2012/04/19

Gaur bertan inauguratuko da Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka eta 23. urtez jarraian euskal instituzio batzuek euren indarrak batu dituzte ekitaldi honetan euskal partaidetza bermatzeko. Euskal standean genero anitzeko euskal liburu, musika eta bideoak erosi eta kontsultatu ahal izango dira. Azoka Buenos Aireseko Nekazaritza Elkartean burutuko da eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatutako standa pabilioi horian egongo da, 2420 zenbakian. Azokaren programaren baitan, Fundazioak argitaratutako 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa aurkeztuko da apirilaren 26an.
Gehiago irakurri...
2012/04/19

Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" eleberriaren ingeles itzulpena Independent Foreign Fiction Prize sarien "Shadow" sail paraleloko sei finalisten artean aukeratu dute. "Shadow" saria atzerriko fikzioari buruzko zazpi literatur blogetako ordezkariek aukeratzen dute. Atxagarekin batera "itzaleko" finalistak Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki dira. Bi sailetako irabazleen izena maiatzaren 14ean jakinaraziko da.
Gehiago irakurri...
2012/04/19

Era ugari daude Aberri Eguna ospatzeko eta Denak Bat-ek aukeratutakoa dantzak eta euskaldunen alaitasuna komunitate osoari erakustea da. Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien 'Topaketa Erregionala' hitzordu nagusietako bihurtu da urteekin eskualdeko euskal etxekoentzat eta seigarren edizio honetan hamabi ordezkaritzak hartu zuten parte herriko San Martin Plazako ospakizunean. Dantzaldia arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen danborradaren soinuekin eta talde guztiak aurkeztu ondoren, erromeriara bildu ziren gazteak. Ricardo Basterra FEVAko lehendakari berrautatu berriak lagundu zituen Cañuelaseko lagunak jaialdi kuttun honetan eta agur hitzak zuzenduz partaide guztiei. Euskarak ere izan zuen bere tokia jaian, jendeari oinarrizko hitzak ikasteko aukera emanez.
Gehiago irakurri...
2012/04/18

Etxepare Euskal Institutuak Polonian dituen hiru irakurle programak antolatuta, Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi euskal idazleak bira egiten ari dira egunotan Polonian, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariekin batera. Bira herenegun abiatu zen Varsovian, eta idazleek egin zituzten bi irakurraldiak abegi ona izan zuten. Bihar Poznan hirian izango dira eta etzi Gnieznon egingo duten emanaldiarekin bukatuko da bidaia. Kimuak programako filmen hautaketa bat ere ematen ari dira hiru hirietan.
Gehiago irakurri...
2012/04/18

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dokuklik aurkeztu du, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuetako agiri historikoak biltzen dituen ataria. Bertan XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eta, horiekin lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital daude; ekainean hiru milioi irudi izango dira. Gainera, Kultura Sailak iragarri duenez, musika-artxiboena ere abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.
Gehiago irakurri...
2012/04/18

Datorren apirilaren 28an Euskadiko Ikasle Orkestrako 80 musikari gazteak Kolonbiara abiatuko dira, herrialde honetan hamar eguneko bira egiteko. EIOk hiru kontzertu emango ditu: bi hiriburuan, Bogotako Gazte Orkestrarekin batera, eta beste bat Bella Flor herriko eskola batean. Bogotako kontzertuak maiatzaren 3an eta 6ean izango dira eta Bella Flor-en emanaldi didaktiko bat egingo da maiatzaren 4ean. Bira honetan orkestrak Antonio Lauzirika musikagileak taldearentzako egin duen lana estreinatuko du: "EIOk".
Gehiago irakurri...
2012/04/18

Taldeak ez du txintik esan, baina bolo bolo dabil Madonna ospetsuaren hurrengo biran parte hartuko duten berria. Kantari amerikarraren zaleen webgune batek bota zuen primizia iragan astean, eta harrezkero euskal medioetan agertu da albistea. Taldeak, antza, konfidentzialtasun akordio zorrotza du eta ezin du berria baieztatu ezta gai honi buruzko informaziorik eman. Gauzak horrela, maiatzaren 29an Madonnak bira Tel Aviv-en abiatzen duen unera arte itxaron beharko dugu. Kalakaneko hirukotea izango ote du alboan?
Gehiago irakurri...
2012/04/17

Etxepare Euskal Institutuak bi diru-laguntza deialdi berri eman ditu argitara: bata, euskararen jabari geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak sustatzeko; bestea, euskal idazleen lanak euskara ez diren hizkuntzetara itzultzeko. Lehen kasuan, eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, gaurtik hasita. Bigarren kasuan, aldiz, bi epe egongo dira: gaurtik maiatzaren 16ra bitartekoa eta urriaren 1etik 31era bitartekoa.
Gehiago irakurri...
2012/04/17

Beste behin --eta hamazazpigarrena da jada-- Venezuelako euskal diasporarekin harremana duen lagun talde bat bilduko da Galdakaon, Euskal-Venezuelarren Urteroko Topaketaren baitan. Lagunarteko bilera da topaketa hau eta helburua Venezuelan jaio edo bizi izan diren euskaldunak biltzea da, aspaldiko lagunak ikusteko eta harremana mantendu ahal izateko. Aurtengo bazkaria Galdakaoko Batzokian egingo da, eta Amaya Zenarutzabeitia antolatzaileak EuskalKultura.com-i baieztatu dionez, dagoeneko 60 lagundik gora eman dute izena. Azken egunak dira izena emateko bertaratu nahi dutenentzat.
Gehiago irakurri...
2012/04/17

Pazko igandean ospatu zen Aberri Eguna Euskal Herrian eta apirilean zehar egingo dute Argentinako hainbat euskal elkartek bertako ohiturei jarraiki. Urterik urte haziz doan engaiamenduak eraginda, euskal etxeek barruko eta kanpoko ekintzak antolatu dituzte joan den astean, munduan euskaldunen ondorengo gehien biltzen duen herrialdean. Datozen lerroetara, iragan asteko ekitaldiak batu ditugu, Buenos Aires, Laprida, Villa Maria eta Arrecifesen burutu diren ospakizunen laburpenak hain zuzen.
Gehiago irakurri...