euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo EEko dantzariek debut jendetsua egingo dute igandean, Karneval der Kulturen jaialdian

2011/06/09

Iazko Karneval der Kulturen jaialdian eguraldi ona eta giro bikaina izan ziren (argazkia KarnevalKulturen) Urduri dira Berlingo Euskal Etxeko kideak, elkarteko dantza talde gazteak igande honetan egingo duen jendaurreko lehen emanaldia dela eta. Ez da gutxiagorako, izan ere, 700.000 berlindar izango dituzte begira Karneval der Kulturen jaialdiaren kabalkada erraldoian. Hiriko gizataldeek hartzen dute parte jaialdi koloretsu honetan, bakoitzak bere herriko kultura, dantzak eta jantziak erakutsiz. Euskal Etxeko dantzariek Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak eta jantziak erakutsiko dituzte.

Gehiago irakurri...


Amaia Arberas soprano donostiarrak emanaldia eskainiko du etzi New Yorkeko Eusko Etxean

2011/06/09

Amaia Arberas kantaria iaz New Yorkeko Ellis Islanden ikusgai izan zen euskaldunei buruzko erakusketaren inaugurazio ekitaldian kantari (argazkia EuskalKultura.com) New Yorkeko Eusko Etxea elkarteak musika gaualdia egingo du etzi, Amaia Arberas kantari gipuzkoarraren emanaldi batekin. Arberas sopranoa da eta urtean zenbait alditan New Yorken izaten da bertako maixuekin kantu lezioak hartzeko. Oraingo aldi honetan Sagar Handiko euskaldunentzako bereziki prestaturiko kontzertua eskainiko du. Emanaldian 'Ameriketara joan nintzan', 'Hara nun diran' eta 'Ume eder bat' bezalako euskal kantu klasikoak abestuko ditu.

Gehiago irakurri...


Har ezazu parte Chivilcoyko Euskal Etxearen San Juan suan erreko den panpina izendatzeko lehiaketan!

2011/06/09

Chivilcoy herrian iazko jaian erre zen 5 metro luzeko panpina (argazkia EE) Euskal Herriko antzinako ohiturak eguneratu egiten dira euskal etxeen esparruan egiten den ekintza eta jai bakoitzean. Dantza, musika, janariaren inguruan sortzen diren topaketa eta ospakizunek gaur egunera ekartzen dituzte gure arbasoen sinesmen eta sineskeriak, asmoak, gustuak eta, zergatik ez, beldurrak. Duela urte batzuk eta helburu honekin, Chivilcoyko euskal etxean San Juan gaua ospatzen hasi zen. Ospakizunak arrakasta handia izan du herrian, eta lagun mordoa biltzen da panpina erraldoiaren erretzea ikusteko. Partaidetza hori bultzatzen jarraitzeko, proposamen polit bat dakarkigute aurten Beti Aurrera euskal etxeko kideek: ekainaren 20an erreko den panpinaren izena aukeratzea. Zozketa baten bidez hautatuko den izenaren asmatzaileak oroigarri bat irabaziko du.

Gehiago irakurri...


Sanz-ek Karlos III.aren Gurutzea ezarri zien atzo Agustin Otondo (Txile) eta Crisanto Ayanz-i (Argentina)

2011/06/08

Crisanto Ayanz, Orbe, Torres, Sanz presidentea, Agustin Otondo Garde eta Almagro, Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso ondoren Miguel Sanz Nafarroako jarduneko lehendakariak Karlos III.a Prestuaren Gurutzea ezarri zien atzo, Iruñeko Nafarroako Jauregiko Jargi Aretoan eginiko zeremonian, nafar diasporako Crisanto Ayanz eta Agustin Otondori, lehenari Argentinako nafar etxeetan kanpoko nafarren alde eginiko lanengatik eta Otondori Txileko Santiagotik bertako Nafar Etxea sortzen eta azken hogei urteetan laguntzen gauzatutako ahaleginengatik. Eurekin batera, hiru erakunderi ezarri zien errekonozimendu bera, Elikagai Bankuaren, Esku Elkartuen eta Gizakia Helburu elkarteen Nafarroako ordezkaritzei.

Gehiago irakurri...


Distantziak laburtzen jarraitzeko asmoz bost euskal etxe bisitatu dituzte FEVAko lehendakari eta idazkariak

2011/06/08

Maiatzean egindako biran, FEVAko lehendakari eta idazkaria Concepcion del Uruguayko euskal etxean izan dira Maiatzaren 25etik 28ra Argentinako Euskal Federazioko lehendakaria den Ricardo Basterrak eta Marta Abarrategui idazkariak Concepcion del Uruguay, Concordia, Santa Fe, Parana eta Rosarioko euskal etxeak bisitatu dituzte. Herri guztietan, euskal erakundeetako batzordekide eta lagunak elkartu ziren FEVAko agintariekin eta bileretan zein otorduetan egindako lana eta etorkizunari begirako proiektuak komentatu zizkioten elkarri.

Gehiago irakurri...


Chicago Donostia bihurtu zuen egun batez Txakoholika ardo eta pintxo dastaketak

2011/06/08

Chicagotar bat Txakoholikaren hirugarren edizio honetan euskal euskal ardoak dastatzen (argazkia HGaldones) Pop-up bar izeneko ekitaldia da Chicagon egin berri den Txakoholika gastronomia dastaketa: urtean behin antolatzen den taberna da eta jakinaren gainean dauden adituek baino ez dute horren berri. Chicagoko 'underground' zirkuituko chef talde batek antolatzen du eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da jada. Euskal Herriko txakolina eta sagardoa izan ziren hitzorduko izarrak, pintxo aukera zabalarekin batera. Chicagoist blogean argazki erreportajea argitaratu dute.

Gehiago irakurri...


Balenciaga Museoak getariarrentzako bakarrik izango den inaugurazio berezia egingo du bihar

2011/06/08

Aldamar jauregiak eta edifizio berriak osatzen dute Balenciaga Museoa (argazkia Irekia) Hamar urte luzez itxaron ondoren, getariarrek bihar ikusi ahal izango dute barrutik lehen aldiz Balenciaga Museoa. Herriko seme ezagunenetakoa izan zen Cristobal Balenciaga diseinatzaile mitikoaren 70 jantzi izango dira ikusgai bertan, baina museoak apurka apurka bere baitan gordetzen duen 1.200 lanek osaturiko bilduma mardula joango da erakusten. Horien artean Grace Kellyren zenbait jantzi eta Fabiola erregina belgikarraren ezkontza soinekoa daude, besteak beste. Museoaren inugurazio ofiziala atzo egin zen eta bertan izan ziren, besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Espainiako Sofia erregina.

Gehiago irakurri...


Gaur ikusiko du argia ¡Aupa Valpo!-k, Valparaisoko Eusko Etxearen buletin berriak, Txilen

2011/06/07

Viña-Valparaiskoko Eusko Etxearen buletin berria, bertan elkartearen egoitza berriaren eraikina ikusten dela Gaur hasiko da banatzen bere bazkide eta lagunen artean Txileko Viña-Valparaisoko Eusko Etxea ¡Aupa Valpo!, Bosgarren Erregio txiletarreko euskaldunen buletin berria. Hasi ere gisa ezin hobean hasiko da, lehenengo orrialdean biltzen duen albistea elkartearen egoitza berriarena baita, bizkarrean 68 urte dituen Eusko Etxeak azkenean lortu baitu bere lehenengo urteetan bezala egoitza propioa, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza bat medio erosia, aurretik erabiltzen zutena iazko lurrikara handiak kaltetu eta hondatu ondoren. Buletinaren lehenengo zenbakia ekainari dagokio eta Rubila Araya Ariztia kazetariak koordinatzen du.

Gehiago irakurri...


Eusko Aterpea EEa euskaldunen ordezkaria Gral. Rodriguezeko Gizataldeen 2011ko Erakusketan

2011/06/07

Hernan Renteria eta Agustina Olaizola banderadunak (argazkia EE) Maiatzaren 26tik 29ra Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguez hirian Kolektibitateen 2011ko Erakusketa burutu zen. Antolatzaileen arabera, lau egunotan 12-15 bat mila lagunek bisitatu zituzten Sarmiento Tren Geltokiaren alboan altxatutako standak, herrialde anitzeko janari eta edari tipikoak dastatuz. Gral. Rodriguezko euskaldunek beren leku berezia izan dute jaian. Izan ere, Eusko Aterpea euskal etxea parte hartzeko gonbidapen ofiziala jaso zuen tokiko erakunde bakarra dela adierazi diote euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz gauzatu da Asuncion-en Paraguaiko lehenengo Euskal Astea, hiriburuko Euskal Etxeak antolatua

2011/06/07

Miguel Angel Elkoroberezibar historialariak Domingo de Iralari buruz berrargitaratu duen liburuarekin abiatu zuen Paraguaiko Euskal Astea, Universidad del Norte delakoan (argazkia EJ) Paraguaiko euskaldunek aste berezia izan dute pasatu berria dena, ekainaren 1etik 4a bitartean, asteazkenetik larunbatera, bertako lehenengo Euskal Astea bizi izan baitu Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeak, elkartea sortu zela 15 urte bete direnean eta, oro har, Paraguain aurten ospatzen ari diren Errepublikaren Bigarren Mendeurrenarekin bat eginez. Domingo de Iralari buruzko liburu baten aurkezpenarekin abiatu zen Astea, bertan Julian Celaya eta Elvira Kortajarena izan direlarik Jaurlaritzaren ordezkari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia