euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Ametza Euskal Etxeak 3. Laburmetraia Erakustaldia egingo du bihar, Rio Cuartoko Unibertsitatearekin

2007/11/13

'Midori' laburmetraiaren irudi bat Euskal zinemaren erakuslehio lana egingo du Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeak bihar, Kimuak programaren laburmetraia sortaren emanaldia eskainiz. Kimuak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen zinemaren aldeko ekimena da eta honen bidez munduko euskal etxe askok erakutsi ahal izan dituzte azken urteotan Euskal Herrian urtero egiten diran laburmetraia onenak. Rio Cuarton hirugarren edizioa du jada erakustaldiak, eta aurten gainera Unibertsitatearekin batera hiriko ikusleei irekia izango den emanaldian eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak kultur lehiaketa bat antolatu du bere 18. urteurrena ospatzeko

2007/11/12

Maria Ester Arrondo, elkarteko liburuzaina, aurreko edizioetako irabazle batekin Euskal Etxearen sorreratik ia hogei urte igaro eta gero, elkarteko Eusko Txokoa liburutegiak gazte eta nerabeei euskal gaien inguruko lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Irabazleen izenak Euskararen Egunaren (abenduaren 3a) segidan adieraziko dituzte, elkartearen urteurrena baita. Sariak liburuak eta Lapridako Arturo Campion Ikasketa Zentruko 'Guregandik' aldizkariaren 3. alea izango dira. Parte hartzea oso erraza da: jarraian aurkezten dugun galdetegiari erantzun behar zaio eta hilaren 30a baino lehen e-mailez edo postaz bidali.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxeak Nazioarteko Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia saria irabazi du

2007/11/12

Zazpirak Bateko jatetxea (EuskalKultura.com arg.) Nazioarteko Ofice argitaletxeak eta Trade Leaders´ Club elkarteak sari bat ematen diete urtero Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia alorretan nabarmentzen diren enpresei. 120 herrialdetan dauden Elkarteko 14.000 bazkideen artean egindako bozketan Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxea atera da aurten garaile. "Ez genuen sekula honelako saririk jaso eta ohore gisa hartu dugu, hamabi urte jo eta ke lanean aritu ostean", azaldu diote EuskalKultura.com-i jatetxeko arduradunek. Urtarrilean emango diete saria, Madrileko Nazioarteko Turismo Azokaren baitan.

Gehiago irakurri...


Queretaroko Kulturunea liburutegiak Euskal Zinema Zikloa abiaraziko du bihar, Kimuak programako laburmetraiekin

2007/11/12

For(r)est in the Des(s)ert, zinemaldian ikusgai izango diren laburmetraietako baten fotograma Kulturunea proiektua berezia da oso: liburudenda, erakusketa areto eta kultur topagunearen arteko erdibideko puntu orijinala. Liburudendaren helburua Queretaroko herritarrei kultur proposamen desberdin eta berritzaileak ezagutzeko aukera ematea da. Horien artean, noski, euskal kulturarekin harremana dutenak. Izpiritu horrekin Kulturuneak Queretaroko I. Euskal Zinema Zikloa antolatu du. Bihar hasi eta azaroan zehar euskal zinemagileen azken lanak ekarriko ditu Zikloak Queretaroko Museora, Kimuak programaren bidez.

Gehiago irakurri...


Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkariak partidua sortu zeneko 143. urteurreneko partaide

2007/11/12

'Gure Txokoa' Euskal Etxeko txikiak, ikurriñari eutsiz, Suipatxa partiduaren 143. urteurrena ospatzeko antolatutako urteroko kabalkadan Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkaritza batek parte hartu du ikurriña eta bandera argentinarraren atzetik Buenos Aireseko probintziako hiri honetan izen bereko partidua sortu zeneko 143. urteurrena ospatzeko antolatutako kabalkada eta ekitaldietan. 'Herriaren festa' delakoak Suipatxan batera edo bestera diharduten elkarte, batasun eta erakundeak bildu zituen. Eskainitako emanaldien artean, lan polita Euskal Etxeko dantzariek burutu zutena.

Gehiago irakurri...


Six Basque Poets liburua aurkeztuko dute Rikardo Arregik eta Ruper Ordorikak Pragako Nazioarteko Poesia Astean

2007/11/09

Rikardo Arregi poeta (argazkia Zaldi Ero) Eskozian, Irlandan eta Ingalaterran egindako aurkezpenen ondoren, Six Basque Poets liburua --ingelesera itzulitako sei idazle euskaldunen olerkiak biltzen dituen lana-- Pragan aurkeztuko dute datozen egunetan. Annual Pragde International Poetry Days jaialdiaren barruan izango da aurkezpena, datorren ostegunean. Rikardo Arregi poetak, liburuan bildutako lanak irakurriko ditu eta Ruper Ordorikak, aldiz, musikaz jantziko du ekitaldia. Irakurraldia euskaraz eta ingelesez egingo du Arregik. Pragako Poesia Astean txekiar, irlandar, portugaldar, errumaniar eta euskal poeten lanak izango dira aurten entzungai, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Victoria hiriko euskal komunitateak Haritz Euskal Etxea sortu du, erroak hobeto ezagutu eta hedatzeko

2007/11/09

Fabián Zorzabal, Zulema Urcola, Fernando Olazagoitia eta Elvio Arce haritza --euskal sinbolo gisa-- landatzen Immigranteen Enparantzan Parana ibaia inguratzen duen hiri honetako lehen biztanleak euskaldunak izan baziren ere, duela bi hilabete eskas arte ez ziren hasi egungo euskaldunak Victorian euskal etxe bat sortzeko ideiari bueltaka. Lehen ekitaldi bezala euskal etxe berriko kideek Immigranteen Enparantzan plaka bat ipini eta haritz bat landatu zuten, eta Mikel Ezkerrok hitzaldi bat eman zuen. Elkarteko lehendakari Fabian Zorzabalek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, euren funtsezko helburua 'Euskal Herriari buruz informazioa lortu eta zabaltzean datza, ibilbide luzea egiteke dugun arren'.

Gehiago irakurri...


Six members of the Ontario Basque Club will be honored, and a new Basque Center will be dedicated this weekend

2007/11/09

Grace Lacouague Mainvil and her husband John, a beautiful couple. Grace is one of the honorees tomorrow in Ontario (photo EuskalKultura.com) It’s time for NABO’s fall meeting. This time delegates from around North America will gather in the small Eastern Oregon community of Ontario. The meeting will begin tomorrow, November 10th, at 8 am at Blessed Sacrament Parish Hall. Following it will be the dedication of the Ontario Basque Club’s new center. That space is located in the north wing of the century old Union Pacific Train Depot. Then the events continue to Sunday, with the Society of Basque Studies in America Hall of Fame dinner. The six honorees include Grace Lacouague Mainvil, Timotea “Timmie” Yraguen Echanis, Juanita Yraguen Ybarzabal Hoff, Martina Yraguen Echanis, Josephine Echanis Keim, and Lourana Preston Echanis.

Gehiago irakurri...


Hitzaldi berria Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean, Ipar Euskal Herriko iragana eta orainaren berri hedatzeko

2007/11/09

Carlos Martinezek Iparraldeko Euskal Etxean eman zuen solasaldiaren une bat Iparraldeko Euskal Etxeko kide Carlos Martinez izan zen hizlaria eta hitzaldiari buruz EuskalKultura.com-i adierazi zionez, "70eko hamarkadaren bukaeran, Nazionalismoaren bultzadarekin Iparraldeko jai adierazpen ezberdinak garatu ziren, hala nola kabalkada, toberak, maskaradak eta pastoralak". Gai honen inguruan aritu zen joan den asteko asteazkenean, Iparraldeko Euskal Etxean emandako hitzaldian. Iparraldeko egungo egoera politiko eta soziala ezagutzeko jakinminez agertu zen entzulegoa eta Martinezek, ikerkuntza lanen ondorio moduan adierazi zuen Iparraldean Nazionalismoak dinamizazio eta barnerapen handia lortu duela gehienbat sozialki, baina pixkanaka eremu politikora ere zabalduz.

Gehiago irakurri...


Musika, zinea, akelarrea eta Korrika, Txileko Santiagoko Euzko Etxea egiten ari den 2007ko Euskal Astean

2007/11/08

2005eko Korrikan parte hartu zuten lagunak Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren parean Santiagoko Euzko Etxea bestan eta jai giroan murgildu da egunotan, 2007ko Txileko Euskal Astearen karietara. Jaia asteartean hasi eta igandea bitartean luzatuko da. Egitarauan gustu eta kolore guztietako ekitaldiak prestatu dituzte: zinea, kirola, musa, gazteentzako 'akelarre' bat eta Korrika edo Euskararen Jaia. Azken hau bi urtetan behin AEK-k Euskal Herrian antolatzen duen euskararen aldeko lasterketaren txiletar bertsioa izango da eta euskaldunak ttipi-ttapa eramango ditu Santiagoko kaleetan zehar, aurreko edizioko arrakastatsua errepikatu nahian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia