2012/05/11

Maiatzaren iraultzaren urtemugako jai egunak aprobetxatuz, elkarretaratze berezi bat egingo dute Buenos Aires probintziako Chivilcoy herriko euskaldunek datorren maiatzaren 26an. Arte Folkloriko Institutuarekin batera, ‘Lagunarte euskal argentinarra’ ospatuko dute Beti Aurrerako bazkide eta partaideek artista gonbidatu batzuk lagun. 200 txartel jarriko dira salgai datorren astean eta euskal etxetik gomendatzen dute aldez aurretik erostea. Erreserbak facebook-ez eta erakundearen blogaren bidez egin daitezke. Beti Aurreratik oroitarazten dute blogean euskal etxeak antolatutako azken ekimenen berri etengabe eguneratuak irakur daitekeela.
Gehiago irakurri...
2012/05/10

Laughter Day edo Barreen Eguna egin zuen iragan apirilaren 28an London Basque Society elkarteak, eta, Euskal Herritik zuzenean, gonbidatu talde aparta heldu zen hirira, euskal etxeko haur eta nagusiei irribarra eragiteko prest. Txikientzako protagonista nagusiak Porrotx, Marimotots, Patakon eta kuadrila izan ziren; Euskal Herriko umeak zoratu egiten dituzte pailazo hauek eta Londresko umeak ere azkar asko liluratu zituzten. Nagusiek, aldiz, Rafa Rueda kantariaren kontzertuaz gozatu zuten. Euskal Etxeak argazki sorta zabala jarri du sarean; guk gutxi batzuk eta egonaldiaren bideo bat bildu ditugu geurera.
Gehiago irakurri...
2012/05/10

Euskaldunontzat garrantzi handikoak diren bi data ospatu dira Argentinako euskal etxeetan joan den hilabetean eta oraindik ere heltzen ari zaizkigu erredakziora ekitaldi horien berriak. Rosario, Cordoba eta Jose C. Paz-eko euskal etxeetan ere egin dira ekimenak Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga ospatzeko: tabernak, dantzak, hitzaldiak eta komunitateari begirako ekintzak herrietako plazetan. Hona hemen Zazpirak Bat-ek, Gure Txokoak eta Toki Eder-ek apirilaren antolatutako ospakizunen kronika laburtua.
Gehiago irakurri...
2012/05/10

Atzo irakurtzen genuen Buenos Aires probintzia argentinarreko kazetetan: Jorge Heguy, La Platako Herritar Ospetsu izendatu du La Plata probintziako hiriburuko Kontzeju Deliberatzaileak, zinegotzi guztien sostenguarekin eta organo horretako presidente Javier Pacharottik proposatuta. Jorge Heguy oso pertsona ezaguna da La Platako eta Argentina osoko euskal komunitatean. Hiriko Euzko Etxean, kontu ikuskatzaile ordezkoa da gaur egun, eta urteetan zehar beste zenbait kargu ere bete ditu euskal elkartean, tartean baita lehendakariarena ere.
Gehiago irakurri...
2012/05/10

Euskal etxeko araudiak finkatzen duenari jarraiki, General Rodriguez-ko Eusko Aterpeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du, egin beharreko bozketa prozesuaren ondoren Zuzendaritza Batzorde berriak datozen bi urteetarako Juan Itcea izango duelarik lehendakari, berarekin lagun izango direla Raul Taretto, lehendakariorde; Alicia Itcea, idazkari; Sandra Oliveira, agiri-idazkari; Enrique Mauregfui, diruzain; eta Gladys Ayala, diruzainorde, beste zenbaiten artean.
Gehiago irakurri...
2012/05/09

Athletic-ek Europa League txapelketaren finala jokatuko du gaur gauean Atletico de Madrid talde espainiarraren aurka Bucaresten (Errumanian). Bertara joan diren ia 7.000 athleticzaleez eta Bizkaia osoaz gain, Diasporako euskaldunak ere izango dituzte atzean zurigorriek, taldearen lehen txapel europarra eskuratzeko ahaleginean animoak ematen. Euskal etxe askotan bilduko dira gur futbolzaleak: Sydneyn, Madrilen, Murtzian, Bartzelonan, Habanan, Caracasen.. Jarraian hitzordu horietako batzuen berri ematen dugu.
Gehiago irakurri...
2012/05/09

“Euskara, euskaldunon hizkuntza, Europako zaharrenetako bat da. Badira mendeak Rio de la Plata aldean hitz egiten dela. Bazuen ordua bere etxea izateko, Euskaltzaleak-en etxea. Zure laguntzari esker Argentinako euskararen etxeak beste teila bat izango du” hitz hauekin eta euskaraz zein erdaraz eskertu zien Carlos Bordagaray Euskaltzaleak-eko lehendakariak elkarteari bere etxe propioa izaten lagundu dioten guztiei. Inaugurazioa joan den larunbatean, maiatzaren 5ean, egin zen, 130 lagundik gora lekuko, Euskal Herriko abesti eta dantzak edergarri. Haritz bat ere landatu zen etxe aurrean. "Badakizu zure etxea non den Buenos Airesen, Bernardo de Irigoyen 826an, Obeliskotik gertu".
Gehiago irakurri...
2012/05/09

Bi elkarte euskal-argentinar, esan nahi baita Arturo Campion Ikasketa Gunea eta Udako Euskal Unibertsitatea, ari dira prestatzen Buenos Aires hiriko Palermoko Unibertsitatean abuztuaren 24 eta 25ean egingo diren 'Buenos Aires 2012' Euskal Ikasketa Jardunaldiak. Ekimenaren helburua, euskal ikasketen arloan zenbait arlotan garatzen ari diren azterketa eta ikerlanak mahaigaineratu eta jendaurretzea da. Bertan lanik agertu nahi duten ikerlari eta ikaslariek uztailaren 6 daukate laburpen eta proposamenak aurkezteko azken epea.
Gehiago irakurri...
2012/05/08
Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia gaur goizean mintzatuko da Legebiltzarrean, Europar Arazoez eta Kanpo Harremanez arduratzen den batzordearen aurrean. Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agerraldia, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Euskal Gizataldeen V. Biltzarraren emaitzei buruz eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari buruz. Agerraldia zuzenean emango da internetez.
Gehiago irakurri...
2012/05/08

Euskal etxeko araudiaren arabera elkarteko Biltzar Nagusia bildu ondoren, Zuzendaritza Batzorde berria hautatu du Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak eta datozen bi urteko eperako konfidantza berritu dio egungo presidentea zen Fabio Javier Echarriri. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Oscar Nelson Bulacio, presidenteorde; Martha Susana Ciruelo Etchepare, idazkari; eta Juan Carlos Larramendy, diruzain, beste zenbait lagunen artean.
Gehiago irakurri...