euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cecilia Zabaleta txiletarraren "Itsasontziko egunkaria. Barne kartografia" Bilboko Itsasmuseum-en azaroaren 7ra arte

2025/08/20

Cecilia Zabaletaren “Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia” Bilboko Itsasmuseum egongo da azaroaren 7ra arte (argazkia Itsasmuseum-en sareak)
Cecilia Zabaletaren “Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia” Bilboko Itsasmuseum egongo da azaroaren 7ra arte (argazkia Itsasmuseum-en sareak)

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Txileko Valparaiso (2024) eta Santiagon (2024 eta 2025) aurkeztu ondoren, Bizkaiko hiriburura iritsi da Cecilia Zabaleta artista plastikoaren “Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia” erakusketa eta bertako Itsasmuseumen egongo da ikusgai azaroaren 7ra arte. Zabaletaren artelanak 1939an Txilera Winnipeg ontzian iritsi ziren errefuxiatu errepublikarrek idatzitako egunkari kolektiboan daude oinarrituta eta memoria pertsonala eta kolektiboa uztartzeaz gain deserrotzea, hauskortasuna, erresistentzia eta berreraikuntza bezalako gaiak jorratzen dituzte.


Cecilia Zabaletak Museoan eskainitako bisita komentatua Roberto Fuertes komisarioa lagun

Winnipeg Itsasontzia

Pauillac-etik (Frantzia) abiatu zen Winnipeg abuztuaren 1939ko 4an, Gerra Zibilaren ondorengo errepresaliak saihesteko ihes egiten zuten 2.500 errefuxiatu errepublikar ingururekin.Testigantzak jasotzen duenez, laugarren egunetik aurrera bidaiariak egunkari bat hasi ziren idazten –hiru edo lau orrialde, paper xehean–, eta ontziko iragarki-oholean jartzen zuten ikusgai. 85 urte baino gehiago igaro ondoren, egunkari horren faksimile gehienak argitaratu dira, asko Josu Chueca historialariaren Los 2000 del Winnipeg. Diario de a bordo liburuan.


“Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia” erakusketaren harira, Cecilia Zabaletak arte tailerra eman zuen

Winnipeg-eko bidaiari baten biloba da Zabaleta eta dokumentu aparta honetan oinarritu da eta proposamen artistiko ezberdinak biltzen ditu erakusketan: jatorrizko faksimileak, teknika mistoko lanak, collageak eta olioak, esku-hartze kartografikoak, giza siluetak, hauskortasuna gogorarazten duten paperak, prozesu sortzaileaz hitz egiten duen eta garaiko aipuak eta argazkiak biltzen dituen ikus-entzunezko pieza bat, eta Winnipegen abiatu zirenen memorien, erresistentziaren eta sinesmen politiko eta ideologikoen arteko lotura irudikatzen duen hari gorri bat elementu bisual eta sinboliko gisa erabiliz.

“Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia” erakusketa Bilboko Itsasmuseum-eko Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai, azaroaren 7ra arte. Sarrerak hemen.

Cecilia Zabaletaren Instagram, ceciliazabaleta_art



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia