euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteurren afaria eta Arte Tailerraren erakusketa urte azkeneko ekitaldien artean Saltoko (Uruguai) EEan

2011/12/12

Immigrantearen Eguneko jaian parte hartu zuten Saltoko Euskal Etxeko kide batzuk (argazkia Saltoko Euskaldunen Taldea) Saltoko euskal etxe uruguaitarrak ekimenez beteriko 2011 urteari agur esan dio abendu honen lehenengo larunbatean, afari batekin. Elkarteak bere sorreraren 19. urteurrena ospatu du aurten eta bizi bizi dirau, azken hilabeteetan egin dituen ekimen andana ikusirik: berriki, arte tailerreko ikasturte bukaera ospatu zuten, erakusketa eginez, Immigrantearen jaian parte hartu berri dute eta azaroaren erdialdera egin zen Euskal Gaua arrakasta itzela izan da aurten ere. Ekimen horien guztien berri ematen du elkarteak bere blogean; bertatik bildu ditugu argazki hauek.

Gehiago irakurri...


'Basque Country: Cultura & Cuisine' mugikorrentzako aplikazioa euskara eta gaztelerara itzuli nahi dute

2011/12/09

Aplikazioaren irudi bat Mark Ayling kaliforniarra Euskal Herriko kultura eta gastronomiarekin maite mindu zen Donostian irakasle izan zenean eta telefono mugikorrentzako gida aplikazio bat sortu du amerikar bidaiariei Euskal Herria ezagutzen eta gozatzen laguntzeko. “The Basque Country: Cuisine and Culture” izena du gidak eta Ayling-ek EuskalKultura.com-i azaldu dionez jatorriz ingelesez idatzitako gida gaztelaniara eta, ondoren, euskarara itzultzeko asmoa du. Horrez gain lehenengo edizio honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa besterik biltzen ez dituenez, hurrengoetan Nafarroa eta Iparraldea ere sartu nahi dituela aurreratu du. Ayling-ek azaltzen duenez bere asmoa "Espainia eta Frantziako gidetan tarte txiki batean agertzea baino gehiago merezi duen" herriari buruzko ezagutza zabaltzea da.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxearen 90. urteurrena Arrecifesen, Argentinar Errepublikan

2011/12/09

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat'en eta 'Eusko Kultur Etxea'ren egoitza, herriko Lamadrid kalean (argazkia EuskalKultura.com) Aste gutxi dira Argentinako Arrecifes-en, bertako euskal elkarteak, 1921ko azaroaren 20an 'elkarri laguntzeko elkarte' gisa sortu zen 'Euskaldunak Denak Bat'ek, 90 urte bete dituela. Buenos Aires probintzian kokatzen den euskal erakunde honetako partaide den Juan Lucio Agotegaray-k lerro batzuk idatzi eta igorri dizkigu bere bigarren etxea den honen aipatu efemeridea gogora ekartzeko. Nafarroa eta Xiberoko euskaldunen ondorengoa da egilea, bere izaera eta jatorria azkar bizi dituena Arrecifesko euskal etxearen magalean.

Gehiago irakurri...


Bi stand eta dantza ikuskizuna Nafar Etxeko gazteen eskutik 'Buenos Airesek Espainia ospatzen du' jaialdian

2011/12/08

Nafar Etxeko dantzariak 'Buenos Airesek Espainia ospatzen du' jaialdian (argazkia NE) Buenos Aires hiriburuko Udala deitzaile eta babesle, eta Espainiako Elkarteen Federazioak antolaturik gauzatu da joan den asteburuan Buenos Aireseko Mayo Etorbidean 'Buenos Airesek Espainia ospatzen du' erakustaldia, abenduaren 3an, eguerdiko 12tik iluntzeko 6ak arte. Buenos Airesko Nafar Etxeko gazteek euren gain hartu zuten jaialdian parte hartzeko konpromisoa eta bi stand ezarri zituzten bisitariek Nafarroako kultura hurbilagotik ezagut zezaten. Horretaz gain, lau koreografia aurkeztu zituzten dantzariek Mayo Etorbideko agertoki nagusian, guztia Nafarroan bertan Nafarroaren Eguna ospatzen ari ziren egun berean.

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia: dantza, poesia eta dokumentalak

2011/12/08

Berlingo Euskal Koreografoen 2. Jaialdiaren afitxa Dena prest da Berlinen bihar hasiko den Euskal Koreografoen 2. Jaialdirako. Asteburuan zehar Euskal Herriko dantzari eta dantza konpainien azken proposamenak izango dira ikusgai Alemaniako hiriburuan; baina jaialdia hori baino gehiago izango da: poesia ere izango da, Itxaro Borda eta Edorta Jimenezekin; eta zinemak ere bere tartea izango du, 'Apaizak obeto' eta 'Modernist Basque surfing' dokumentalen emanaldiarekin. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia.

Gehiago irakurri...


Asteburuan jokatuko dira Bilboko Bizkaia Frontoian IV. Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketaren finalak

2011/12/08

Txapelketan parte hartzen ari diren pilotarien talde argazkia (argazkia MPB) Iragan asteburuan, abenduaren 2an, abiatu zen Bilbon IV. Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketa eta bertan ari dira lehian astean zehar Argentina, Uruguai, Venezuela, Mexiko, Txile, AEB, Australia eta Euskal Herriko pilotari onenetariko batzuk. Txapelketa frontoian eta trinketean jokatzen da eta jokamoldeak honakoak dira: frontoian Eskuz banaka Irekia, Nesken gomazko paleta eta Pala motza Irekia; trinketean, berriz, Eskuz binaka Irekia, Mutil gomazko paleta eta Larruzko Paleta. Munduko Pilota Batzarraren webgunean segi daitezke orain arteko emaitza guztiak.

Gehiago irakurri...


Olentzero zibernetikoa bihurtu da: jokoak, kantak eta gutuna idazteko helbidea webgune hauetan eskuragarri

2011/12/07

Lagundu Olentzerori opariak banatzen Eitb.com-en webgunean Orain urte batzuk heldu zen internet mundura Olentzero eta gaur egun sareak ikazkin mitikoari buruzko hainbat webgune eta baliabide eskaintzen ditu. Etxeko txikiekin ikusmiratu eta Gabonetako pertsonaia tipiko honekin jolasteko aukera ematen duten guneen zerrenda bat osatu dugu. Gabonetako oporretan egiteko hainbat jolas eta denborapasa daude bertan: gutuna idatzi, postalak bidali, eskulanak egin, gabon-kantak ikasi, joko animatuetan Olentzerori opariak banatzen lagundu... Sartu eta hasi Gabonetarako prestatzen!

Gehiago irakurri...


Argentinako hainbat euskal etxetako euskaltzaleek Euskararen Eguna ospatu dute joan den asteburuan

2011/12/07

Euskararen Eguneko ospakizuna Euskaltzaleak-en (argazkia EuskalKultura.com) Urtero bezala, 2011 honetan ere Diasporako euskara ikasle, irakasle eta lagunek ekitaldi bereziak antolatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Proposamenak ugariak izan dira, helburua bat bera: euskal hizkuntzarekiko engaiamendua adierazi eta aldarrikatzea. Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabier eta Euskararen Nazioarteko Egunean, hainbat hitzaldi, jolas, bideo eta kantarekin protagonista izan zen euskara. Hona Argentinako zenbait lekutatik iritsi zaizkigun berriak, euskal etxe hauetan: Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Lapridako Lagunen Etxea, Cordobako Gerora, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Rio Cuartoko Gure Ametza, eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegia.

Gehiago irakurri...


11 eta 16 urte artekoa bazara eta euskal oporrez gozatu nahi baduzu, har ezazu parte Chascomuseko Udalekuan

2011/12/06

2011ko Udalekuko partaideak abesten (argazkia EE) Euskal etxe askoren eskaintzari erantzunez, abenduaren 13ra arte – hau da, datorren asteko asteartera arte – luzatu du Zingirako Euskaldunak euskal etxeak 2012ko Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea. 11 eta 16 urte arteko gazteei begirako ekintza hau datorren urtarrilaren 4tik 8ra gauzatuko da Chascomus-en eta aurreko hiru edizioetan bezala, gaztetxoek ongi pasa eta euskal adierazpen kulturalak ezagut eta disfruta ditzaten du helburu nagusia. Interesatuek mailez edo telefonoz eman dezakete izena, artikulu honetan gogoratzen ditugun helbide eta zenbakietan.

Gehiago irakurri...


Bodarin ikusgarriak 250 bat ikusle bildu zituen Bordelen, Euskal Etxeak antolatutako ekitaldian

2011/12/06

Anaigazteak konpainiak Bordelen eskaini zuen 'Bodarin' ikuskizunaren une bat (argazkia BordeleEE) Eskualdunen Biltzarra Euskal Etxeak Anaigazteak dantza konpainia lapurtarraren Bodarin ikuskizuna ekarri zuen Bordelera iragan azaroaren 26ean, eta lagun asko bildu ziren bertara dantza eta flamenko fusio berezi hau ikusteko. Euskal Etxeko arduradunek adierazi dutenez 250 bat ikusle inguratu ziren eta, bukaeran emandako txaloen arabera, "oso gustukoa" izan zuten. ElkarteaK, bestalde, Euskararen Eguna ospatu zuen iragan asteburuan, Battittu Coyos eta Aurelia Arkotxa euskaltzainek eman zituzten hitzaldiekin eta kalean egin zen irakurketa publiko batekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia