2010/11/01

Argentinako jeltzaleak joan den urriaren 23an bildu ziren Ohiko Urteroko Biltzarrean, besteak beste barne araudiak eskatzen duenaren arabera hauteskundeak egitearren erakundeko buruzagitza berritzeko. Bertan erabakitakoaren arabera, lehendakari berria du Argentina Buru Batzarrak, orain hasi agintealdian Felipe Eiheragibel izango duelarik buru, eta berarekin batera Jon Uriarte lehendakariorde, Fernando Lizarbe idazkari, eta Cristina Arregui diruzain.
Gehiago irakurri...
2010/11/01

Berotzeko bateko eta besteko ekitaldien ondotik, gaur hasten den aste honekin iritsiko da bere gailurrera 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionala, Argentina osoko eta auzo herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik iritsiko diren euskaldunak bilduz, Bigarren Mendeurreko Euskal Astea izena hartu duen Mar del Platako deiari erantzunez. Argentinako bazterretako jendeez gain, Uruguai, Txile, Brasil, Mexiko eta Estatu Batuetako partaideak espero dira, bai eta Euskal Herrikoak ere. Aste osoko egitaraua batu dugu hona, astelehenetik igandera artekoa.
Gehiago irakurri...
2010/11/01

Gutxiago geratzen da datorren asteburuan Yerba Buenako Gizataldeen I. Azokak ateak zabal ditzan, Tucumango probintzia argentinarrean. Bertako Udalak ekin die antolaketa lanei, hirian presentzia daukaten kolektibitateak lankide. Euskal kolektibitatea Tucumango Euskal Kultur Elkartearen eskutik bertaratuko da eta stand baten bidez ordezkatuko ditu euskaldunak, euren izaera, kultura eta historia aurkeztuz eta Argentina iparralde honen garapenean izan duten zerikusiaren lekukotasuna emanez.
Gehiago irakurri...
2010/10/29

Gero eta gehiago dira Facebook bezalako sarean bere txokoa sortzen duten euskal etxea eta munduko zein Euskal Herriko euskaldunak. Londres, Berlin, Bordele, Arrecifes, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea eta Euskaltzaleak, Chivilcoy, Salto, San Nicolas, Villa Maria... dira horietako batzuk eta ehundaka euskaldun anonimo eta ez hain anonimoekin batera EuskalKultura.com-ek facebook-en osatu duen lagun sarearen parte dira. bat egin gurekin eta parte har ezazu zure argazki, iruzkin, hitzordu eta jardueren berriekin. Lotsarik ez, EuskalKultura.com denon artean egiten dugu eta!
Gehiago irakurri...
2010/10/29
Ezpeleta herri lapurtarrak, urteko bere festarik handiena bizi izan zuen joan den igandean, herriari munduan fama ematen dion Ezpeletako Biper Gorriaren Eguna hain zuzen, Ezpeletaren ekonomia eta ospea biperrari lotua baitago hein handi batean. Egun nagusi horren testuinguruan, Ezpeletako Biper Gorriaren Kofradiak bere kide berriak jargiratzeko ekitaldia egin zuen, urtero bezala kirol, gizarte eta kultur munduan nabarmendu diren zenbait pertsonaia Kofradiari lotuz. Aurten ohoratutakoen artean, Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria eta Baionako Herria astekariko kazetaria izan da euskal kultur arloko, eta Diasporako ordezkari gisa, 'zaldun' izendatua.
Gehiago irakurri...
2010/10/29

San Nicolaseko Euskal Etxea antolatzaile eta bertako 501 zenbakidun Arte Eskolaren babesarekin, 'Baietz' Musika Taldeak euskal tresna tradizionalei buruzko tailer eta kontzertuak eman zituen joan den urriaren 22 eta 23an Buenos Aires probintziako hiri honetan. Euskal etxeko kide eta eskolako ikasleen artean harrera paregabekoa izan zuten bi jarduera hauek esperientzia ahaztezina izango dira musikari cordobatarrentzat. "San Nicolaseko Euskal Etxeko lagunek gure proiektuan sinesten dute eta aukera ederra eman ziguten egiten dugun lana erakusteko. Pozik eta eskertuta gaude”, adierazi diote EuskalKultura.com-i 'Baietz'-eko mutilek.
Gehiago irakurri...
2010/10/29

Urtero bezala Euskal Herriko eta Diasporako ausart batzuk datorren azaroaren 7an New Yorkeko maratoiaren edizio berrian parte hartuko dute. Aurtengoan debuta egingo dutenen artean Gasteizko sei emakume --'senior', diote eurek-- ariko dira. Entrenatzaile talde bikaina izango dute alboan: Martín Fiz maratoilaria, Eneko Llanos triatleta, Joseba Beloki txirrindularia eta baita Anne Igartiburu aurkezlea ere.
Gehiago irakurri...
2010/10/28

Pedro Uberuaga, 71 urteko bolibartarra --berak 65 urte dituela dio, baina--, jaioterrira bueltatu da egunotan. 40 urtetan familiari bisita egiten dion bigarren aldia da hau, 1964ean Boisera (AEB) joan baitzen artzain. Oraingoan biloba batekin bueltatu da, Boisen beste 14 biloba, eta 8 birbiloba utzita. Nahiz eta hasieran gorriak eta bi ikusi zituen mendian bakar-bakarrik, atzera bueltatuta zalantzarik gabe berriz ere AEBetarako bidea hartuko lukeela dio. Jose Basurtok Deia egunkarirako elkarrizketa egin dio gazteleraz. Jarraian guk elkarrizketaren nondik-norakoak laburbildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2010/10/28

Alfredo Bryce Echenique idazlea bezalako perutar idazle eta intelektualek Paco Igartua (1923-2004) kazetariaren profila osatzen dute 'Francisco Igartua, Oiga y una pasión quijotesca' liburuan. Jhon Bazar Aguilar-ek bildu ditu testuak, horien bidez kazetari kritiko eta borrokalariari omenaldia eginez. Igartua Oiga aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen eta Peruko gobernuekin jarrera oso kritikoa izan zuen, eta horrek gartzela eta erbesteratzea ekarri zizkion.
Gehiago irakurri...
2010/10/28

1998. urtean, Mar del Plata hirian egindako azken Euskal Astean ekin zioten euskal etxeetako liburutegiek elkarren arteko lanari. Hamabi urte hauetako zereginek emaitza oparoak izan dituzte eta aurten, berriro ere Mar del Plata hiria egoitza izango duen Euskal Asteak hainbat liburutegitako ordezkariak bilduko ditu euren esperientziak eta proiektuak talderatzeko. Hitzordua azaroaren 6an, larunbatean, goizeko 9etan izango da, Udal Liburutegiko Osvaldo Soriano Kulturguneko B aretoan, 25 de Mayo eta Catamarca kaleetan.
Gehiago irakurri...