euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxe eta Diasporako erakundeetan ematen diren euskara klaseetarako laguntzak eskatzeko epea, irekita

2007/11/01

Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria Madrileko Euskal Etxeko presidentearekin lankidetza hitzarmena sinatzen (argazkia HABE) Eusko Jaurlaritzak eta HABEk urriaren 30eko Aldizkari Ofizialean jakitera eman dutenez Euskal Etxeetan ematen diren euskara klaseetarako laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 2007ko urria eta 2008ko iraila bitartean emango diren klaseetarako dirulaguntzak eska daitezke. Laguntzen zenbatekoa guztira 210.000 eurokoa izango da. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 30ean hasi eta hilabetekoa izango da.

Gehiago irakurri...


Ttarttalok gazteleraz plazaratu du Pulitzer Sarirako izendatua izan zen Laxalten The Basque Hotel eleberria

2007/10/31

Henrike Knorr, euskaltzaina; David Rio, itzultzailea eta literatura irakaslea EHUn; eta Idoia Arozena, editorea, atzo Donostian egindako aurkezpenean David Río Euskal Herriko Unibertsitateko Ipar Amerikako Literatura katedratikoak gazteleratu du Robert Laxalten The Basque Hotel eleberria. Estreinekoz 1989an argitaratu zen liburu honekin idazle euskalamerikarra Pulitzer sari famaturako izendatu zuten. Liburu autobiografikoa hein handi batean, The Basque hotel-ek bigarren belaunaldiko gazte euskal amerikar baten bizitza kontatzen du. Liburua Ameriketako euskal emigrazioari buruzko trilogia bateko lehen zatia da.

Gehiago irakurri...


Ibarretxe Calderón presidentearekin bilduko da bihar Mexikon; bertan zegoela jaso du bere epaitzearen berri

2007/10/31

Carlos Artolózaga errekonozimendu plaka entregatzen Ibarretxe lehendakariari (arg. Jon Bernardez) Ibarretxe lehendakaria bidaia ofiziala egiten ari da egunotan Mexikoko lurraldetik eta bertan jakin zuen atzo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bere kontrako ahozko epaiketa egitea erabaki duela Batasunako buruekin biltzeagatik. Ibarretxek normaltasunez jarraitu du bere bisitaren agendarekin eta bihar bertan Mexikoko presidente Felipe Calderónekin bilduko da. Orain arte Ibarretxe euskal komunitatearekin eta DFko Euskal Etxeko kideekin elkartu da, eta baita euskal enpresari eta hainbat mexikar herri eta estatu erakundetako ordezkariekin ere.

Gehiago irakurri...


Renoko Euskal Mintegiak 'Gatazka politikoen kudeaketa eta gizarte zibila' izenburupeko topaketa hasiko du bihar

2007/10/31

Nevada-Renoko Unibertsitateko eraikina Bihar hasi eta larunbata bitartean, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegiak --Euskal Ikasketa Zentruak-- antolatuta, 'Gatazka politikoen kudeaketa eta gizarte zibila: Euskal kasua' izeneko topaketa egingo da Renon. Jardunaldi hauetan Euskal Herriko egoerari buruz mintzatuko dira Euskal Herriko eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko zenbait aditu, hala nola Joseba Zulaika, Xabier Irujo, Pedro Ibarra, Xabier Ezeizabarrena, Joxe Ramon Bengoetxea, Maria Gonzalez eta Iranzu Mendia.

Gehiago irakurri...


Eneko Sanzek eta Alberto Irigoyenek Uruguaiko euskal musikarien historia berreskuratuko dute Zelaia bekarekin

2007/10/30

Juan Zelaia Letamendi (argazkia EuskalKultura.com) III Juan Zelaia Letamendi Musika-Bekak badu irabazlerik. Eresbilek (euskal Musikaren Artxiboak) eta Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak jakitera eman dutenez edizio honetako irabazleak Eneko Sanz eta Alberto Irigoyen ikertzaileak izan dira. Aditu hauek Uruguaien euskal musika bultzatu eta sustatu zuten orkestra zuzendari, kantari, txistulari, soinujole eta orohar musikarien ibilbidea eta lanak berreskuratuko dituzte.

Gehiago irakurri...


Ostiralean hasiko da Euskal Herria Sona!, euskal musika urtero Bartzelonako kaleetara ekartzen duen jaialdia

2007/10/30

Euskal Herria Sona! 07 jaialdiaren afitxa Bartzelonako Euskal Etxeak ostiralean jarriko du abian Euskal Herria Sona! jaialdiaren edizio berri bat. Hilabete osoan, abenduaren 1a bitartean, Lantz, Joseba Irazoki, Jabier Muguruza eta Trikizio taldearen kontzertuek Bartzelonako kaleetara ekarriko dute euskal musika. Jaialdiak 10. edizioa beteko du aurten eta Jon Elordi Euskal Etxeko kideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez ekitaldiak 'bere lekua du' eta hiriko kultur eskaintza zabal eta aldakorrean hainbeste denbora 'irauten duten bakanetakoa' da.

Gehiago irakurri...


Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak Valle de Bravon hasiko du larunbat honetan, Mexikora egingo duen bigarren bira

2007/10/30

Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako zenbait kide. Datorren asteko larunbatean Querétaron amaituko dute euren bigarren bira mexikar hau. Taldea Valle del Bravo, Tepozotlán eta Querétaro herrietan arituko da, besteak beste, Mexikora egiten duen bigarren bira den honetan. Aretxabaletatik iritsiko den espedizioak 27 partaide izango ditu eta errepertorioari dagokionez oso mota ezberdineko musika moldeak eskaintzeko asmoa ekarri du. Duela hiru urte egin zuen Akordeoi Orkestra bere aurreko bidaia mexikarra, arrakasta handiz musikalki zein Diaspora eta Mexiko bera ezagutzeari dagokionez.

Gehiago irakurri...


Bertsolariak eta payadoreak batera ariko dira La Pampan 2008ko Euskal-Argentinar Bertso-Verso Topaketetan

2007/10/29

Fredy eta Xabi Paya bertsolari getxoztarrak Wilson payadorea alboan, joan den ekainean Getxon Hiru euskal bertsolari gazte bezain trebe Argentinara joango dira datorren otsailean, bertako payadoreekin batera aritzeko. Eurak Fredy eta Xabi Paya anaiak eta Maialen Lujanbio dira eta eurekin batera jardungo da Wilson Saliwoncyk payadorea. 2008ko Euskal-Argentinar Bertso-Verso Topaketetan hartuko dute parte. Saio koloretsu, gazte, dinamiko eta biziak segurtatuta daude, joan den ekainean Wilson izan baitzen gauza bera Euskal Herrian egin zuena. Saioetako bat berera bildu nahi duten euskal etxeak aski dute Wilson-ekin harremana egitea. Ikus-entzunkizun gomendagarria izango da doaike.

Gehiago irakurri...


Baionan amaitu berria den Mugaz Gaindi IV nazioarteko mintegiaren bertsio digitala sarean dagoeneko eskuragarri

2007/10/29

Mintegian parte hartu zuten hizlari batzuk: Jon Ander Ramos, Adrián Blázquez, Claude Mehats, Cedric Cerruti eta Beñat Çuburu-Ithorotz (argazkia EuskoSare) Ostiralean bukatu zen Baionako Unibertsitatean Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegiaren IV. edizioa. Antolatzaileak pozik agertu dira topaketak izan duen erantzunarekin eta ikerlari gazteen ekarpena azpimarratu nahi izan dute. Mintegiak orain bere bertsio digitalari emango dio bide EuskoSareko webgunean eta bertan mundu osoko historialari eta ikertzaileek parte hartu ahal izango dute. Mintegiko ponentziak sarean irakurgai daude jada eta azaroaren 5etik aurrera horiei buruzko eztabaida tartea irekiko dute.

Gehiago irakurri...


Udalbide Elkarlan Elkarteak hitzarmena sinatu du Donostian, Basque Heritage ekimenaren lana laguntzeko

2007/10/29

Julian Eizmendi, Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko burua, Vale Tena, Diaspora Arloko kidea eta Joseba Etxarri (argazkia EuskalKultura.com) Udalbidek eta Basque Heritagek hitzarmena sinatu zuten ostiralean Donostian, Udalbiltza ofizialaren elkartasun fondoa den Udalbidek Basque Heritage ekimenak euskal diasporaren alde egiten duen lana laguntzearren. Izenpetzea egin ondoren, Julian Eizmendi Udalbiltza eta Udalbideko lehendakariak prentsaurrea eskaini zuen Udalbiltza-Udalbideko ordezkaritza batek Argentina eta Uruguaira egin berri duen bidaiaren berri emateko. Diasporarekiko harremanaldi berri baten hasiera ezarri nahi izan du bidaiak, 'itsasoaz bi aldeotako euskaldunen elkar-ezagutza eta lankidetzan oinarritua'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia