2011/11/11

'Museoen Gaua' erakustaldiaren 6. edizioa gauzatu zen aurten Buenos Aires probintziako Azul hirian eta bertoko euskal etxea, beste hainbat kultur erakunderekin batera, proposamen honen partaidea izan zen. Urriaren 1 eta 2an, Gure Txokoa-ren egoitzako ateak irekita egon ziren gaueko ibilbidea egin zutenentzat eta etxeko kideak Euskal Herriari buruzko informazioa eskuratu zieten bisitari guztiei. Komunitateari begira, beste ekintza bat antolatu zuten euskaldun azuldarrek pasa den hilean. Urriaren 26an eta "Que par Che" antzerki taldearekin 'Barre Tailerra' eman zieten ehun bat laguni.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

EuskalKultura.com Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Biltzarrean izan zen, bai Gizataldeen Azokan izan zuen standarekin, eta baita ere kongresuan gertatzen ari ziren ekimenen berri-emaile. Hiru egun horietan batzarkide asko gerturatu zitzaizkigun bateko eta besteko komunikabideetan agertu ziren artikulu eta bideoei buruzko datu eske. Euren eskariari erantzunez, eta batzarrean egiten saiatu garen lanaren osagarri bezala, hona hemen Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait komunikabidetan agertu diren berrien lotura zerrenda bat.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

Tandileko Euskal Etxearen 'Alma Vasca' berri buletinak jakinarazi duenez, gaur goizean Gure Etxean izango da Josu Legarreta Bilbao, 1986tik 2009ra Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeen Zuzendari izan zena. Legarreta Argentinan da egunotan eta Tandileko Euskal Etxera bisita egingo du gaur, aspaldiko lagunak agurtzeko eta hitzaldi bat emateko. Gure Etxeak datozen egunetan egingo dituen beste ekitaldi batzuk Marita Echaveren “Cocina Campesina Vasca” liburuaren aurkezpena eta Gure Abestiak koruak antolatu duen Abesbatz Topaketa izango dira.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Euskal Diasporan gertatzen denak gero eta oihartzun handiagoa du Euskal Herrian, eta horren adibide da astearteko --asteazkeneko, Euskal Herrian-- berri euskal-amerikarra, Argia eta eitb.com bezalako komunikabideek islatua: Dave Bieter euskaldunak Boiseko alkatetzan jarraituko du beste lau urtez. Euskaldunen ondorengoa eta euskal hiztuna da Bieter, eta hau bere hirugarren agintaldia izango da. Boiseko Euskal Etxearen egoitzan jaso zituen hauteskunde gaueko emaitzak: botoen %75a berarentzat izan zen.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Zirimiri Press argitaletxeak 'Sisifo maite minez' eleberria neerlanderaz argitaratu du eta Laura Mintegi egilea gonbidatu du Amsterdamera, liburuaren aurkezpena egiteko. Mintegik 2001. urtean idatzitako maite minari buruzko nobela honek gaiaren inguruko hausnarketa sakona proposatzen du eta horregatik aukeratu du Zirimiri Pressek. "Holandan badira maite minari buruzko 'chick-lit' liburuak, baina Laurarena sakonagoa da, maitasunari buruzko saiakera bat da", aitortu dio EuskalKultura.com-i Henrike Olasolo editoreak.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an izan zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 116. urteurrena asteburuan, azaroaren 5 eta 6an, ospatzea erabaki zuen. Bi eguneko ekitaldian, pilota txapelketa eta bazkaria egin zituzten Argentinako hiriburuko Moreno kalean dagoen erakundeko arduradunek. Eta urtero bezala, tradizio handiko etxera bertaratu ziren ehunka kide eta lagunek gazteen dantza eta alaitasunez gozatzeko aukera izan zuten, trinketean zein eraikineko areto nagusian.
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Ekitaldiz josita dator abenduaren 9tik 11ra egingo den Berlingo 'Euskal Koreografoen 2. jaialdia'. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia. Aurten, jaialdiak euskal dantzari eta koreografoak biltzeaz gain, Edorta Jimenez eta Itxaro Borda idazleak, bertsolariak eta zinegileak ere bilduko ditu hiri alemaniarrera. "Dantza hazten ari da Euskal Herrian baina, tamalez, oso astiro, eta europar batazbestekotik oso urrun dago", azaldu dio Aristeguik EuskalKultura.com-i. "Berlinek tamaina honetako jaialdi bat egiteko baldintza egokiak eskaintzen ditu".
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Eusko Ikaskuntzak euskal historian arrastoa utzi duten emakumeak omenduko ditu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) eta omenaldiaren irudi izateko garai desberdinetako 44 emakume aukeratu ditu. Emakume horien aurpegiak ageri dira Kukuxumusuk diseinatu duen elastiko oroigarrian eta Eusko Ikaskuntzak horietako 180 zozketatuko ditu ondoko lehiaketan parte hartzen duten munduko pertsonen artean.
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Euskal etxeen arteko harreman sendoak gailendu ziren joan den asteburuan burututako Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaian. Izan ere, bertoko Euskal Etxea-k gonbidaturik, Cordobako Baietz musika taldea protagonista izan zen hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' izeneko kulturgunean egindako festan. Laura Nobile eta Marita Echave-ren hitzaldiak ere programan zeuden, baina igandean izandako ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldi txarra gorabehera, hamar mila bat bisitarik izan zuten Euskal Herriko dantza eta musikaz gozatzeko aukera, eta ikuskizunetan parte hartzeaz gain, Pirinioetako plater onenak dastatu ahal izan zituzten euskal etxeko kideek muntatutako standean.
Gehiago irakurri...
2011/11/08

Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako ofizialki onartuko ditu, seguruenik, Argentinako bi euskal etxe bere erregistro ofizialera: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' elkarteak. 'Izatez Harro' euskal etxearen kasuan, berriki sortutako elkartea da eta bi urteren buruan lan aipagarria egin du, bereziki elkartasun eta gizarte-laguntza arloan. 'Gure Etxe Maitea' elkarteari dagokionez, hainbat urte zail bizi ondoren eta jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu ostean, birsortze prozesu sakon bat burutu du euskal etxeak, eta gaurko onarpenak ahalegin hori aintzat hartuko du, elkartea aurreko mailara bueltatuz.
Gehiago irakurri...