euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ozen entzun zen abesbatzen ahotsa Mar del Platan II. Mendeurreneko Euskal Astean: bideoak (V)

2010/11/11

Jose Martin Azarloza, Francisco Mensa, Horacio Lanci eta Irina Taraborelli Joan den ostiralean, azaroaren 5ean, eta 2010eko Euskal Astearen baitan, Mar del Platako Unzué Kaperako auditoriuma euskal kantu eta abesbatzen biltoki bilakatu zen, kalitate handiko elkarretaratze eta emanaldia eskaintzeko. Hiru izan ziren parte hartu zuten abesbatzak: Villa Mercedesko Euskal Etxeko 'Camerata de la Luna', Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' eta Mar del Platako Unibertsitateko 'Camerata Vocal'. Taldeok maila garaiko ikuskizuna eskaini zieten Euskal Asteko publikoari eta zaleei oro har.

Gehiago irakurri...


'Far Westeko Euskal Ahotsak' aztergai gaur Huheziren Literatura Egunean; jarrai ezazu zuzenean internet bidez

2010/11/11

Literatura Egunarekin batera Huhezik aste honetan egin duen erakusketaren kartela Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (Huhezi) antolatuta, Literatura Eguna egingo dute gaur Eskoriatzan. Euskaldunek AEBetako Mendebaldean sortutako literatura aztarnak dira topaketaren gaia eta besteak beste, Gloria Totoricagüena boisetarra; Frank Bergon idazle euskalamerikarra eta Miel Anjel Elustondo bezalako adituak izango dira bertan, Bernardo Atxaga idazlearekin batera. Musikarik ere izango da: 'Amuma Says No' talde idahotarrak skype bidez emango du kontzertua eta Audience gernikarrak zuzenean ariko dira. Bertan izan nahiko zenukeela? Mondragon Unibertsitateko telebista bidez, 9:30etatik aurrera zuzenean ikus dezakezu interneten.

Gehiago irakurri...


Rafael Anchia: "Oposizioak etxeko agenda geldituko du eta Obamak kanpora begiratu beharra izango du"

2010/11/10

Rafael Anchia Markinan. Aita bertan jaioa du eta Anchia bera urte betez bizi izan zen bertan gaztetan (argazkia Pablo Viñas) Rafael Anchia euskal amerikarra Alderdi Demokrataren etorkizuneko politikarietako bat eta Texas estatuko Ordezkarien Ganbarako kidea da. Egunotan Euskal Herrian da, Biarritzeko Foroak gonbidatuta. Bere familiak Markinan ditu sustraiak eta honekin laugarrengoz etorri da arbasoen sorterrira. Deia egunkariak egin dion elkarrizketan AEBetako biltzarkide honek bere alderdiak hauteskundeetan jasan berri duen porrota aztertzen du. Guk elkarrizketa laburbildu eta euskaratu egin dugu jarraian.

Gehiago irakurri...


Euskarak presentzia eta berezko lekua izan zuen Mar del Platan, Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (III)

2010/11/10

"Argentinan Euskaraz" proiektuaren 20. urtemugan euskara inoiz baino biziagoa agertu da Euskal Astearen baitan (argazkiak EuskalKultura.com) “Argentinan euskaraz?” galdetzen dute mundu hegoaldeko herrialde honetara heltzen diren hainbat euskaldunek. Eta bat baino gehiago hunkitu egiten da Euskal Herritik hain urrun egonda, euskaraz hitz egiteko aukera topatzen duenean. Izan ere, Argentinan mila bat euskara ikasle daude, eta nahiz eta kasu ia guztietan giro erabat erdaldunean bizi izan, euskarari gogor eusten diote. Egoera hori ez da, ordea, egun batetik bestera sortu. 1990ean hasi zen “Argentinan euskaraz” proiektuak zerikusi handia du. FEVAk eta HABEk kudeatzen duten programa honen bidez, ekintza ugari egin dira Argentinan egun hori esan ahal izateko, 'Argentinan Euskaraz'.

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik propio etorritako lagunek ere hartu dute parte Mar del Platako Euskal Astean (IV)

2010/11/10

"Euskal Argentina" elkarteko kideek Pello Mari Otañoren omenezko omenaldia egin zuten Iparraldetik nahiz Hegoaldetik lagun mordoa argentinaratu ziren Euskal Astean parte hartzeko. Iparraldetik 'Euskal Argentina' elkarteko kideak. Hegoaldetik, besteak beste, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldekoak. Biek partaidetza berezia izan zuten Mar del Platan burutu zen jaian. 'Euskal Argentina'ko kantuzaleek Pello Mari Otañori omenaldia egin zioten ostiral gauean, euskal-argentinar bertsolariaren heriotzaren Mendeurrenean. Dantzari eta musikari getxoztarrek, berriz, emanaldiak eskaini zituzten astean zehar.

Gehiago irakurri...


Medellinek 335 urte bete ditu; Miguel de Aguinaga eibartarra izan zen hiri kolonbiarraren fundatzailea

2010/11/10

Medellin, mendiz inguratuta Kolonbiako Medellin hiriak 335 urte bete zituen joan den azaroaren 2an eta hiriko biztanleek urteurreneko ekitaldiekin bat egin dute gogotsu, batez ere 'Zer oparituko zenioke Medellini bere urtebetzean?' izeneko kanpainarekin. Medellin egoitza duen Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroaren blogak ere bat egin du ekimenarekin --eta erantzun batzuk euskaraz jaso ditu!-- hiria sortu zuena euskaldun bat izan zela --Miguel de Aguinaga y Mendiondo eibartarra-- gogora ekarriz.

Gehiago irakurri...


Milaka aurpegiz osaturiko euskararen mosaikoa: bidal ezazu zure argazkia eta bat egin Euskararen Egunarekin

2010/11/10

'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez sarean sortzen ari den aurpegien mosaikoaren zati txiki bat (argazkia EuskalKultura.com) Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian. 'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez kanpainari atxikimendua adierazten dioten pertsonen argazkiekin mosaiko bat ari dira osatzen. Euskaldun anonimoak, telebistako aurkezleak, aktoreak, bertsolariak, kirolari eta jokalariak... askok igo dute honez gero berea. Bidal ezazu zeuk ere zeurea!

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2010: ekitaldietako argazki erreportajea (II)

2010/11/09

Mar del Platara bildutako dantzari eta festagileak bertako Denak Bat Euskal Etxearen aurrean (argazki erreportajea eta bideoak EuskalKultura.com) Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren urtean hamaika ekintza egin dira Argentinan osoan zehar. Argentinako euskaldunek euren euskal etxeetatik ere aldarrikatu dute garrantzi handiko urteurren hau. Joan den asteburuan Argentinarrentzako baita euskaldunentzako ere bi jai esanguratsuk bat egin ziren Mar del Platan. Kostaldeko hirian eta Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea ospatzeko euskaldunak nonbre handiak bildu ziren.

Gehiago irakurri...


Foru gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea eman dio Agustin Otondo Dufurrenari

2010/11/09

Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaile eta lehenengo presidentea, Agustin Otondo Dufurrenak (Erratzu, 1934) "Txilen nafarrak ordezkatzen" eginiko lanagatik jasoko du errekonozimendua. Hamalau urte zituela Txilera famili-kateari jarraiki heldua, geroztik herrialde honetan garatu du bizia eta bertakoak ditu seme-alaba eta bilobak. Lan-arloan, Txilen baztandar askok bezala okintza arloan hasi zen lanean, arlo bereko bere negozioa hasi arte. Nafarroako Gobernuak atzo saritzea erabaki zuen, izan ere "Nafarroaren aurrerapenari edo kanpoarekiko irudiari ekarpenik egin dioten pertsona edo erakundeei euren lana aitortzeko" sortutako sari honekin.

Gehiago irakurri...


'Javier Mina eta Euskal Herria' jardunaldiak abian dira gaur Mexiko DFn, zine eta mahainguruekin

2010/11/09

Jardunaldien afitxa Euskal Herriaren Lagunak eta 'Diaspora Vasca Javier Mina' elkarteek gaur hasi eta ostirala bitartean luzatuko diren “Javier Mina eta Euskal Herria" jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldion 4. edizioa da hau eta Mexiko DFko Kazetarien Elkartean egingo dira. Mahainguruetan autodeterminazio eskubidea, Javier Minaren figura historikoa eta Mexikoko independentzia guda bezalako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, euskal zinema ziklo bat ere izango da ikusgai astean zehar hiriburuko Centro de Capacitacion Cinemátografica aretoan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia