euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egin keinua euskararen alde Azkue Fundazioarekin eta parte har ezazu iPad2 baten zozketan

2011/11/30

Azkue Fundazioak abian jarri duen kanpainaren afitxa Azkue Fundazioak euskararen aldeko kanpaina original bat jarri du abian Durangoko Azokari begira. '#keinukeeuskarari' du izena eta parte hartzeko hiru modu daude. Lehenik, Azokan bertan, Fundazioak duen standean keinu bat eginez argazkia ateratzen. Epaimahai batek argazki onena aukeratuko du eta argazki horrek iPad2 ordenagailu bat jasoko du. Durangora joateko aukerarik ez dutenek ere izango dute kanpainan parte hartzeko aukera, sare sozialen bidez: Twitter-en argazkia argitaratuz edo Facebook-en badge delako ikurra jarriz.

Gehiago irakurri...


'Pilpileando': sukaldaritza eta laguntza biltzeko aukera luzatzen die Itziar Agirrek euskal etxe argentinarrei

2011/11/30

'Pilpileando' proiektuaren afixa Necocheako Euskal Astean aurkeztu da 2012an zehar garatuko den 'Pilpileando Argentina' proiektua. FEVAren eskutik, “ibilbide gastronomikoa” egingo du Itziar Agirre chefak hainbat euskal etxe argentinarretan. Ibilbide honen helburua, sukaldaritza klaseak ematearekin batera, elkartasuna da, euskal-argentinar gizataldearen ekarpen sozial solidarioa bideratzea, Pequeños Gestos fundazioarekin lankide izanez. Izen handiko sukaldariaren bisita jaso nahi duten euskal etxe argentinarrek FEVArekin jarri beharko dute kontaktuan Agirreren ibilbidearen egitaraua osatzearren. Ordainsariei dagokienez, Itziar Agirrek musutruke hartzen du parte eta euskal etxe bakoitzak bideko eta ostatu gastuez eta klaseak eragin ditzakeen gastuez arduratu beharko du soilik. 'Pilpileando' proiektuan parte hartzeko epea datorren asteartean bukatuko da, abenduaren 6an.

Gehiago irakurri...


'Goazen Txinara! 2012' euskal artistentzako erresidentzia programa aurkezteko epea ireki dute

2011/11/29

Judas Arrieta artista (argazkia www.cazurro.com) Laugarren urtez, Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzentzen duen MA Studio-k 'Goazen Txinara!' arte-beka deitu du. Beka hauen bitartez bi euskal sortzailek Beijing-en bi hilabeteko egonaldia egin dezakete, euren proiektu bat gauzatzeko. MA Studiok bidaia eta lan egiteko lokalaren alokairua ordaintzen ditu. Proposamenak bidaltzeko epea 2012ko urtarrilaren 30ean itxiko da. Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era izango da. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du programa honek.

Gehiago irakurri...


Idaztea gustuko duzu? Aurkeztu zure ipuina X. Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketan

2011/11/29

Aurtengo Lehiaketako ipuin irabazleekin osatutako bilduma Otxarkoagako XXXI. Umeen Jardunaldiak 2012ko maiatzaren 5 eta 6an burutuko dira. Jardunaldiei begira eta haurrentzako literaturgintza bultzatzeko asmoarekin, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketa antolatu du Txirula Kultur Taldeak. 2011ko edizioan irabazleen artean Bahia Blancako Rosana Entizne euskal argentinarra izan zuen lehiaketa honetara euskarazko zein gaztelaniazko testuak aurkez daitezke, gai librez. Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 31an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


HABEk euskara ikastaroak lagunduko ditu Pauen, Londresen eta Parisen; Bruselak eskolak berreskuratu ditu

2011/11/29

Euskara eskolei buruz hitz egiteko talde zabala bildu zen Pariseko Euskal Etxean: lehendakaria, Sustraiak euskara elkarteko arduradunak, irakasleak, HABEko Kinku Zinkunegi eta Argitxu Camus, Sorbonne unibertsitateko euskara irakurlea (argazkia HABE) Euskara Munduan egitasmoaren barruan HABEk Europako euskal etxeek eskaintzen dituzten euskara eskolak laguntzeko diru eta baliabideak ematen jarraitzen du, eta, ildo horretatik, lankidetza hitzarmenak berritu ditu azaroan Londresko eta Pariseko elkarteekin. Paueko euskal etxearekin, ostera, lehendabizikoz sinatu da aurten lankidetza hitzarmena. Bruselan ere izan da HABEko Kinku Zinkunegi teknikaria eta aurten berrabiarazi dituzten eskolak laguntzeko ikasmateriala eta trebakuntza eskaini dizkie bertako euskaldunei.

Gehiago irakurri...


Anjel Lertxundik ekingo dio gaur Guadalajarako Liburu Azokan euskal kulturaren aurkezpenari

2011/11/28

Anjel Lertxundi idazle oriotarra Guadalajarako Liburu Azokan parte hartzen ari da (argazkia ArgazkiPress) Euskal Herriko dozena bat argitaletxe eta kultur ordezkaritza bat Mexikon dira egunotan, Guadalajarako Liburu Azoka ezagunean parte hartzen. Hegoameriketako azoka nagusiena da hau eta iaz egin bezala, Etxepare Institutuak eta Mexikoko Euskadiren bulegoak euskal kulturaren partehartze hau sustatu dute, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskal Editoreen Elkartearekin batera. Lertxundik gaur bertan emango duen hitzaldiarekin hasiko da euskal partaidetza. Azokaren ondotik Mexiko Hirian Euskararen Eguneko ekitaldietan parte hartuko dute Lertxundik, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta erakunde bereko Euskara arduraduna den Mari Jose Olaziregik.

Gehiago irakurri...


Maria Teresa Vallet argentinarrak Ansalas-Aguirrebalzateguitarren zuhaitz genealogikoa sareratu du

2011/11/28

Blogaren irudia Argentina bezala immigrazioak erakiak diren herrialdeetan oso diziplina preziatua da genealogia, eta famili ikerketa da hain zuzen Maria Teresa Vallet euskal-argentinarrak landu eta orain sarean ezarri berria duen emaitza. Vallet-ek birraiton-amonen aurreko eta ondorengoen datuak bildu eta sareratu ditu. Juan Braulio de Ansalas etxalartarrak eta Maria Francisca Aguirrebalzategui oñatiarrak sei seme-alaba izan zituzten Argentinan, hogeita bat biloba, eta hogeita hamabostetik gora birbiloba. Lan hori guztia eta familiari buruzko zenbait jakingarri topa ditzake irakurleak blogera sartutakoan.

Gehiago irakurri...


Oparitu euskaraz Gabonetan: sarean euskal produktuak eskaintzen dituzten webgune zerrenda bat bildu dugu

2011/11/28

Aitunea, sarean euskal produktuak saltzen dituen talde euskal-argentinarra, 'Buenos Aires celebra el País Vasco' azokan izan zen (argazkia Aitunea) Gabonak iristeko hilabete falta bada ere, lagunei edo senitartekoei internet bidez opariren bat erosteko asmoa dutenentzat hauxe da une egokia. Aurreko urteetan egin bezala, euskal produktuak sarean saltzen dituzten webgune eta blog zerrenda bat eskaintzen dizuegu jarraian: batzuk Euskal Herrikoak, beste hainbat Diasporako euskaldunek sortuak. Euskal liburu eta diskoak eskuratzeko denda eta helbide pare bat ere gehitu ditugu, hala nola liburu elektronikoak eta euskal musika mp3ak zuzenean erosi eta jaisteko aukera ematen duten bi webgune berri.

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxeak egoitza berria estreinatuko du bihar, 250 gonbidaturekin

2011/11/25

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxearen egoitza berria (argazkia Herria-EuskalKultura.com) Kasik mende laurden ibili dira Lagunt eta Maita euskal etxeko kideak egoitza egokiaren bila, baina lortu dute, azkenik: 300 metro kuadroko etxea eskuratu du elkarteak aurten, Paueko Buros etorbidean. Handia da etxea, halakoxea baita Lagunt eta Maitako bazkide taldea: 1967an sortu zen elkarteak 3.000 bat kide ditu. Bihar egingo dute Biarnoko euskaldunek egoitza berriaren estreinu ekitaldia, eta bertan izango dira, besteak beste, Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria; Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria; eta Martine Lignières-Cassou, Paueko auzapeza. Herria astekarian Peio Jorajuria lagunak argitaratu duen kronika jaso dugu jarraian.

Gehiago irakurri...


E(r)romak euskal aroma du abenduan, A.C.E. elkarteak antolatu duen musika eta zine jaialdiari esker

2011/11/25

Mursego, Maite Arroitajauregi musikari eibartarrak jaialdiaren itxiera jaian joko du (argazkia foteropanico.blogspot.com) Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarteak eta UPTER unibertsitateko Euskara Sailak "@roma basco-euskara" izeneko kultur jaialdia antolatu dute Erroman. Datorren asteazkenean, azaroaren 30ean, abiatuko da ekimena, eta hiru asteburutan zehar luzatuko da, abenduaren 17a arte. Jaialdiaren baitan egingo diren ekitaldien artean, gastronomia (eta poesia) dastaketak; 'Bertsolari' filmearen emanaldia eta bertsolaritzari buruzko mahaingurua; eta Xabier Montoia, Mursego eta Ibon Rodriguez kantarien kontzertua izango dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia