euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Prudentzio, musa eta igelaren txapelketa Mallorcako Euskal Etxean, ekaineko kurtso bukaerari begira

2011/05/31

Mus txapelketaren aurreko edizio bat Mallorcako Artea Euskal Etxean (argazkia ArteaEE) Mallorcako Artea Euskal Etxeak ekitaldi ugari egin ditu maiatzean Palmako egoitzan, San Prudentzio jaieko ospakizunarekin hasi eta urteroko Mus Txapelketaraino. Tartean, euskal elkarte honetan arrakasta handia duen klasiko baten txapelketa ere egin zuten: igelaren jokoa. Orain elkartea ekainean egingo den kurtso bukaerako jaia ari da prestatzen eta horrekin agur esango du ofizialki datorren iraila bitartean.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat hasia da heldu den urtean ospatuko den erakundearen Mendeurrena planifikatzen

2011/05/31

Joan den apirilaren 29an egindako bileraren irudiak (argazkia EE) Argentinako hainbat herritako euskal etxeak beren egoitzak eta ibilbideak oraindik eraikitzen ari diren bitartean, Hego Ameriketako herrialde honetako beste euskal etxe batzuk, joan den mendearen hasieran etorritako euskaldunek sortuak, mendeurrena betetzeko bidean daude honez gero. Hauxe da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen kasua. Santa Fe probintzian Euskal Herriko kultura eta nortasuna babestu eta hedatzeko asmoarekin jaio zen erakundeak 2012an egingo ditu ehun urte eta etxeko kide eta lagunek ospakizunaren antolakuntzari ekin diote apirilaren amaieran.

Gehiago irakurri...


Eider Eibar ilustratzailea Australian da ipuinak irudiekin kontatzen; Sydneyko Gure Txokon izan da

2011/05/30

Eider Eibar Sydneyko Cervantes Institutuan egin zuen emanaldian (argazkia CervantesSydney) Nola azaldu 'Olentzeroren Malutak' ipuina australiar neska-mutilek osaturiko entzulegoari? Bada, irudi bidez, Eider Eibar ilustratzailea egunotan egiten ari den bezala. Cervantes Institutuak gonbidatu du Eider Australiara, eta maiatzaren 20az geroztik hamar bat lantegi eta emanaldi egin ditu jada: Sydney-en, Melbourne-n, Adelaide-n eta Australia Hegoaldeko Roxby Downs-en. Atzo igandean Sydneyko Gure Txoko-ko haurrentzako emanaldi berezia egin zuen.

Gehiago irakurri...


Gorka Larrañaga, irakurle eta artista Mexikon: "euskal kultur talde txiki bat ari gara sortzen geroaldirako"

2011/05/30

Irudiaren ezkerrean, Gorka Larrañaga Santa Feko Universidad Iberoamericanak egin zuen Euskal Astearen inaugurazio ekitaldian (argazki DICO) Beasaindarra da Gorka Larrañaga, baina orain dela lau urte irakasle dabil Mexikon, Santa Feko Universidad Iberoamericanako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren buru. Urtetik urtera euskararen inguruan zaletu talde xume baina fidela sortzen ari dela dio, eta bere aburuz etorkizunean euskal kulturaren alde jardungo duenik izango da bertan. Berak, baina, ez du irakurle bezala jarraituko; margolari arloan sakonduko du, Casa Galería kultur egitasmoaren bidez.

Gehiago irakurri...


Ikurrinak eta argentinar banderaren koloreek bat egiten zuten maiatzeko iraultzaren eguneko ospakizunetan

2011/05/30

Chacoko euskaldunek hiriko ospakizunetan hartu zuten parte joan den maiatzaren 25ean (argazkia EE) Jaioterriko ohitura eta kultura babestu eta hedatzea da diasporaren helburuetako bat. Hala ere, immigranteak jaso zituzten herrialdeak ezinbestekoak dira diasporaren kontzeptua ulertzeko. Diaspora ez da eraikitzen beren jaioterrian bizi ez direnekin soilik; nortasuna bi etorburutatik eraikitzearen ideia abesgarria da oso fenomeno honen nozioaren garrantzia argitzeko. Duela hilabete, Aberri Eguna ospatu zen hainbat euskal etxetan. Joan den astean, eta izpiritu berarekin, maiatzaren iraultzaren urtemuga ekarri zen gogora Argentinan euskaldunen erara. Hona hemen, ospakizun batzuetako laburpena.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Pehuajo-ko Euskal Etxeak; Alejandro Maggio Curutchet, lehendakari berria

2011/05/30

Pehuajoko 'Etxe Alai' Euskal Etxearen egoitza, Buenos Airesko probintzian (argazkia EuskalKultura.com) Euskal etxearen araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritua du epe berri baterako Pehuajoko 'Etxe Alai' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Ondorioz Alejandro Maggio Curutcher sartu da lehendakari eta berarekin batera dauzka batzordekide Maria del C. Bevilacquia Escudero, idazkari, eta Maria Elena Azurabarrena, diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Katarainek salatzen segitzen du eta Jaurlaritzak konfidantza berretsi dio Kolonbiako bere ordezkariari

2011/05/27

Bogotako Euskal Etxeak Kolonbiako hiriburuan daukan egoitzaren kanpoko irudia (argazkia EuskalKultura.com) Ez dago batere argi noraino hel daitekeen elkarri mokoka aritze hau, baina egia dena da, b este urrats batean Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde den Jose Vicente Katarainek gutun ireki bat bidali diola lehendakariari --EuskalKultura.com-i eta beste hedabide batzuei ere bidali digu--, aurretik salatutakoa berriro salatuz eta ikerketa bat eskatuz Euskadiren Kolonbiako ordezkari den Iñaki Martinezi buruz. Bere aldetik, Jaurlaritzak, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ahotik, berretsi egin du bere erabateko konfidantza Martinezengan, eta honek, aldi berean, Kolonbiako euskal gizataldeko berrogeita hamarretik gorako kideren sostengu idatzia jaso du, euren artean herrialde honetan oihartzun eta historia sendoa daukaten izen eta deiturak daudela.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzaren "Checkpoint Rock: Songs from Palestine" dokumentala ikusgai Berlinen

2011/05/27

"Checkpoint Rock" dokumentalaren Berlingo emanaldiaren afitxa Musika bidaia proposatzen du "Checkpoint Rock: Songs from Palestine" dokumentalak, Palestinako errepideetan sarri agertzen diren kontrol postuek (checkpoint) oztopatu nahi duten bidaia. Fermin Muguruza eta Javier Corcuera zuzendarikide dituen filme honek, baina, kontrol horiek gainditzea lortzen du eta palestinar musikarien bitartez euren egoeraren lekukotasuna ematen du. Filmean kantari tradizionalak zein hip-hop taldeak agertzen dira, palestinar kulturaren mosaiko aberatsa islatuz. Filma Berlinen izango da ikusgai, ekainaren 6ean.

Gehiago irakurri...


Iñaki Urlezaga dantzari argentinarrak arrakastatsu aurkeztu du Bilbon La Traviata operaren balleta

2011/05/27

Iñaki Urlezaga eta Elena Figueroa dantzaria La Traviataren emanaldi batean Iñaki Urlezagak eta Ballet Concierto konpainiak asteazkenean aurkeztu dute Bilbon La Traviata operaren balleterako lehenengo bertsioa. Urlezagak berak egin du koreografia eta 40 dantzarik osaturiko taldearekin ari da aurkezten Europan. La Platan euskaldunen biloba jaiotako dantzariak La Traviatak jorratzen dituen sentimenduak oso ondo ulertzen dituela azaldu dio Euskalkultura.com-i, eta horregatik erabaki zuela koreografia egitea.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxea, Maiatzaren 25eko aberri-ekitaldietan partaide

2011/05/27

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko Micaela Varela banderaduna eta Fermina Mariezcurrena lehendakaria Maiatzaren 25eko 2011ko ekitaldietan euskal gizataldeko ordezkari (argazkia Ayacuchoaldia.com) Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeko lehendakaria, Fermina Mariezcurrena, eta banderaria, Micaela Varela, izan dira aste honetako asteazkenean Argentinan bertako jai abertzale handia den Maiatzaren 25eko ekitaldietan euskal komunitateko ordezkari. Data berezi honen karietara, Euskal Etxeak mahai-joko tailer bat ere antolatu zuen, txokolate-askaria barne, komunitate osoari zuzendua. Bihar, bestalde, bazkide guztiei luzatu die gonbita Mus Txapelketan parte hartzeko, Necocheako finalerako bidean. Eta gogora ekarri du baita ere zabalik dagoela uztailaren 16an egingo den zozketarako txartelak erosteko aukera. Azkenekoan Beatriz Gonzalez de Martiarena izan zen garaile, 499 zenbakiarekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia