euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udal hauteskundeak bihar Boise, Idahon: Dave Bieter alkate euskalduna laugarren aldiz lehian agintaldiari eusteko

2019/11/04

Dave Bieterren hauteskunde webguneko irudia
Dave Bieterren hauteskunde webguneko irudia

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Bihar, azaroaren 5a, egun garrantzitsua du du Boiseko Dave Bieter (Boise, 1959) alkateak. Biharko hauteskundeetan laugarren aldiz lehiatuko da bere alkate postuari eutsi eta beste lau urtez Bizkaiko Gernikarekin hiri senidetua den Boiseko alkate segitzeko. Alderdi Demokratako kide, 2004tik hona da Dave Bieter 230.000 bat biztanle dituen bere jaioterriko lehenengo agintari. Azkeneko hauteskundeetan, 2015ean, bozken %68.8a bereganatu zuen, baina aurtengoak askoz lehiatsuagoak marraztu dituzte.

Zorterik onena ona opa diogu Dave Bieter-i.

-Dave Bieter-en kanpainako webgunea: bieterforboise.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia