoa, Argentinako berezko herriena eta euskaduna. "Bi stand muntatu zituen kolektibitate bakarra izan ginen, eta esan behar da lekurik bisitatuena ere izan zela gurea”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Puerto Madryngo euskaldunak batzea lortu duen Maria Julia Ercoreca euskal argentinarrak.

Gehiago irakurri...


Argentinara emigratu zuten 15.000 euskaldunen datuak eskuragarri sarean Apheza agentearen erregistroan

2010/11/03

Guillaume Apheza emigrazio agentearen erregistroak sarean jarri ditu Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) 1856 eta 1913 artean Guillaume Aphezak milaka euskaldunen Argentinarako bidaia antolatu zuen. Emigrazio agenteak datu guztiak zazpi kaieretan izkiriatu zituen --bidaiarien izen-deiturak, sorterria, zorrak, itsasontzia...-- eta orain Euskal Argentina elkarteak, Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak eta Euskal Kultur Erakundeak sarean ezarri dituzte edonork kontsulta dezakeen datubase batean. Bilaketak izen-deitura bidez, sorterriaren arabera edo atzerriratze urtearen arabera egin daitezke. Sustrai bila direnentzat, altxor berri bat sarean.

Gehiago irakurri...


Getxoko 'Simulacro' antzerki taldea Argentinako Las Flores eta San Pedro herrietan aurkeztuko gaurtik aurrera

2010/11/03

"Mareantes" antzezlanare afixa Las Flores herrian urtero egiten den 'Teatro del Borde' topaketak nazioarteko artistak biltzen ditu. Kari horretara, 2010. urte honetan eta topaketaren 8. edizioa ospatzeko, antolatzaile argentinarrek Bizkaiko 'Simulacro' antzerki taldea gonbidatu zuten. Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeak zegokien zubilana egin ondoren eta Eusko Jaurlaritzak bira kulturalak egiteko ematen duen dirulaguntza tarteko, sei antzezlari getxoztarrak 'Mareantes' lana aurkeztuko dute gaur eta bihar Las Floresen. Bira bereko parte, San Pedroko 'Ongi Etorri' Euskal Etxearen eskutik, beste herri honetan ere arituko dira, etzi, artista euskaldunak.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak: Martin Adrian, lehendakari

2010/11/03

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen logo eta ezaugarriak, Buenos Aires probintzia argentinarrean (irudia EuskalKultura.com) Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Urteroko Biltzar Nagusia egin du joan den ostiralean, urriaren 29an, eta besteak beste elkartea agintealdi berrian kudeatuko duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeari ekin zion, aurrerantzean Lapridako Euskal Etxea gobernatuko duen agintaritza Martin Adrian-ek gidatuko duelarik, lehendakari gisa, lagun dituela, besteak beste Tomas Fernandez de Barrera, lehendakariorde; Maria Claudia Aguerre, idazkari; Alicia Mendioroz, idazkariorde; Federico Vara, diruzain; eta Eduardo Martin, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea asteburuko Kolektibitateen Jaierako giroa ari da prestatzen

2010/11/03

Kalejirekin iragarri zuten gazteek jaia herriko kaleetan zehar (argazkia SantaFeEE) Santa Fe hiriko euskal etxea, Argentinako izen bereko probintzian, jo eta su ari da giroa prestatzen herritarrak heldu den asteburu honetan egingo den Kolektibitateen Jaira biltzeko asmoz. Azken asteetan euskal elkarteak hiriko beste gizataldeekin bat egin du jaiaren promozio eta iragartze ekimenetan. Horietako bat izan da, adibidez, hainbat elkartetako dantzariek hiriko kaleetan barrena egin zuten 'fiestadela' edo kalejira modukoa.

Gehiago irakurri...


Mar del Platara bidaiatuko da Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren egoitza inauguraturik Donostian

2010/11/02

Ezkerretik eskubira, Mari Jose Olaziregi, Blanca Urgell eta Aizpea Goenaga (argazkia EuskalKultura.com) Etxepare Euskal Institutuak Donostiako Prim kaleko egoitzako ateak ireki zituen ostiralean, euskal kultura munduratzeko erronkari ekiteko prest. Aizpea Goenagak, Institutuaren zuzendariak, erakundeak euskal kultur produkzioa ezagutzera emateko zubilana egin nahi duela azaldu zuen. Etxeparek Kataluniako Ramon Llull eta Espainiako Cervantes Institutuarekin hitzarmenak sinatuko ditu aurki eta munduko hainbat unibertsitatetan euskara irakurle programak indartzen eta sustatzen dihardu. Aste honetan Goenaga Argentinako Euskal Astean izango da, Diasporarekin ere harremanak sendotzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Hamaika jatorri eta motibazio dauzkaten ikasleak ari dira euskara ikasten Madrilgo Euskal Etxean

2010/11/02

Ikasleak Madrilgo Euskal Etxeko euskara klasean, Errukiñe Olaziregi irakasle dutela (argazkia Deia) Txina, Japonia, Errusia, Hego Amerikako zenbait lekutakoak, Madril bertakoak, eta baita Euskal Herriko jendea ere ari da ikasten euskara Madrilgo Euskal Etxean. Bakoitzak istorio bat eta motibazio diferentea dauka euskara ikasteko bultzagarri, baina guztiak saiatzen dira astez aste euren maila eta ezagutza hobetzen. Lortu ere lortzen dute, maila polita daukan bat baino gehiago baitago euren artean. Bai, posible da Madrilen euskalduntzea. Bestela, galdegin diezaietela Yoshino, Yu, Claudia, Lara edo Andoniri. Bost ikasle, bost istorio, baina maitasun amankomun bat euskararekiko.

Gehiago irakurri...


Nafarroako soinua ozen entzun da Buenos Airesen 'Agoizko Joaldunak' eta Ekin Dantzari Taldearen eskutik

2010/11/02

'Agoizko Joaldunak' taldeko zanpantzarrak Iparraldeko Euskal Etxeko trinketean Nafar airea arnastu da joan den larunbatean Buenos Airesen. Mar del Platara Bigarren Mendeurreneko Euskal Astera joan aurretik, Europatik iritsi berriak, Argentinako hiriburuan aurkeztu ziren Agoizko Zanpantzar edo Joaldunak. Hitzordua, Iparraldeko Euskal Etxean izan zen. Erakunde honetako trinketean, Nafarroatik etorritako agoiztarrak Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko kideekin elkartu ziren eta elkarrekin Nafarroako giro dotore eta beroa sortu zuten.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenez idazleak 'Haragizkoa' CDa aurkeztuko du Kuban: "Krisian dago kulturaren zabalkuntza"

2010/11/02

Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Jaime Nieto eta Joseba Barrenetxeak osatzen dute 'Haragizkoa' proiektua. Iruditan Eako Poesia egunetan egin zuten emanaldia (argazkia Joseba Barrenetxea) Atzerrian sarri ibilia da liburuak aurkezten eta horrela jarraitzeko asmoa du: Frankfurten izan berria da, Kubara doa hurrena eta Berlinera gero. Hala ere, euskal artista askok bezala etxetik kanpo egiten dituen irakurraldi eta hitzaldi hauek "adiskidetasun sare" bati esker egin ahal dituela dio. Kulturaren zabalkuntza profesionala, Euskal Herrian zein kanpoan, krisian ei dago. Horregatik 'Haragizkoak' CD berria autoproduzitu eta datozen hilabeteetan poesia, musika eta irudi ikuskizun hau ahal bezainbeste agertokitan "defendatuko" du. Estrainekoz, Kuban. Adiskidetasunaren bideak urrunera heltzen direlako.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia