euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hainbat aditu partaide, gaur hasiko da Donostian Erbestea eta Humanitateak XVI. Nazioarteko Batzarra

2019/11/04

XVI. Nazioarteko Batzarra: "Erbestea eta Humanitateak, Kulturaren bideak, 80 urte beranduago"
XVI. Nazioarteko Batzarra: "Erbestea eta Humanitateak, Kulturaren bideak, 80 urte beranduago"

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Gaurtik osteguna bitartean, azaroaren 4tik 7ra, erbesteari buruzko XVI. Nazioarteko Batzarra egingo da Donostian "Erbestea eta Humanitateak" izenburupean. Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldean egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian eta saioak, bihar goizetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Karlos Santamaria Liburutegian. Gai anitzak landuko dira, irakaskuntza, pedagogia, hedabideak-eta tartean. Aldi berean, “1939: Ortzimuga txarrantxadunak” erakusketa ere zabalduko da.

Antolatzaile dira Hamaika Bide Elkartea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa eta Deustuko Unibertsitatea.

Partaideen artean, besteak beste: Paulo Iztueta, Juan Garzia Garmendia, Xabier Irujo, Unai Lauzirika, Arantzazu Amezaga, Larraitz Ariznabarreta, Jon Diaz Egurbide, Ziortza Gandarias Beldarrain, Iñaki Goioaga, Leire Arrieta, Josu Chueca, María Curros, Alessia Cassani, Eve Fourmont, David Mota, Maria Luisa San Miguel, Ana María Izaskun Ruiz de Guilarte, Mari Karmen Gil Fombellida, Madeleine Martón Paneda, Receca Gómez, Amelia Meléndez Táboas, Mónica Buxeda Mas, Zuriñe Anzola, Ana González Neira, Verónica Azkue, Mari Paz Balibrea, José Angel Ascunce, María Bueno, Pedro Berriochoa, Iñaki Aduriz, Ricardo Tejada, José Ramón López, Antonio García Santesmases, Manuel Aznar Soler eta Anastasia Shamarina.

-Egitarau osoa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia