euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Judas Arrieta artistak Asia Draws izeneko erakusketa inauguratuko du bihar Shanghaiko Euskal Etxean

2007/11/15

Shanghaiko Euskal Etxean zabalik den erakusketaren gonbidapena, Judas Arrietak diseinatua Judas Arrieta artista hondarribitarra Beijing-en bizi da eta Asia, Europa eta Euskal Herriko kultura islatzen ditu bere lanetan. Orain, Shanghaiko Euskal Etxearen eskutik bere azken lanak aurkeztuko ditu Asia Draws izeneko erakusketan. Ostiral honetan bertan inauguratuko dute, Shanghaiko Euskal Etxean. Karia hortara elkarteak ateak irekiko ditu asteburu osoan, erakusketa ikusi nahi duenari ongi etorria eginez. Asia Draws erakusketa urte bukaera arte luzatuko da.

Gehiago irakurri...


Txileko euskaldunek euskararen alde Santiagoko kaleetan 'Korrika' ospatu zuten bertako 2007ko Euskal Astea

2007/11/15

Euzko Etxearen Korrikak Santiagoko kaleetara atera zuen 2007ko Euskal Astea, bertakoak ahozabalik Santiagoko Euzko Etxea Txileko 2007ko Euskal Astearen egoitza izan da egunotan eta bertako euskaldunek hamaika ekitaldiz gozatzeko parada izan dute: zinema, mintzaldiak, kontzertuak, 'Akelarre' bat eta euskararen aldeko lasterketa, besteak beste. Santiagoko euskaldunek euren Korrika propioa egin dute --beranduago, bai, baina gogoz gainezka-- eta euskararen aldeko aldarria eta besta giroa hiriko kaleetan zabaldu dute. Euskal Asteari bukaera emanez, Enrike Zelaia soinujole nafarrak 800 lagun bildu zituen kontzertua eskaini zuen.

Gehiago irakurri...


Euskararen 'zaporea' zabaltzeko era gozagarria: 'Ukan pintxoa' eginez eta eskainiz (errezeta ematen dugu)

2007/11/15

Ukan pintxoa Eusko Jaurlaritzak euskara zabaltzeko kanpaina berria jarri du abian eta ekimen desberdinen artean proposamen orijinal bat prestatu du: euskararen 'zaporea' dastatzera emango duen pintxo bat egitea. 'Ukan pintxoa' da eta Edorta Lomo eta Iñigo Cojo sukaldariek asmatu dute (Euskal Herriko bigarren pintxo lehiaketaren irabazleak). Jarraian euskarari 'gustua' hartu ahal izateko pintxoaren errezeta ematen dugu --txitxarroa, ahuntz gazta eta fruituak-- Diasporako euskal etxeek ere kanpainarekin bat egin ahal dezaten eta Euskal Herritik kanpo ere 'euskararen zaporea' zabaltzeko.

Gehiago irakurri...


Saralegitarren V. Topaketak Argentina eta Uruguaitik etorritako ehun pertsona baino gehiago bildu zituen

2007/11/15

Saralegitarrek pozez ospatu zuten V. topaketa (argazkia Enrique Poittevin) Bilkura San Isidroko Marín Ikastetxean egin zen, Buenos Aires probintzian, aurreko topaketaren egoitza errepikatuz. Aurtengoan ere Argentina eta Uruguaiko Saralegitarrak bildu ziren bertara. Oroitzapenak, emozioak, senideekin berriro aurkitzearen poza eta familiako kide berrien ezagutzeak izan ziren eguneko protagonista. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren eta elkarren berri eman zuten ondo atondutako mahai baten inguruan. 1998an, Buenos Aireseko Laurak Baten egin zen lehen topaketa eta, bosgarrena eginik, hitzordua urte askotan eta osasuntsu mantentzeko asmoa agertu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Zorionak Grace, Lourana, Juanita, Martina, Josephine and Timmie, as members of the Basque American Hall of Fame

2007/11/15

Emilia Doyaga, a professor vicepresident of the SBSA traveled from New York to Eastern Oregon for the Hall of Fame ceremony (photo Janice Mainvil) Emilia Doyaga said multiple times on Sunday that “we were hoping to see 50 people attend the Hall of Fame banquet in Ontario Oregon.” So when 200 showed up, she and the others from the Society of Basque Studies in America (SBSA) were pleasantly surprised. The entire Basque American community honored six Basque women from Ontario, Oregon last Sunday. They are Grace Lacouague Mainvil, Timmie Yraguen Echanis, Juanita Yraguen Ybarzabal Hoff, Martina Yraguen Echanis, Josephine Echanis Keim, and Lourana Priston Echanis. Basques from several Western states and New York attended.

Gehiago irakurri...


Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegiaren 40 urteotako kronika egiten duen liburua aurkeztuko dute gaur Renon

2007/11/14

Renon bizi den eta bertan doktoradutza aterea duen Pedro J. Oiarzabal historialari bilbotarra A Candle in the Night: Basque Studies at the University of Nevada, 1967-2007 ('Kandela bat gauean: Euskal Ikasketak Nevadako Unibertsitatean, 1967-2007') du izena liburuak, eta elkarrizketen eta zuzeneko lekukotasunen bidez Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Mintegiaren [hala bataiatu zuten hasiera batean euskaraz, beste batzuk Euskal Ikasketen Programa esaten zutena] ibilbidea libururatzen du, koordinazio eta editore lana Pedro J. Oiarzabal historialariak harturik. Liburua gaur bertan aurkeztuko da Renon, Nevadako Unibertsitateko Ahozko Historia Programaren eta Center for Basque Studies (CBS) beraren eskutik.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Maral taldeak bereganatu du EuskoCantat Ahots Taldeen Nazioarteko Online Txapelketako saria

2007/11/14

Argentinako Arrecifeseko Maral taldea, eta Mariana Domine Irigoten bere kantari eta liderra, kontzertu bete-betean (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Arrecifesekoak dira. Mariana Domine Irigoyen, Adrian Charras, Christian Rodriguez, Billy Vogt eta Maria Eugenia Cozzak osatzen dute EuskoCantat lehiaketa irabazi duen Maral taldea. Euskaraz kantatzen eskarmentua dute, Necocheako eta Cordobako Euskal Asteetan Kepa Junkera eta Lito Vitalekin aritu izan dira gonbidatu. EuskoCantat txapelketan 'Maitia nun zira' eta 'Begira nago' bezalako kantuekin lortu dute saria. "Euskal nortasuna mantentzen laguntzeko gure ekarpena da", azaltzen dute euren jardunari eta esperientzia honi buruz. Izan ere, Maraleko kantari Mariana Dominek adierazten duenez "abesti tradizional harek zioenari jarraituz, abesten duten herriek beti eukiko dute etorkizuna".

Gehiago irakurri...


Hiru Errekako Dantza Taldeak Adolfo Gonzales Chaveseko bigarren Kolektibitateen Azokan parte hartu zuen

2007/11/14

Hiru Errekako dantzariak Adolfo Gonzales Chaveseko kaleetan zehar Buenos Aires hiriburutik hegomendebalderuntz 470 kmtara dagoen Adolfo Gonzales Chaves hiriak 15.000 biztanle inguru ditu. 2006ean hasi zen Kolektibitateen Azoka eratzen, historian herrira bildutako jatorri ezberdineko biztanleen kultur aberastasuna azpimarratzeko. Herriak ez dauka oraindik euskal etxerik, baina euskal kolektibitatea hasieratik izan da ekitaldiko partaide: 2006an Necocheako Euskal Etxeko dantzariak aritu ziren dantzan; oraingoan Tres Arroyoseko dantzariek jaso dute lekukoa. Eurekin batera Siriar Zentruak, Italiar Elkarteak eta Mar del Platako Espainiar Zentruak ere hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Hamar urteko isiltasuna hautsiz, disko berria atera du Antton Valverdek; eta Ameriketan ere aurkeztu nahi du

2007/11/13

Antton Valverde kantari eta pianojolea Antton Valverde kantariak disko berria plazaratu du, hamar urteko isilune luzearen ondoren, grabazio aldetik. Euskal kantagintza modernoaren historian ahots garrantzitsua izan den kantaria 'Hamabi amodio kanta' (Elkar 2007) diskoa besapean dator. Ipar Euskal Herriko maitasun kantuak jaso ditu bertara, duela 120 urte Charles Bordes musikazaleak bildutako altxorretik hautatuak. Tartean, 'Adios ene maitia' bezalako harribitxiak, Valverderen aburuz: 'hamar euskal kantu onenen artean egon beharko luke'en kanta. Abeslariak diskoa Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan ere aurkezteko asmoa agertu du.

Gehiago irakurri...


Oreka TX-ekoek kontzertua eskaini zuten larunbatean NYeko Eusko Etxean, euren lehena euskal etxe batean

2007/11/13

Oreka TX bikote txalapartaria joan den larunbatean aritu zen New York-eko Eusko Etxean, estreinekoz euskal etxe batean  (argazkia Julen Abio) Oreka TX-ek New York-eraino ekarri zituen joan den larunbatean bere makila eta egurrak Etxeorratzen Hirikoen artean perkusiozko euskal erritmo tradizionalak ezagutzera emateko. New Yorkeko Eusko Etxean, taldeko kideak, Igor Otxoa eta Harkaitz Martínez de San Vicente, lehen aldiz aritu ziren jotzen euskal etxe batean Diasporako lagunen aurrean. Ikusmin handia biztu zuen bisitak eta pertsona ugari gerturatu ziren Basque Club-era. Emanaldiaren ondotik “Nomadak TX” dokumentala ikusteko aukera ere izan zen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia