euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pergaminoko 'Lagun Onak'ek hiriko Artxibo Historikoaren sutearen urtemuga ekitaldian hartu zuen parte

2010/12/07

Kolektibitate guztiek euren banderak eraman zituzten zeremoniara 2009ko azaroaren 5eko goizean oso berri txarra zabaldu zen Pergamino hirian. Sute baten ondorioz, Mitre Geltokiko Nasa ohian funtzionatzen zuen Artxibo Historikoa hondaturik geratu zen erabat, balio handiko objektu eta dokumentuak galduz. Artxiboez gain, Malvinas-eko soldadu ohien egoitza eta “Bar Mitre” ere babesten zituen lekuak. Joan den azaroan 26an eta sutearen lehenengo urtemugan, hiriko kolektibitateak elkartu ziren Mitre Geltokian gertaera oroitzeko.

Gehiago irakurri...


Euskarazko antzezlan, bideo eta kantak Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatu Euskara Egunean

2010/12/06

Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaltzaleak-en (argazkia EuskalKultura.com) Ikasturte amaierako jaia eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ziren larunbat gauean Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian. Mexiko kaleko etxean funtzionatzen duen euskara eskolako ikasle gehienek hartu zuten parte jaiko ekintzetan, antzezlanak, bideoak eta kantak eskainiz. Erakundeko abesbatza eta dantzariek ere euren ikuskizuna eskaini zizkioten bildutako jendeari, festari Euskal Herriko eta Argentinako bertako musika jarriz. Jaiaren babesean, eta 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugan omenaldia egin zitzaien Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta eta Irene Lopez de Vicuña irakasleei.

Gehiago irakurri...


Cordobako Euskal Etxeak kartel handi bat ipini du bere teilatuan Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzeko

2010/12/06

Cordobako Euskal Etxearen teilatuaren gainean ipinitako kartelaren ikuspegia (GTEE argazkia) Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako izen bereko hiriburu eta probintzian, neurri handiko kartela paratu du bere teilatuan, joan den abenduaren 3an ENE Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna iragartzeko. "Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", adierazi digute euskal elkarte euskalargentinarretik.

Gehiago irakurri...


2010eko ENE Saria Pariseko Sustraiak-Erroak elkarteari ematea erabaki du Eusko Ikaskuntzak

2010/12/03

Erakusketa Pariseko Eskual Etxean Pariseko euskal komunitateko elkarte eta eragileak azalduz, tartean Sustraiak-Erroak elkartea (argazkia EuskalKultura.com)

Gehiago irakurri...


Renotik Parisera munduko euskal etxeek bat egingo dute gaur Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2010/12/03

Mar del Platako euskal etxeko haurrek Euskararen Eguna ospatzeko eginiko postala Heldu da Euskararen Nazioarteko Eguna, mundu osoko hainbat euskal etxeetan gogo biziz ospatzen den jaia. Urte osoan zehar Euskal Herritik kanpo euskara ikasten eta gordetzen aparteko ahalegina egiten dute hainbat euskal etxek eta eginahal honen inguruan sorturiko ikasle eta irakasle taldeek ilusio bereziarekin ospatzen dute egun hau. Horren seinale dira munduan zehar egunotan egingo diren ospakizunak: Reno, New York, Parise, Boise, Buenos Aires, Madril, Vancouver...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak urte bukaerako bilera egin du bertako euskaldunekin eta lagun europarrekin

2010/12/03

Europar banderaren ikuspegia. Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariekin eta bertako diplomatikoekin batera, Bruselako euskal komunitateak urte bukaeran egin ohi duen bilera egin du Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan. Ekitaldiaren buru Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Marta Marin Euskadiren Bruselako ordezkaria izan dira, lagun ugari bildurik bertara, adierazi dute Ordezkaritzatik ohar baten bidez.

Gehiago irakurri...


Durangoko Azokako nobedadeen berri ematen dugu, erosketa-zerrenda internet bidez prestatzen hasteko

2010/12/03

Aurtengo Azokaren kartela, Fede Bosch kataluniarraren diseinua Larunbat honetan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak eta Abenduaren 8a bitartean, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako euskaltzaleek euskal argitaletxe eta disketxeen eskaintza zabala izango dute aukeran bertan. Azokako 285 standetan 505 nobedade jarriko dituzte salgai. Horregatik, hainbeste aukeren artean ez galtzeko, guk aldez aurretik nobedadeak interneten bidez ikusmiratu eta erosketa-zerrendatxoa egiteko aukera eman nahi diegu gure irakurleei. Gero, ordea, behin azokan egonik, seguruenik aukera bakarra giroan murgiltzea izango da, postu guztietan begiratzea, liburu berriak lokalizatzea eta altxor zaharren bat berriz deskubritzea. Urtero bezala.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak Villa Marian, Bizitza istorioak' liburua: Villa Maria-ren euskal historia 42 senidek kontatuta

2010/12/03

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburua Joan den azaroaren 23an Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria hiriko Euskal Etxean 'Los Vascos en Villa María (historias de vida)' (Euskaldunak Villa Marian, Bizitza istorioak) liburua aurkeztu zen. Argitalpenak bertako berrogeita bi familiaren istorioak batzen ditu, testu eta argazkien bidez. Liburuaren aurkezpena euskal etxearen egoitzan gauzatu zen, erakundeak antolatutako 54. Kultur Astearen baitan.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutua euskal kulturaren presentzia bultzatzeko ahaleginetan ari da Mexikon Guadalajarako Azokan

2010/12/02

Imagen de uno de los encuentros de la edición 2010 de la Feria de Guadalajara (foto FIL) Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka ari da egiten aste honetan Mexikon eta karia horretara mexikoratua da Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria. Besteak beste azokako zuzendari Nubia Maciasekin bildu da, euskal idazleek azokan parte hartze handiagoa izateko akordio puntuetara helduz. Aztertutako gaien artean, euskal idazleek euskal literatura ezagutzera emateko mahainguruak bultzatzea eta baita ere Euskadik gonbidatu berezi gisa parte hartzeko aukera. Unai Elorriagak 'Londres kartoizkoa da' bere nobela aurkeztu zuen asteartean Azokan.

Gehiago irakurri...


Joan Mari Torrealdai: "Euskara, partikularra den bezala, unibertsala behar dugu egin"

2010/12/02

Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942) Bihar jasoko du Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Lauaxeta saria, euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik. Saria Euskararen Nazioarteko Egunean jasotzeak bere gogoa asebetetzen duela aitortu dio EuskalKultura.com-i, euskara izan baita bere bizitzako motorra. "Euskaraz bizitzea eta euskara sustatzea hizkuntza handietako hiztunek apenas uler dezaketen irrika da". Ahalegin horretan hamaika proiektu berri ditu buruan jada, adibidez euskal pentsalarien lanak biltzea, ez bakarrik euskaraz eta Euskal Herrian egindakoak, munduan zehar egindakoak ere baizik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia